Langileen mugimendua eta nazionalismoa euskal herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,02 KB
1.LANGILEEN MUGIMENDUA:
A)sarrera
B)Langile mugimenduaren bilakaera
Espainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan burutu ziren,Katalunian gehien bat.1840tik aurrera langile elkarteak hasi ziren agertzen,egoera ez ohikoetan elkarri laguntzeko helburuarekin.Greba bilakatu zen langileen prostesta tresna nagusi,agintariek ekintza kriminal deklaratu arren.Jarduera mota hau erbili zen elkartzeko eskubidea defendatzeko,lan eta bizi balditzen hobekuntza eta abar eskatzeko.
Seiurteko iraultzailean langile mugimenduek bultzada handia izan zuen,langile elkarte asko legeztatu baitziren.Horri esker,Europako beste elkarteekin lotura ezarri ahal izan ziren.Izan ere,Europan 1846an, I nazioartekoka antolatu zen.
Langileek bi taldetan berezi ziren ideologiaren arabera,anarkistak eta sozialistak.Ideologia biek zuten azken helburutzat jabetza pribatuaren eta klase gizartearen deuseztapena,baina helburu hori lortzeko jarraitu behar zen bideari dagokionez,anarkisten eta sozialisten arteko aldeak nabarmenak ziren:
Anarkistek,Bakuninen ideiei jarraituz,estatuaren erakunde oro ezabatu nahi zuten eta baztertu egiten zuten bide parlamentarioa,hauteskundeetan parte hartzeari uko egiinez.Greba orokorra eta indarkeria ziren bere helburuak lortzeko defendatzen zituzten baliabideak.
Sozialistek,Marxen teoriaren aldekoak izanik,langileek iraultzaren bitartez estatuaren botereaz jabetzea nahi zuten,bertatik klaserik gabeko gizartea ekarriko zuen aldaketak egiteko.Iraultzarako une egokia iritsi arte,legearen barruan antolatzearen eta hauteskudeetan parte hartzearen aldekoak ziren,indarkeria baztertuz.
Errestaurazioan,langile mugimendua berriz,legez kanpo gelditu zen harik eta 1881an sagastaren gobernu liberala heldu zen arte.Orduan izan ziren legeztatuak FTRE elkarte anarkista eta PSOE 2 urte lehenago Pablo Iglesias buru.Azken horrek bere sondikatua sortu zuen 1888 an, UGT.Bestalde anarkistak ere berean sindikatua sortu zuten 1910ean CNT.
Anarkismoaren zabalkundearen eremu geografikoa oenintsulako alde mediterranearra izan zen,Katalunia,Zaragoza eta andaluzia batez ere.Sozialismoa aldiz zenbait gune industrializatuetan zabaldu zen,madril,asturias eta bizkaia bereziki.
Alderdi sozialistari dagokionez,hauteskunde politikoari ekin zion,eta 1910tik aurrera errepublikarekin koalizioan aurkeztu ziren.Sektore batzuk politika horren kontra jartzeak aldean 2 joera sotarazi zituen:indalecio prieto zuen joera moderatu,hauteskunde politika horren aldekoa,eta lago cabellok zuzendutako joera erradikala.1921an talde batek alderdia utzi eta PCE sortu zuen.1921ko krisiak langileen lan baldintzak okertu zituen.
PDR diktadurarekin anarkismoaren ilegalizazioa eta desagerpena etorri ziren eta sindikalismo katolikoaren gorakada.Ugtren jarrera berriz deigarria izan zen,hasieran behintzat diktadurarekin elkar lankidetzan jardun baitzuen.
PSOE garrantzi handiko partidua bilakatzea biurtu zen,eliza katolikoak ere,industralizazioak empresaburu eta langileen arteak sortutako arazoak eta ideia iraultzaileek langileengan gero eta eragin handiagoa zutela ikusita,lan harremanen gaiari ekin zion.Hauek,empresaburu eta langileen arteko harremanetarako jarraibideak finkatu zituen,sindikatu katolikoetan elkartzera bultzatuz.
C) Langileen mugimendua euskal herrian:
XIX mendearen azken laurdenean bilboko itsasadarrean ezkerraldean gertatu zen industralizazio prozesuak eta bizkaiko meategien ustiakuntzak eskulan ugaria behar zuten.Hori dela eta,laster sortu zen Bizkaian industri proletalgoa,neurri handian kanpotik etorritako jandez osatuta.
eh langileak sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzen,eta berak jarraitu zuen euskal sondikalismoaren indar nagusiena izaten XX mendearen zati handi batean.Hala ere,XX mendearen hasieratik beste joera sindikatu batzuk agertu ziren,horietatik garrantsitsuena sindikalismo katolikoa eta abertzalea izan zen,eta EAJ alderdi nazionalista sortu berriari lotuta zegoen.
1.SOZIALISMOA EHN:
Sortu zen une beretik sozialismoa euskal lurraldeetan ere agertu zen,Facundo perezaguaren eskutik.Berak sortu zuen 1866an lehengo talde sozialista bilbon.Ondoren sestaokoa...Etorri ziren.
1890an bilbon lehen greba garrantsitsua egin zen.Meatzariek eman zioten hasiera,baina siderurgiara eta ontzigintzara ere zabaldu zen,30.000 langileek hartu zuten parte eta 9 egun iraun zuen.Eskaeren artean 10 orduko lana zegoen.Langileen garaipena osokoa izan ez bazen ere,sozialitek zuzendutako greba hark bultzada handia eman zion sozialismlari.Ondoko urteetan greba ugari eman ziren.
Bizkaiko sozialismoaren indarraren adierazgarria da,1891ko udal hauteskundeetan,bizkaian estatuko lehengo zinegotzi sozialitak lortu izana.
1894an la lucha de clases sortu zen.Bilbon argitaratzen zen astekaria,sozialismo bizkaitarraren komunikabide nagusia izan zen.Bere zuzendaria izan zen Tomas Meabek,Agrupacion de jovenes sociaistas sortu zen 1904an.
1915tik aurrera,indalecio prietok,alderdiko joera moderatuen buruak,hartu zuen bizkaiko sozialismaoren buruzagita,perezagua,sektore erradikalekoa,baztertuta utziz.Indalecio prieto,sozialismo bizkaitarraren burua eogn ze guda zibila amaitu arte eta era berean estatuko buruzagi sozialista nagusietakoa izan zen.
XIX mendearen amaiera arte,euskal sozialismoa Bizkaira mugatu zen.Euskal herriko gainontzeko herrialdeetara beranduago heldu zen eta oso astiro zabaldu zen,eibarren izan ezik.
2.EUSKAL HERRIKO SINDIKALISMO KATOLIKO ETA ABERTZALEA(ELA-STV>):
Sabino aranerentzat sozialismoa ateo eta maketoen ideologia zen,beraz langile euskaldunak sozialismotik urrundu behar ziren.Horrela langile euskaldunak antolatzeko solidaridad de obrerosvascos sortu zen 1911an eta beranduago 1933an solidaridadd de trabajadores vascos.