Langileak eta Enpresaburuak Kontratua Apurtzeko Motiboak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,05 KB
Adostu den denbora amaitu delako.
Enpresaburuaren eta langilearen borondatez
Baldintzak | Ondorioak | |
Aldeen arteko adostasuna | Kontratugileek lan harremana amaitzutata ematea erabakitzen dute. | Ez dago kalte ordainik jasotzeko eskubiderik. |
Kontratuan adierazitako baliozko arrazoiak | Kontratuan sar ditzakete lan harremana. | Kalte ordainik jaso gabe amaitzeko. |
Langilearen borondatez
Baldintzak | Ondorioak | |
Dimisioa | Langileak lanpostuari berariaz uko egitea. | Hitzarmen kolektiboak zehaztutako aurreabisua emanda. |
Lana abandonatzea | Langileak zerbitzua emateari uzten dio, arrazoirik eta aurreabisurik eman gabe. | Enpresaburuak deskonta diezaioke dagokion aurreabisuko epearen baldintza betetzeko falta diren egunetako soldata. |
Bidezko arrazoiagatik amaitzea | Langileak kontratua amaitzeko alde bateko erabakia hartu ahal du. | Langilearen lan baldintzetan egindako funtsezko aldaketa. Soldata ordaintzeko orduan. Enpresaburuak bre betebeharrak larriki ez betetzea. |
Enpresaburuaren borondatez
Baldintzak | Ondorioak | |
Diziplinazko kaleratzea | Lan kontratua enpresaburuaren erabakiz amaitzea da. | Enpresaburua edo lankideak jazartzea. Kontraruko fede ona urratzea. Sarri eta arrazoirik gabe lanera ez joatea Ohiko edo itundutako lan erredimendua nahita eta jarraian gutxitzea. |
EEE (ERTE) bat aurrera eramateko enpresak jarraitu beharreko prozedura.
Lehenengo enpresaburuak kaleratze kolektiboaren erabakia jakinarazten die langileen ordezkariei eta lan agintaritzari, hau zehaztuz:
- Kaleratze kausak.
- Eragindako langile kopurua.
- Langile horien zein enpresan aritu den azkenengo urtean.
- Kaleratzeak gauzatzeko aurreikusitako aldia.
Langileen ordezkariekin kontsultak egiteko aldia zabaltzen da, gutxienez 30 egunekoa.
Bi aldeak ados jartzen badira, enpresabururak akordioaren kopia bidali behar dio lan agintaritzari. Ez badira ados jartzen, enpresaburuak kaleratzearen erabakia eta baldintzak bidali beharko dizkie langileen ordezkariei eta lan agintaritzari.
Langileak jaso ahal dituen epaiak kaleratze baten ondorioz eta zelan/zerekin gelditzen den.
Bidezko kaleratzea: enpresaburua adierazteko kausa egiaztatu egiten du. kontratua amaitzen da eta langilea kaleratzeko unean jasotako kalte-ordainak izango du.
- Gutunaren edukia:
Kaleratzearen arrazoiak argi eta garbi.
Kontratuaren amaiera data.
Enpresaren datuak.
Langilearen datuak.
Kaleratze bidegabea: ez da adierazitako kausa frogatzen edo ez dira forma betekizunak bete. Enpresaburu langilea berriz har dezake edo ez hartzea erabaki. Kasu horretan 33 eguneko soldata kalte ordainak ordaindu beharko dio langileari urte lan bakoitzeko.
Kaleratze baliogabea: enpresaburua funtsezko eskubiak urratzen dituztenean.langilea berriz kontratatu bahar dute eta izapide-aldiko soldata ordaindu behar zaio.
Sindikatuak
Besteren kontura jarduten duten langileen elkarte iraunkorra eta irabazi asmorik gabea da, helburu duena afiliatuak enpresaburuen eta haien erakundeen aurrean babestea eta haien baldintzak hobetzea.
Askatasun sindikala
Askatasun sindikala, funtsean, langileak beren interesak defendatu eta sustatzeko duten elkartzeko eskubidea da.
Sindikatu-ordezkaritza
Sindikatuetan afiliatuta langileen ordezkariak dira.
Ordezkaritza bateratua
Sindikatu kanpoko organoa da, langile guztien ordezkaria.
Langileen ordezkariak | |
Enpresako langile-kopurua | Langileen ordezkari-kopurua |
6-10 langile | Langileen ordezkari bat, gehiengoz hala erabakitzen badute. |
11-30 langile | Langileen ordezkari bat. |
31-49 langile | Langileen 3 ordezkari. |
Enpresa-batzordea | |
Enpresako langile-kopurua | Enpresa-batzordeko kide-kopurua |
50-100 langile | 5 kide |
101-250 langile | 9 kide |
251-500 langile | 13 kide |
501-750 langile | 17 kide |
751-1000 langile | 21 kide |
1001 etik aurrera | 2 kide gehiago beste 1000 langileko edo 1000ko zatiko (75 gehienez) |
Gatazkak hirugarren pertsona neutral baten esku-hartzearen bidez konpontzeko bitarteko baketsuak | ||
Adiskidetza | Bitartekotza | Arbitrajea |
Adiskidetzaile baten bidez saiatzen dira konponbidea bilatzen, bere zeregina ikuspegiak hurbiltzea baina irtenbideak eman gabe | Bitartekoak aldeei laguntzen die eta interbideak proposatzen ditu. | Arbitro batek esku hartzen du, problema ebazteko epai bat emanez. |
Lan-gatazka kolektiboa: greba eta bere prozedura.
Greba: Langileek modu kolektiboan eta hitzartuan egindako lan-prestazioa bertan behera uztea da. Greba-deklarazioa langileen ordezkariek elkarrekin egindako bileran eta gehiengoz hartutako erabakiaren bidez egin behar da, eta dagokion akta egin behar da.
Langileak greba egiterakoan galtzen duena kalkulatzea.
Grebaren ondorioak:
Lan kontratuaren etendura: Ez da soldatik jasotzen.
Greba eguneko deskontatzen da: eguneko soldata eta aparteko ordainsarien zati proportzionala.
Alta bereziko egoera GSan: Ez da kotizatzen eta greba egunetan ez dago baja edo langabeziko prestazioarako eskubierik. Osasun laguntzarako eskubidea mantentzen da.
Zer den eta noiz erabili ahal duen enpresariak enpresa-itxiera.
Zer da? Enpresaburuak lantokia aldi baterako ixtea da, greba edo lan-araubidetako beste edozein irregulartasun kolektiboren kasuan, horien aurkako presio-neurriak gisa.
Noiz? Espainian itxiera patronal defentsiboa, soilik konpon ezinak diren kalteak eragozteko erabili daiteke.
Arrazoiak:
- Pertsonekiko bortizkeri arriskua edo gauzek kalte larria jasateko arriskua.
- Lokalaren legez kontrako okupazioa edo gertatzeko arriskua.
- Ekoizpen prozesua larriki eragozten duten irregulartasunak edo asistentzi ezak.