Langile mugimenduak eta nazionalismoa Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Gaia: Langile mugimenduak eta nazionalismoa Euskal Herrian

Sarrera

Industrializazioak eragindako aldaketen artean bi mugimenduren sorrera emango da: langile mugimendua (goikoa) eta nazionalismoa. Langile mugimendua industrializazioarekin batera agertuko da. Langile mugimenduaren barruan, Errestaurazio garaian, bi korronte bereiziko dira: sozialismoa eta anarkismoa. Euskal Herrian sozialismoak garrantzi handia izan zuen. Anarkismoarekin eta sozialismoarekin batera sortu zen Sindikalismo Kristaua.

XIX. mendean politikari liberalak herritarrentzat askatasuna eskatzen hasi ziren. Hori eskatzearekin batera, estatu baten menpe zeuden herrialdeek beren nazio-subiranotasuna (nazio bihurtzea, askatasuna) aldarrikatzen hasi ziren. Horrek eragin zuen herrialde bakoitzeko pentsalari, historialari eta politikariek nazionalismoaren alde egitea. Herri bat nazio bihurtzeko prozesu ezberdinak daude, eta toki batetik bestera prozesu horiek aldatzen dira.

Prozesu mota nagusiak

  • Prozesu banatzailea: estatu baten menpe egotetik estatu bakar baten sorrera (Euskal Herriaren kasua, adibidez).
  • Prozesu bateratzailea: herrialde desberdinek estatu bakar bat osatzea (adibidez, Italiako eta Alemaniako prozesuak).

Gorputza

Jarduera politiko eta sozialak langile eta nekazarien eskubideak eta egoera hobetzeko izan ziren helburu nagusiak. Langile mugimenduak berrezarkuntzan indartu ziren eta 1887an, Elkartearen Legearen babesarekin, sortu ziren sindikatu berriak: UGT, SOV-EZA eta CNT. Hasieran, hauek sindikatuen onarpena, negoziazio kolektiboa eta lan baldintzen hobekuntza (lan orduak, higienea) eskatzen zuten.

Lehen Mundu Gerraren ondoren soldata igoerak eskatzen hasi ziren, eta eskaera horiek lortzeko grebetara jo zuten. 1890 eta 1911 bitarteko grebak batez ere Bizkaian eman ziren; 1916 eta 1920 tartean, berriz, Gipuzkoan eta Araban izan ziren nagusi. Lehen Mundu Gerraren ondoren, grebak egin beharrean negoziazioetara eta akordioetara bideratu ziren eskaerak lortzeko.

Joera nagusiak

  • Joera sozialista: Sozialistek klasegabeko gizarte bat lortu nahi zuten; hori lortzeko langileek agintean egon behar zutela eta alderdi politiko sendo baten bidez jardun behar zutela defendatzen zuten. Alderdi horrek, gobernuan zegoenean, enpresetako jabeei ekoizpenerako ondasunak kendu eta hauek kolektibizatu beharko lituzkeela proposatzen zuen.
  • Joera anarkista: Autoritatearen eta estatuaren egitura gainditzea bilatzen zuen, askotan egitura sindikal edo komunitarioen bidez antolatuz.
  • Sindikalismo kristaua: Kristau balioetan oinarritutako sindikalismoa izan zen, gizartearen babesari eta lankidetza sozialari emanez lehentasuna.
  • Komunistak: Alderdi eta ideologia eragin duten taldeak, langileen boterea eta ekonomia eraldatzearen aldeko planteamenduekin.

Testuinguru honetan, 1869an PSOE sortu zen, eta sozialismoak garrantzia hartu zuen Euskal Herrian. 1910ean PSOE-k hauteskundeen bidez parlamentura iristea lortu zuen Pablo Iglesiasen gidaritzapean. Bigarren Internazionalaren ondoren (bilera batean non langileen baldintzak adosten zituzten), sozialismoaren barruan bi tendentzia bereizi ziren: Sozialismo Iraultzailea eta Sozialdemokrazia.

Entradas relacionadas: