Langile Mugimenduak: Historia eta Ideologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,59 KB

LANGILE MUGIMENDUAK
Kapitalismo industrialak sortutako gizartea burgesentzat oso mesedegarria izan zen (haien ideietan oinarrituta zegoen). Baina langile klasearentzat, ordea, lan- eta bizi-baldintza berriak oso kaltegarriak izan ziren. Pertsonek ulertzen dute gizartean okupatzen duten lekua? Pentsalariek klase-kontzientzia apaitu dute asko; pertsona batzuek gizartearen barruan talde jakin bat osatzen dutela haiei ulertzen laguntzen dien hausnarketa da; kontzientzia horri esker, interes berberak defendatzen dituzte eta arazoak euren kabuz konpondu behar dituztela badakite. Nahiz eta langile mugimenduarekin erlazionatuta egon, klase-kontzientzia handiena duen taldea oligarkia da ziuraski; gizartea kontrolatzeaz gain, gizarte horren benetako izaera hoberen konprenitzen duena da, talde esklusibo itxi bat osatzen duen jendea. Egoera berrian kapitalismoaren eta liberalismoaren aurka borrokatzen zen pentsaera kritiko bat garatu zuten pentsalari batzuek. Are gehiago, haietako batzuk gizartea eta ekonomia antolatzeko modu alternatiboak sortzen saiatu ziren. Pentsalari haiek gehienak langile mugimenduarekin eta zenbait sozialismo-motarekin erlazionatuta egon ziren. Sozialismo hitza Pierre Leroux kazetari frantsesak lehenengoz erabili zuen 1830eko hamarkadan.
Lehenengo langile-mugimenduak (sozialismoen aurrekoak) Sozialismoak (ildo nagusiak) azaltzen hasi baino lehen, Aro Garaikideko lehengo langile-mugimenduei begirada bat botako diegu; mugimendu haiek britainiarrak izan ziren (gogoratu Erresuma Batua industrializazioan herri aitzindaria izan zela) eta ez ziren sozialistak izan. Erresuma Batuan honako mugimendu hauek agertu ziren: Ludismoa, Tradeunionismoa, Kartismoa.
Ludismoa
Haien lan-baldintzak mehatxatuta zeudelakoan, langile batzuk industria-modu berriaren aurka matxinatu ziren eta protesta bezala makinak hausten hasi ziren. Mugimendu hau artisauen produkzio-moduaren defentsa izan zen. Ez zuen ideologia jakin bat defendatzen; teknologia neutrala ez dela ulertu zuten.
Historialari batzuek garai bateko protesten ezaugarriak ikusi dituzte altxamendu hauetan eta ez dute langile-mugimendutzat hartzen, aurrekari bat dela uste dute. Izendapenarekin Ned Ludd izeneko ehule bat omentzen zuten. Historialari askoren aburuz, Ludd izeneko buruzagia ez zen inoiz existitu. Ehungintzatik nekazaritzara zabaldu ziren protestak. Hemen Ned Ludd izan beharrean, ustezko aintzindaria Swing kapitaina zen.
Tradeunionismoa
- Aro garaikideko lehenengo sindikatuak 1820ko hamarkadan eta Britainia Handian kokatu behar ditugu, hango agintariek langileen elkarteak sortzeko debekua abolitu zutenean.
- Sindikatu haiek ezaugarri nabarmen batzuk zituzten:
  • Haiek ez zuten ideologia jakin bat defendatzen.
  • Garai bateko gremioen antzera, lanbide bereko langileen interesak defendatzen zituzten.

* Gaur egun ingeleraz sindikatu esateko, trade union diote.

Kartismoa
- Kartismoa langileriaren izenean hitz egiten zuen mugimendu politikoa izan zen.
- Izena parlamentuari euren errebindikapenak eskatzeko bidalitako agiri batetik, "Herriaren Karta" delakotik datorkio.
- Lan-baldintza hobeak lortu nahi izateaz gain, lehenengoz langile mugimendu batek helburu politikoak adierazten zituen.
- Herritar guztientzat eskubide politiko zabalak eta demokraziaren aldeko erreibindikapenak (esate baterako, sufragio unibertsala edota boto sekretua) egiten zituzten, erreforma politiko horrek langileriarentzat aldaketa sozial onak ekarriko zituelakoan.
- Barne-gatazkak eta gobernuaren errepresio gogorra haien porrotaren arrazoi nagusiak izan ziren. Hala ere, langileriaren klase-kontzientzia sustatu zuen.


Sozialismoa(k)
Kapitalismoak sortzen dituen bidegabekeriak salatzeaz gain, gizarte alternatibo bat sortu nahi zuen mugimendua edo pentsaera zen sozialismoa. Sorreratik sozialistek bi helburu nagusi zituzten:
  • Berdintasun soziala eta aberastasunaren banaketa kolektiboa defendatzen zituzten (kapitalismoaren desberdintasunak desagertaraztea nahi zuten).
  • Aberastasuna produzitzeko baliabideen jabetza kolektiboa antolatu nahi zuten (ekonomia eta gizartea klase jakin batzuen kontrolpean ez egoteko).
Ez dago sozialismo bakarra, zenbait sozialismo baizik:
  • Joera batzuk iraultzaileak ziren eta beste batzuk erreformistak.
  • Bi ildo nagusi egon ziren (desadostasun ideologikoengatik elkarren kontra borrokatu zirenak): anarkistak eta marxistak.

Sozialismo hitza testu batean eta 1830ko hamarkadan lehenengoz erabili (asmatu) zuena Pierre Leroux kazetari frantsesa izan omen zen.

Sozialismoak
Sozialismo utopikoak
- Friedrich Engelsek eta Karl Marxek aurreko pentsalari sozialistei utopikoak deitzen zieten ameslari hutsak zirela adierazi nahian. Haiek ordezkatzen zuten sozialismoari, ordea, zehatza eta egokia zela adierazteko zientifiko deitzen zioten (1).
- Euren ideien heldutasuna 1815 eta 1848 urteen artean kokatzen dugu.
- Talde hau askotarikoa izan arren, ezaugarri amankomun batzuk zituzten:
  • Haiek berdintasuna ekarriko zuen gizarte bat sortu nahi zuten.
  • Elkartasuna eta ekonomia kooperatiboa bezalako printzipioetan oinarritutako proiektuak antolatzen saiatu ziren.
  • Oro har, helburuak lortzeko bide baketsuak nahiago zituzten (jarrera erreformista).
  • Kapitalismoaren kalteak salatu arren, ez zituzten behar bezala haien zergatiak ikertu.

- Talde honetako kide batzuk: Saint Simon, Robert Owen, Charles Fourier, ...

(1) Utopia (grekoz inon ez dagoena) Thomas More (Tomas Moro) pentsalari ingelesak XVI. mendean (1516) idatzi zuen liburua da. Liburu horretan gizarte perfektua inon ez dagoen uharte batean kokatzen zuen.
Fikzioaren munduan utopiaren kontrako munduak ere irudikatu dituzte, infernu hutsa den mundua edo gizartea azaltzen duen kontakizunari distopia deitu diote. Adibidez, George Orwellek idatzitako 1984 liburuan deskribatzen den diktadura.
Anarkismoa
Pentsalari anarkista ospetsuena Mikhail Bakunin errusiarra izan zen.
Hark Pierre Joseph Proudhon frantsesaren ideiak hartu zituen bere pentsaera lantzeko. Joera anarkista guztiek ideia amankomun batzuk defendatzen dituzte:
  • Hierarkia mota guztiak (politikoak, ekonomikoak, erlijiosoak,...) arbuiatzen dituzte. Botereak -bereziki politikoak- gizakia usteltzen du.
  • Botere guztien kontrako iraultzaren defentsa eta berdinen arteko federazioarena.
  • Politikari uko egiten diote iruzur hutsa delakoan; politika eta politikarien kontra dagoen mugimendu politikoa. Sindikatuak antolatzen dituzte (ez dute inoiz alderdi politikorik osatzen).


(2) Pentsaera arrazionalistaren defentsa eta hezkuntzari ematen zaion garrantzia nabarmenak dira haien ikuspegian. Gizakion hobekuntza ikasketen bitartez sustatu behar zutela uste zuten.
- Gizarte kapitalista gaitzesten dute. Hierarkizatuta ez dagoen Estaturik gabeko gizarte sozialista (anarkia edo akrazia) bat dute helburu.

(2) Anarkistei berdin zitzaien botere politiko batek defendatzen zuen ikuspegia, haiek edozein Estatu tiraniarekin identifikatzen baitzuten, horregatik anarkistek beste sozialistei autoritario deitzen zieten; anarkistek euren buruari ere sozialismo libertario (askatasunaren defendatzailea) deitzen zioten.


Marxismoa
Liberalismoa ulertzeko John Locke eta Adam Smith funtsezko pentsalariak dira. Sozialismoaren barruan Karl Marx pentsalari nagusia da, eragin handiena lortu duena izan baita.
- Gizarteak bi ikuspuntutatik ikertzen ditu Marxek:
  1. Gizarteak ulertzeko, haien barruan dauden gatazken bitartez ulertu behar dira. Gizarte-taldeen arteko borroka historiaren eragilea da; borroka horrek historia aurrera ei darama.
  2. Aro historiko bakoitza antolaera sozio-ekonomiko (edo produkzio-modu) batekin identifikatzen da: primitivismoa, esklabismoa, feudalismoa, kapitalismoa,... [sozialismoa eta komunismoa].

- Ekonomiak gizartearen beste aspektu guztiak baldintzatzen ditu. Ondorioz, ekonomia kontrolatzen duen taldeak gizartea guztiz menperatzen du; botere ekonomikoak jendearen pentsaera, politika eta abar baldintzatzen ditu; kapitalismoan burgesiarekin identifikat zen da.
- Langile-klaseak kapitalismoa deuseztatuko duen botere politikoa konkistatzeko antolatu behar du bere burua, ondoren gizarte sozialista bat sortuz. [Hauxe izan zen anarkistekin sortutako istiluen arrazoi nagusia.]

Marxen bi libururik famatuenak “Alderdi komunistaren manifestua” [1848] (liburu propagandistikoa, Engelsekin batera idatzitakoa) eta “Kapitala” [1867] (liburu teorikoa) dira.
XIX. mendean sozialdemokrata, sozialista eta komunista sinonimoak ziren, XX. mendean aldaketak egon ziren hitz horien erabilpenean. Marxek aurreikusi eta esan zuenaren kontra kapitalismoak irauten zuen eta sozialista batzuek kapitalismoa nahitaezkoa zela pentsatzeaz gain joera erreformista onartu zuten (sozialdemokratak); beste batzuek, ordea, mugimenduaren jatorri antikapitalista erradikala eta jarrera iraultzailea defendatzen zituzten (komunistak).
Marxismotik sortutako bi joera haietatik ere haien arteko gatazka berriak agertu ziren.

Entradas relacionadas: