Langile Mugimendua Europan: Klase Sozialak eta Ideologiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,92 KB

Proletarioen eta Burgesen Arteko Desberdintasunak Liberalismo Ekonomikoaren Garaian

Testu hau Europan kokatuta dago, liberalismo ekonomikoaren eta industrializazioaren garaian. Proletarioak industria berrietako langileek osatzen zuten. Proletarioen lan baldintzak estatu berriek liberalismo ekonomikoan oinarrituta zeuden. Baldintza horiek segurtasun eta higiene negargarriak zituzten fabriketan. Enpresaburuak modu diskriminatuan eta gaizki tratatzen zituzten langileak. Hamasei orduko lan jardunaldiak egitera behartzen zituzten, jaiegunik eta oporrik gabe. Soldata txikiak jasotzen zituzten, ez zegoen gizarte segurantzarik, ezta gaixotasun edo langabezia subsidiorik ere. Emakumeak eta haurrak lan egiten zuten, baina gutxiago kobratzen zuten. Haien bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Langileria pilatuta bizi zen, etxe hezeetan, aireztapenik eta batere erosotasunik gabe. Elikadura kaskarraren eta gaixotasunen ondorioz, bizi itxaropena txikia zen. Langileek ez zuten hezkuntzarako eskubiderik eta ohikoak ziren gizarte gaitzak: biolentzia, alkoholismoa, delinkuentzia eta prostituzioa. Proletariotza nekazaritzan zegoen. Oso talde ugaria zen, industrializazioa beranduago hedatu baitzen lurralde haietan. Jornalariak esaten zitzaien, eta Erregimen Zaharreko joputzaren mende jarraitzen zuten. Sasoika lan egiten zuten, egunsentitik iluntzera, eta soldata oso baxuak zeuzkaten.

Burgesak goi mailakoak ziren, eta proletargoarekin alderatuta, hobeto bizi ziren, desberdintasun batzuekin. Burgesak talde heterogeneoak ziren, ezaugarri orokorrak zituzten, printzipio ilustratuak bere gain hartzeaz gainera, indibidualismoa, lana, zoriontasuna eta aurrerabidearen bilaketa. Burgesak zuzenbide estatuaren, banakako askatasunen, merkatu askearen eta ekimen pribatu erabatekoaren defentsa zeukaten. Gizarte mugikortasuna, gizabanakoek beren merezimenduei esker gizartean gora egiteko aukera zeukaten, baina proletarioek ez zuten aukera hori. Gizarte konbentzioetan oinarrituriko morala zen. Burgesiaren barruan hainbat kategoria zeuden: goi burgesia, enpresaburuak, bankariak, lurren jabeak eta goi mailako profesionalek osatzen zuten. Tarteko burgesiak, edo burgesia txikiak, profesional liberalak, enpresaburu txikiak eta funtzionarioak osatzen zuten talde hau. Proletarioekin alderatuta, etxe hobeak, elikagai aukera hobeak eta lan hobea zuten burgesek.

Sozialismo Utopikoa: Ezaugarriak eta Pentsalari Nagusiak

Banaketa eta ekoizpen bitartekoen jabetza publikoa defendatzen duen doktrina da sozialismoa. Planteamendu sozialisten oinarria sistema sozial perfektua bilatzea izan zen. Lehen sozialismo garaikidea garatu zen: sozialismo utopikoa deritzona. Pentsalari talde heterogeneo bat izan zuen aitzindari, baina ezaugarri komun batzuk zituzten. Ideologo gehienak jatorri burgesekoak ziren. Izaera eskuzabala eta desinteresatua eta gizartea eraldatzeko irrika zuten. Mundu hobe bat lor zitekeelako sinesmena zeukaten. Lana aberastasuna sortzeko bide zilegi eta sistema kapitalistarekiko kritika bakar gisa ikusten zuten. "Sozietate perfektuak" sortzen zituzten, moral zentzua zeukaten, XVIII. mendearen filosofia sozialean oinarritua eta errealitatearekiko egokitzapen faltak ezaugarritua. Bi sozialismo utopiko mota zeuden: Ingelesa, Robert Owen eta New Harmony-n oinarrituta zegoena, eta Frantsesa (lehen etapa eta bigarren etapa), Saint-Simongo kondea, Etienne Cabet, Charles Fourier, Louis Blanc, Louis Auguste Blanqui eta Pierre-Joseph Proudhon-ek oinarritutakoa.

Sozialismo Utopikoaren Pentsalari Garrantzitsuenak

Robert Owen Ingalaterrako sozialismo utopikoaren aitzindari nagusia izan zen. New Harmony izeneko nekazaritza kooperatiba sortu zuen. Saint-Simongo kondeak industria hartu zuen garai berriak ordenatzeko printzipio gisa. Cabet kolektibizazioa sustatzeko sozietate idealak sortzearen alde agertu zen, eta Charles Fourier naturara itzultzearen alde agertu zen.

Sozialismo utopikoaren bigarren etapan, Louis Blanc Lehen Gobernuko aurrerabidearen ministroa izan zen. Louis Auguste Blanqui konplot biolentoaren eta konspirazioaren alde agertu zen.

Marxismoa eta Anarkismoa: Langile Mugimenduaren Ideologia Nagusiak

XVIII. mendearen bigarren erdian, sozialismo zientifikoa eta anarkismoa izan ziren langile mugimenduaren ideologia nagusiak. Marxismoa XIX. mendearen bigarren erditik aurrera garatu zen. Karl Marx alemaniar filosofo eta historialariari zor dio izena. Marxek, Friedrich Engels filosofo eta enpresaburuarekin lankidetzan, doktrina konplexu bat landu zuen, ekonomista ingelesen eta sozialismo utopikoaren ildoari jarraituz. Marxek eta Engelsek sistema kapitalistaren analisi kritikoa egin zuten. Esaten zuten lana aberastasun iturri bakarra zela. Gero, Marxentzat, errealitatearen ezaugarri zehatzetik abiatuta mundua eraldatzea zen filosofiaren xedea. Marxek eta Engelsek, baita ere, sozialismo zientifikoaren eredu bat sortu zuten gizartearen azterketa zehatzetan oinarrituta. Beste antolakuntza bat zen anarkismoa. Anarkismoaren funtsa estatu antolaketa oro baztertzean datza, zital eta tiranikotzat jotzen baitu estatua. Mikhail Bakunin errusiar aristokrata da anarkismo garaikideko pentsalari nagusietako bat. Haren arabera, askatasuna da gizakiaren balio nagusia, eta ongi komunean datza.

Anarkismoaren Korronteak: Anarkolektibismoa eta Anarkosindikalismoa

Anarkismoak zioen bat-bateko iraultza behar zela ordena burgesa deusezteko, liderrik eta antolakuntzarik gabeko iraultza bat. Kropotkin izan zen joera horren aitzindaria. Anarkolektibismoa ekoizpen bitartekoen jabetzaren kritika du oinarri. Anarkosindikalismoa federazio nazionaletan oinarritzen da.

Entradas relacionadas: