Langile Mugimendua: Anarkismoa, Sozialismoa eta Euskal Herria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,08 KB
1. Langile Mugimendua
a) Sarrera
b) Langile Mugimenduaren Bilakaera
Espainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan burutu ziren, Katalunian batez ere. 1840tik aurrera langile elkarteak hasi ziren agertzen, ezohiko egoeretan elkarri laguntzeko helburuarekin. Greba bilakatu zen langileen protesta tresna nagusi, agintariek ekintza kriminal deklaratu arren. Jarduera mota hau erabili zen elkartzeko eskubidea defendatzeko, lan- eta bizi-baldintzen hobekuntza eta abar eskatzeko.
Seiurteko Iraultzailean langile mugimenduak bultzada handia izan zuen, langile elkarte asko legeztatu baitziren. Horri esker, Europako beste elkarteekin loturak ezarri ahal izan ziren. Izan ere, Europan 1846an, **I. Nazioartekoa** antolatu zen.
Langileak bi taldetan bereizi ziren ideologiaren arabera: **anarkistak** eta **sozialistak**. Ideologia biek zuten azken helburutzat jabetza pribatuaren eta klase-gizartearen deuseztatzea, baina helburu hori lortzeko jarraitu behar zen bideari dagokionez, anarkisten eta sozialisten arteko aldeak nabarmenak ziren:
Anarkistek, **Bakuninen** ideiei jarraituz, estatuaren erakunde oro ezabatu nahi zuten eta baztertu egiten zuten bide parlamentarioa, hauteskundeetan parte hartzeari uko eginez. Greba orokorra eta indarkeria ziren beren helburuak lortzeko defendatzen zituzten baliabideak.
Sozialistek, **Marxen** teoriaren aldekoak izanik, langileek iraultzaren bitartez estatuaren botereaz jabetzea nahi zuten, bertatik klaserik gabeko gizartea ekarriko zuten aldaketak egiteko. Iraultzarako une egokia iritsi arte, legearen barruan antolatzearen eta hauteskundeetan parte hartzearen aldekoak ziren, indarkeria baztertuz.
Errestaurazioan, langile mugimendua berriz ere legez kanpo gelditu zen, harik eta 1881ean **Sagastaren** gobernu liberala heldu zen arte. Orduan legeztatu ziren **FTRE** elkarte anarkista eta **PSOE** (bi urte lehenago Pablo Iglesias buru zela sortua). Azken horrek bere sindikatua sortu zuen 1888an, **UGT**. Bestalde, anarkistek ere beren sindikatua sortu zuten 1910ean, **CNT**.
Anarkismoaren zabalkundearen eremu geografikoa penintsulako alde mediterranearra izan zen: Katalunia, Zaragoza eta Andaluzia, batez ere. Sozialismoa, aldiz, zenbait gune industrializatuetan zabaldu zen: Madril, Asturias eta Bizkaia, bereziki.
Alderdi sozialistari dagokionez, hauteskunde politikoari ekin zion, eta 1910etik aurrera errepublikanoekin koalizioan aurkeztu ziren. Sektore batzuk politika horren kontra jartzeak bi joera sortarazi zituen: **Indalecio Prietok** zuzendutako joera moderatua (hauteskunde politika horren aldekoa), eta **Largo Cabellok** zuzendutako joera erradikala. 1921ean talde batek alderdia utzi eta **PCE** sortu zuen. 1921eko krisiak langileen lan-baldintzak okertu zituen.
**Primo de Riveraren diktadurarekin** anarkismoaren ilegalizazioa eta desagerpena etorri ziren, eta sindikalismo katolikoaren gorakada. UGTren jarrera, berriz, deigarria izan zen; hasieran behintzat diktadurarekin elkarlanean jardun baitzuen.
PSOE garrantzi handiko alderdia bilakatu zen. Eliza Katolikoak ere, industrializazioak enpresaburu eta langileen artean sortutako arazoak eta ideia iraultzaileek langileengan gero eta eragin handiagoa zutela ikusita, lan-harremanen gaiari ekin zion. Hauek enpresaburu eta langileen arteko harremanetarako jarraibideak finkatu zituen, sindikatu katolikoetan elkartzera bultzatuz.
c) Langile Mugimendua Euskal Herrian
XIX. mendearen azken laurdenean Bilboko itsasadarraren ezkerraldean gertatu zen industrializazio prozesuak eta Bizkaiko meategien ustiakuntzak eskulan ugaria behar zuten. Hori dela eta, laster sortu zen Bizkaian **industri-proletalgoa**, neurri handian kanpotik etorritako jendez osatuta.
Euskal Herriko langileak sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzen, eta horrek jarraitu zuen euskal sindikalismoaren indar nagusiena izaten XX. mendearen zati handi batean. Hala ere, XX. mendearen hasieratik beste sindikatu-joera batzuk agertu ziren, horietatik garrantzitsuenak **sindikalismo katolikoa** eta **abertzalea** izanik, **EAJ** alderdi nazionalista sortu berriari lotuta zegoena.
1. Sozialismoa Euskal Herrian
Sortu zen une beretik sozialismoa euskal lurraldeetan ere agertu zen, **Facundo Perezaguaren** eskutik. Berak sortu zuen 1866an lehen talde sozialista Bilbon. Ondoren Sestaokoa eta beste batzuk etorri ziren.
1890ean Bilbon lehen greba garrantzitsua egin zen. Meatzariek eman zioten hasiera, baina siderurgiara eta ontzigintzara ere zabaldu zen. 30.000 langilek hartu zuten parte eta 9 egun iraun zuen. Eskaeren artean 10 orduko lanaldia zegoen. Langileen garaipena osokoa izan ez bazen ere, sozialistek zuzendutako greba hark bultzada handia eman zion sozialismoari. Ondoko urteetan greba ugari izan ziren.
Bizkaiko sozialismoaren indarraren adierazgarria da, 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehen zinegotzi sozialistak lortu izana.
1894an 'La Lucha de Clases' sortu zen. Bilbon argitaratzen zen astekaria, sozialismo bizkaitarraren komunikabide nagusia izan zen. Bere zuzendaria izan zen **Tomas Meabek**, **Gazte Sozialisten Elkartea** (*Agrupación de Jóvenes Socialistas*) sortu zuen 1904an.
1915etik aurrera, **Indalecio Prietok**, alderdiko joera moderatuen buruak, hartu zuen Bizkaiko sozialismoaren buruzagitza, Perezagua, sektore erradikalekoa, baztertuta utziz. Indalecio Prieto sozialismo bizkaitarraren burua izan zen Gerra Zibila amaitu arte, eta era berean estatuko buruzagi sozialista nagusietakoa izan zen.
XIX. mendearen amaiera arte, euskal sozialismoa Bizkaira mugatu zen. Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetara beranduago heldu zen eta oso astiro zabaldu zen, Eibarren izan ezik.
2. Euskal Herriko Sindikalismo Katoliko eta Abertzalea (ELA-STV)
**Sabino Aranarentzat** sozialismoa ateo eta 'maketoen' ideologia zen; beraz, langile euskaldunak sozialismotik urrundu behar ziren. Horrela, langile euskaldunak antolatzeko, **Solidaridad de Obreros Vascos** sortu zen 1911n, eta beranduago, 1933an, **Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA-STV)**.