Laneko Prebentzioa eta Arriskuen Kudeaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,29 KB
1. Prebentzio eta Babes Neurriak: Definizioak eta Erabilera
Enpresetan egiten diren arriskuen prebentziorako plangintzek arriskuak desagerraraztea edo murriztea dute helburu, bai eta lan baldintzak hobetzea ere. Horretarako, prebentzio eta babes neurriak aplikatzen dira:
- Prebentzio neurriak: Arriskuak desagerrarazteko edo murrizteko helburua dute, kalterik gerta ez dadin. Esaterako, ia zaratarik sortzen ez duten makinak erostea, entzumen arazoak sor ez daitezen.
- Babes neurriak: Batzuetan, prebentzio neurriak ez dira nahikoa izaten arriskua desagertzeko. Halakoetan, beharrezko babes neurriak hartzen dira, kalterik ez sortzeko edo murrizteko. Esate baterako, eraikuntza lanetan derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea, objekturen bat gainera erori ezkero kolpearen ondorioak arintzeko.
2. Lan-inguruneak Langilearentzat Ekar ditzakeen Arriskuak
Pertsonak erortzea (maila berean edo maila batetik bestera); ibilgailuek oinezkoak harrapatzea; objektuak erortzea; askatze eta jausteak; kolpeak eta ebakiak.
3. Suaren Errekuntza Prozesuan Parte Hartzen Dutena
Sua errekuntza prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, lau elementuk jarduten dute, suaren tetraedroa osatzen dutenak:
- Erregaiak: Sua har dezakeen edozein material solido, likido edo gaseoso.
- Erregarria: Erregaiak su hartzeko ezinbesteko sustantzia (aireko oxigenoa).
- Beroa: Sua hasteko ezinbestean aktibatu behar den energia.
Sua sortzean kate-erreakzioa gertatuz gero, suak aurrera egingo du.
4. Suen Sailkapena Erregai Motaren Arabera
Suak erregai motaren arabera sailka daitezke:
- A klasea: Erregaiak material solidoak dira; errekuntzan garrak eta txingarrak sortzen dira.
- B klasea: Erregaiak likidoak dira; garrak sortzen dituzte (olioak, adibidez).
- C klasea: Erregaiak gasak edo hidrokarburoak dira (butanoa, propanoa).
- D klasea: Erregaiak metalak edo konposatu kimiko erreaktiboak edo erradioaktiboak dira (titanioa, aluminio-hautsa, magnesioa).
- E klasea: Elektrizitatearekin zerikusia duten suak dira (goi-tentsioko sorgailuak, transformadoreak eta abar).
5. Ingurune Arriskutsuetan “Arrisku Fisikoak”
Arrisku fisikoak lan-ingurunean pertsonak kaltetu ditzaketen energiak daudenean sortzen dira. Arrisku horiek jatorri mekanikoa (zarata eta bibrazioa), elektromagnetikoa (argiztapena) edo termikoa (tenperatura eta erradiazioak) izan dezakete.
8. Arrisku Kimikoen eta Biologikoen Arteko Diferentzia
Arrisku kimikoak: Produktu kimikoa atmosferan esekitako substantzia geldoa da, giza gorputza sartuz gero, langileen osasuna kaltetu dezakeena.
Arrisku biologikoak: Lan-ingurunean egon daitezkeen izaki bizidun mikroskopikoak edo haiek sortutako substantziak dira kutsatzaile biologikoak, eta gaixotasun infekzioak edo parasitarioak eragin ditzakete.
Adibideak:**
- Kimikoak: Pintura lantegiak, laborategiak.
- Biologikoak: Ospitaleak, hondakinen kudeaketa.
9. Arrisku Biologikoen Sailkapena
Arrisku biologikoek infekzio arriskua eta hedatzeko arriskuaren arabera lau taldetan sailkatzen dira:
- 1. Taldea: Gizakiarengan gaixotasunen bat sortzeko aukera gutxi duten agenteak (ez da beharrezkoa).
- 2. Taldea: Gizakian gaixotasunen bat sor ditzaketen agenteak (Arrisku txikia, tratamendu egoki bat izaten da).
- 3. Taldea: Gizakiarengan gaixotasun larrien bat eragin dezaketen agenteak (Arriskua gauza daiteke).
- 4. Taldea: Gizakiarengan gaixotasun larrien bat eragiten duten agenteak (Oso arrisku handiak, ez dago hedatzea eragozteko kontrol-neurri eraginkorrik).
10. NBE edo EPIen Ezaugarriak
Langilea bere osasuna kalte dezaketen eta bere segurtasuna arriskuan jar dezaketen arriskuengatik babesteko erabiltzen dira. EPIek honako ezaugarriak izan behar dituzte:
- Eraginkorrak izan behar dira.
- Ez dute kalterik sortu behar.
- Ergonomikoak izan behar dira.
11. Lan Karga eta Ondorioak
Lan karga: Gure lanean egin beharreko ahalegina da.
Ondorioak: Gehiegizko ahaleginak nekea edo garaiz aurreko zahartzea ekar dezake. Langilea fisikoki mermatu dezake; aurki ditzakegun ondorio ohikoenak buruko mina, bizkarreko lesioak, gihar akidurak...
Prebentzioa: Lan kargak prebenitzeko langilearen lan giroa eta lan baldintzak hobetu behar dira.
12. Lanaren Ondoriozko Estresa
Sortzaileak:
Familia, gatazkak, lan presio altua, indarkeriazko egoera, arrisku fisikoak (zarata, tenperatura...).
Ondorioak:
Depresioa, insomnioa, arazo kolonikoak, bizkarreko arazoak, lanean absentismoa, diziplina arazoak, errendimendua jaistea, isolamendua.
13. Ospitaleko Lanbideko Arriskuak eta Prebentzioa
Pertsona batek ospitale batean lan egiten du eta hainbat gaixorekin izaten du kontaktua. Zer arrisku nagusi dakar lanbide horrek?
- Arrisku nagusia: Gaixotasunekin kontagioa.
- Prebentzio neurriak: NBE-ak (kasu honetan, bata, maskara, eskularruak) erabili behar dira. Lanpostuan zenbait seinale ere ipintzea komenigarria izango litzateke, zona kontagiosoak edo erradiaziozko lekuak seinalizatuz.
14. Seinaleen Irudiak, Koloreak eta Esanahia
Seinaleak adierazteko ohiko diren irudiak eta esanahia:
- Borobila: Debekua edo abisua.
- Triangelua: Arriskua.
- Laukizuzena: Betebeharra.
Koloreek adierazten dutena:
- Gorriak: Debekua, arrisku alarma eta suteen aurkako materiala eta ekipamendua adierazten du.
- Berdeak: Salbamendu edo sorospen seinaleak, eta egoera seguruak adierazteko erabiltzen da.
- Horia: Ohartarazpenak, arretaz eta kontuz ibiltzeko.
- Urdinak: Betebeharrak.
Seinaleak akustikoak, usaimen edo ukimenezkoak ere izan daitezke.