Laneko Garapena eta Osasun Laborala: Faktoreak eta Arriskuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Garapen Laboralean Eragiten Duten Faktoreak

Lidergo motek eragin handia dute lan-giroan eta erakunde-kulturan. Oro har, lidergoa honela defini dezakegu: beste pertsonengan eragina, boterea eta autoritatea izateko gaitasuna, guztiek partekatzen dituzten helburuak lortzeko.

Lider baten funtzioak Ralph Stogdill-en arabera

  • Helburuak zehaztu eta amaierara arte horretan mantendu.
  • Baliabideak eman helburuak lortzeko.
  • Taldearen egitura mantendu.
  • Taldekideen arteko komunikazioa eta integrazioa erraztu.
  • Taldearen lotura eta ongizatea mantendu.
  • Taldearen errendimendua erraztu, ezarritako helburuak lortzeko.

Kurt Lewin eta bere ikasleen teoriaren arabera, hiru lidergo mota daude: Autoritarioa, Demokratikoa eta Laissez-faire.

Osasun Laboralaren Arriskuak

Estresa

Gaur egungo gizartearen ezaugarri aipagarrienetako bat da: bizimodu azkarregia izatea; hainbat rol aurrera eramatea; desioak, gaitasunak eta betebeharrak bateratzeko zailtasuna... Hori guztia estresaren eragile da.

Lan-estresa, lanpostuko eskakizun handia (edo gehiegizkoa) eta horri aurre egiteko pertsonaren gaitasunetik (batzuetan gaitasun ezatik) sortzen den kitzikapen (eszitazio) egoera desatsegina da. Beraz, lanaren eskakizunak langilearen baliabide pertsonalak baino handiagoak badira, ziurrenik estresa sortuko da. Langileak egoera hau luzaroan jasan behar badu, muturreko nekea izatera iritsi daiteke, eta lanari aurre egiteko ezgaitasuna sentitu eta goi-mailako kitzikapen edo estutasuna ere izango du; horrela, errendimendua jaitsi, emozio-erreakzio negatiboak sortu, eta antsietatea, sumindura (haserrea) eta depresioa eragin ditzake.

Estresa berez ez da negatiboa; maila egokian (eustres) eragin onuragarriak izan ditzake buruaren eta gorputzaren aktibazioa eragiteko eta bizi dugun egoerari erantzun egokia emateko. Arazoak sortzen dira estresa handitzen denean (distres) eta pertsonak gai sentitzen ez direnean egoera berri horri erantzun egokiak emateko; ondorioz, eragin psikiko kaltegarriak sortzen dizkio (antsietatea, suminkortasuna, beldurra, segurtasun falta, depresioa...), baita gorputzean ere (buruko mina, zorabioak, herpesa, dardarak...).

Mobbing (Laneko Jazarpena)

Mobbinga (laneko jazarpena): langile baten edo batzuen aurka sistematikoki eta errepikatzen diren ekintza negatiboak dira. Kontrako eta beldurtzeko jokabidea luzaroan egiten da, biktima isolatzeko eta baztertzeko helburuarekin. Hainbat modutan adierazi daiteke: etengabeko zirikatzea (probokazioa), informazioa ezkutatzea, lan umiliagarriak ematea, izena zikintzea, mehatxuak, etab.

Burnout Sindromea

Burnout sindromea, hau da, higadura profesionala. Lan-estres etengabean lan egiten dugunean sortzen da. Ezaugarriak honako hauek dira:

  • Pertsonak autoerrealizazio eza nabaritzen du.
  • Neke emozionala sentitzea.
  • Harreman txarrak izatea lan-testuinguruan.
  • Sentimendu negatiboen garapena.
  • Gehiegizko lana izatea.
  • Egindako lana baloratuta ez egotea.

Lan-estresa baino korapilatsuagoa da (kronikoagoa).

Entradas relacionadas: