Landareen Fisiologia eta Ugalketa: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,9 KB
Izerdi landuaren garraioa eta floema
Izerdi landua (sakrosa + glukosa + aminoazidoak) floemaren hodi liberiarrek edo kribosoek garraiatzen dute. Hodi hauek zelula bizi lerrokatuz osatuta daude, baina ez dute nukleorik. Fotosintesi-produktuak garraiatzeari translokazioa deritzo.
- Garraioa: Garraio aktibo bidez sartzen da zelula laguntzaileen bidez (sakrosa, parenkima eta klorofila molekulek metatuta).
- Presio bidezko fluxua: A balioak sakrosa duenez, ura barneratzen da eta presio hidrostatikoa handitzen da. Presioa berdintzeko, sakrosa B-ra mugitzen da.
- Hodiak: Zurezko hodiak eta liberiarrak paralelo doazenez, ura igaro egiten da (hostoetan osmosiz, floeman kontzentrazioa handiagoa delako).
- Hedapena: Materiala hedatzean, kontzentrazio liberiarra txikitzen da eta ura zurezko hodietara itzultzen da. Presio hidrostatikoaren aldeak ekoizpen guneetan ura igarotzea ahalbidetzen du.
Giberelinak eta haien funtzioak
Giberelinek hainbat funtzio dituzte landarearen garapenean:
- Enbrioiaren eta landarearen hazkuntza.
- Loratze goiztiarraren sustapena.
- Fruitu partenokarpikoak (ernalketarik gabekoak) sortzea.
- Gramineetan entzima hidrolitikoak sortzea (almidoi, lipido eta proteinetan eragiten dute).
- Prozesua: Enbrioiak giberelinak askatzean, aleuronara doaz eta entzimen jariapena sustatzen dute. Hidrolasek endospermoaren erreserbak deskonposatu eta molekula txikiagoak sortzen dituzte. Elikagai horiek enbrioiaren ingurura garraiatzen dira hura elikatzeko.
Landareen ugalketa asexuala
Gemazioa
Zenbait zelula oso azkar zatitzen dira ernamuinak sortuz. Pteridofitoek eta espermatofitoek ernamuinak zatitzeko ahalmena dute zelula meristematikoen bidez. Hauek independizatu eta landare berriak osatzen dituzte.
Zatiketa
Landare nagusia zatitu egiten da, zati zelulanitzak osatuz. Bakoitzetik izaki berri bat sortzen da birsorkuntzaz. Modu ezberdinak daude:
- Estoloiak: Aireko zurtoin horizontalak (adibidez, marrubiak). Sustraiak eta zurtoin berriak sortzen dituzte.
- Errizomak: Lur azpiko zurtoin horizontalak (adibidez, kanabera). Aireko sustrai eta hostoak sortzen dituzte.
- Tuberkuluak: Lur azpiko zurtoin biribilak, erreserbaz beteta (adibidez, patata).
- Erraboilak: Euskarri koniko labur batez osatutako lur azpiko zurtoinak. Hosto lodiak eta sustraiak dituzte (adibidez, tipula).
- Aldaxkak: Landare osoa sor dezaketen zurtoin zatiak. Lurpeko begietatik sustraiak eta airekoetatik adarrak sortzen dira (adibidez, geranioa).
- Txertatzea: Enbor batean pitzadura bat egin eta kideko landare baten aldaxka bertan sartzen da. Bi landareen hodi eroaleak batzen dira (adibidez, sagarrondoa, mahastia).
- Belauntza: Landare gurasoaren adar bat okertu eta lurperatu egiten da, mutur begiduna kanpoan utziz. Adarrak sustraiak botatzean, landare primariotik mozten da (adibidez, mahastia).
Esporulazioa
Landare guztiek izaten dute bizi-zikloko une batean. Esporak sortzen dira (ez dira sexu-zelulak), eta hauek ernamuindu ondoren landare berria sortzen dute.
Pteridofitoen ugalketa
Fase esporofitikoa da nagusi. Lur azpiko zurtoin bat dute, eta bertatik sustraiak eta fronde izeneko hostoak irteten dira. Frondeen azpialdean esporangioak garatzen dira, soroetan taldekatuz.
Esporangioen barruan, meiosi bidez, espora haploideak sortzen dira. Esporen ernalketak protalo izeneko gametofitoa sortzen du. Protaloa txikia da, bihotz itxurakoa, eta behealdean honakoak ditu:
- Errizoideak (lurrera itsasteko).
- Arkegonioak (gameto emeekin).
- Anteridioak (gameto arrekin).
Anterozoideak heltzean, anteridioak hautsi eta arkegonioetara igeri egiten dute oosfera ernaltzeko. Zigototik esporofito diploidea garatzen da. Hori arkegoniotik hazten da eta, esporofito gaztea lurrera iristean, gametofitoa desegin egiten da. Esporofitoa heltzean, ziklo berria hasten da.
Gimnospermoen ugalketa
Esporak ez dira kanpora irteten, lorearen barnean geratzen dira gametofitoak sortzeko. Loreak ez dira deigarriak eta sexu bakarrekoak dira:
- Lore emeak: Kono emeak eratzen dituzte. Gametofito emeak karpeloetan eratutako esporetatik sortzen dira eta obuluen barruan daude.
- Lore arrak: Kono arretan bilduta. Estamineetan polen sakuak (gametofito arrak) daude.
Polen aleek ez dute uraren beharrik gametofito emeetaraino heltzeko. Polen alea obulura heltzean, hodi bat igortzen du eta gameto arra askatzen du. Ernalketan zigotoa sortzen da, eta ondoren enbrioia. Enbrioia, elikagaiekin eta bilgarri gogor batekin batera, hazia da. Haizeak sakabanatzen ditu eta luzaro iraun dezakete baldintza egokiak izan arte.
Lorearen atalak: Estamineak eta karpeloak
Estamineak
Bi atal dituzte: filamentua eta antera. Antera teka batez edo gehiagoz osatuta dago. Teka bakoitzak bi polen zaku (mikroesporangio) ditu. Meiosi bidez polen pikorrak sortzen dira, exina eta intina estalkiekin. Pikorrak ernaltzean gametofito arra agertu ohi da, bi nukleorekin: begetatiboa eta generatiboa.
Karpeloak
Pistiloa osatzen dute: estigma, estiloa (lepoa) eta obarioa. Obarioak obuluak babesten ditu. Obulua bi tegumentuz babestuta dago eta funikuluaren bidez lotzen da obarioari. Funikuluaren kontrako aldean mikropiloa dago, polen-hodiaren sarrera ahalbidetzen duena.
Obuluaren barruan, meiosi bidez, megaespora (espora emea) sortzen da. Honen zatiketaren bidez enbrioi-zakua sortzen da, atal hauekin:
- Hiru zelula haploide: oosfera (handiena) eta bi sinergida.
- Antipodak: aurkako hiru zelulak.
- Nukleo nagusi diploidea (sekundarioa).
Angiospermoen ugalketa eta ernalketa
Ernalketa gertatzeko, polen alea obuluaren albora iritsi behar da. Estaminetik pistilora egiten den bideari polinizazioa deritzo. Garraio moduak:
- Anemogamoak: Haizearen bidez.
- Entomogamoak: Intsektu eta animalien bidez.
Polen alea estigman sartzean, exina hautsi eta polen-hodia eratzen da. Hodia mikropilotik sartzen da. Nukleo generatiboa zatitu eta bi nukleo espermatiko (anterozoide) sortzen dira. Ernalketa bikoitza gertatzen da:
- Anterozoide batek oosferarekin bat egiten du zigoto diploidea (enbrioia) sortzeko.
- Beste anterozoideak nukleo sekundarioarekin bat egiten du zelula triploide bat eta endospermoa sortzeko.