Landare eta Animalien Ugalketa eta Fisiologia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,59 KB
UGALKETA ASEXUALA
Abantaila: Baldintza honetan landare bakar batek genotipo berdinak dituzten hainbat landare sortu ahal ditu. Landare asko asexualki ugaltzen dira, meristemoak (enbrioi itxurako ehunak, ugaltzeko ahalmen handia) dituztelako.
GEMAZIOA
Zelula batzuk, bizitasun handiz zatitzen dira eta ernamuinak osatzen dituzte. Hauek independizatu eta landare berriak osatzen dituzte.
ZATIKETA
Landare nagusia zatitu egiten da eta zati zelulanitzak osatzen ditu. Zati bakoitzetik izaki berri bat sortuko da. Espermafitoek, ondorengoa egiten dute:
Estoloiak: Aireko zurtoin horizontalak, eta beste zurtoin edo hostoak sortzen dituzte. Adb: Marrubia.
Errizomak: Lur azpiko zurtoin horizontalak, eta beste zurtoin edo hostoak sortzen dituzte. Adb: Kanabera.
Tuberkuluak: Lur azpiko zurtoin biribilak, eta erreserba sustraiez beteta. Adb: Patata.
Erraboilak: Lur azpiko zurtoina, eta euskarri koniko laburra, sustraiak sortuz. Adb: Tipula.
Aldaxkak: Zurtoin zatiak, eta landare oso bat sortu ahala. Enborrean egindako ebaki batean sartzen bada (txerto). Adb: Geranioa.
ESPORULAZIOA
Landareek esporak sortu, hauek ernamindu eta beste landare batzuk sortzen dira.
PETERIDOFITOEN UGALKETA (IRATZEAK)
Lur azpiko zurtoin bat dute, eta sustraiak eta fronde izeneko hostoak irteten dira bertatik. Frondeen azpialdean esporangioak garatzen dira. Esporangioen barruan (meiosiz) espora haploideak sortzen dira. Esporen ernalketak protalo deituriko gametofitoa sortzen du. Behealdean errizoideak ditu eta horien bidez lurrera itsasten da. Beheko aldean ere arkegonioak daude eta bertan gameto emeak; anteridioek gameto arrak. Anterozoideak heltzean, anteridioak hautsi eta anterozoideak arkegonioak dauden tokira joaten dira eta oosfera ernaldu. Zigototik esporofito diploidea garatu eta arkegoniotik hasten da, esporofitoa lurrera itsatsi ondoren, gametofitoa desegiten da eta meiosia gertatuz hasten da zikloa berriz.
ANGIOSPERMOEN UGALKETA
Ernalketa gertatzeko polen pikorrak obuluaren aldera iritsi behar du, estaminetatik pistiloetara egindako bidea (polinizazioa). Polen garraioaren moduak:
Haizearen bidez, polinizazio anemogamoa
Intsektuen eta animalien bidez, polinizazio entomogamoa
Polen pikorrak estigman sartu ondoren gertatzen da ernalketa. Prozesuan exina hautsi egiten da eta polen pikorraren egitura luzatzen da. Aurrean nukleo begetatiboa dago eta polen hodia osatzen du, polen hodia mikropiloaren bidez sartzen da obuluan. Polen hodia osatzean, nukleo generatiboa zatitu, eta bi nukleo espermatiko edo anterozoide sortzen ditu. Anterozoideetako batek oosferarekin egiten du bat eta zigoto diploide bat osatzen du: hortik garatuko da enbrioia. Gero, beste anterozoideak nukleo sekundarioarekin egiten du bat, eta zelula tripoide bat sortzen du. Hortik, endospermoa edo albumena sortzen da. Orduan, ernalketa bikoitza gertatzen da.
ANIMALIEN ERREINUA
EZAUGARRIAK: 1) Higitzeko ahalmena dute 2) Antolatutako erlazio sistema 3) Nutriziorako aparatu eta sistemak (Digestio aparatua: sarrera/irteera irekigune, Arnas aparatua: O2 ez hartu, Iraitz aparatua: substantzia toxikoak kanporatu eta Barne zirkulatzailea: mantenugaiak organoetatik zelularetara)
UGALKETA: Sexu bidezkoa, Lehorrekoak barne ernalketa, Uretakoek kanpo ernalketa, Zigotoen garapen zuzena.
ORNOGABEAK: Ez bizkarrezurrik, Ondorioz, ez dute tamaina handia eta mugimendu mugatuak dituzte, Lehorrekoek tenperatura ez erregulatu, Uretakoek tenperatura erregulatu.
PORIFEROEN PHYLUMA: BELAKIAK
EZAUGARRIAK: Primitiboenak, Irregularrak, Tamaina/kolore desberdinak, Itsasoan bizi, Substratuari itsatsita bizi.
BARNE EGITURA: Zelula motak: Pinakozitoak (kanpo zelula epiteliala), Mesenkima (epidermisaren azpiko geruza), Kare espikulak (mesenkiman kokatzen den eskeleto antzekoa), Amebozitoa (mesenkimako zelula funtzio espezifikorik gabe), Koanozito geruza (uraren sarrera erregulatzen duten zelula flagelatuak), Porozitoak (poroen hodi zelulak)
ELIKADURA: Koanozitoen higiduraz ur korronteak sortu, Uraren ibilbidea: poroetatik ostiolora atriora oskulora kanpora, Partikulak amebozitoek digeritu eta mantenugaiak zelula guztietara.
UGALKETA:
SEXUALA
Gametoak amebozitoetan sortu, Bi mota:
Diokokoak: Sexu bakarra, gameto arra edo emea sortu.
Hermafroditak: Bi sexuak dituzte, ernalketa beti gurutzatuta; gameto arrak askatu eta beste batetik jaso.
ASEXUALA
Gemazioz/Partizioz eta Birsortzeko ahalmena
ZELENTERATUEN PHYLUMA: ANEMONAK, KORALAK ETA MARMOKAK
EZAUGARRIAK: Egitura bakuna, Itsaso edo hertzean, Koloreak
BARNE EGITURA: Hiru geruza mota: 1) Epidermisa: kanpokoa 2) Gastrodermisa: digestio barrunbea estaliz 3) Mesoglea: tartekoa
BIZI FORMAK:
POLIPOAK: Bizi eserikoak, Ahoa gora begira, Kontrako muturrarekin sustratura.
MARMOKAK: Askatasunez, Ahoa azpian, Manubrioa: ahoa eta digestio barrunbea lotu, Erroak behera zintzilik.
Erroak, zelula berezi batzuez osatuta: Knidoblastoak edo knidozitoak: erro zelulak eta Nematozitoak: zelulak osatutako eztenak babesteko.
NUTRIZIOA:
Harrapakina ukitu eztena jaurti toxina askatu toxina paralizatu erro bidez ahora digestio barrunbera erdian gelditu zeluletara
UGALKETA:
Polipoak gemazioz: (Kolonietan taldekatu, jatorrizko polipoan) (Birsortzeko ahalmean, polipoa ebakiz, bi zatietatik izaki berria eratu.)
Marmokak sexu bidez: (Dioikoak) (Kanpo eta barne ernalketa eman.)
Zenbait zelenteratuek edo knidarioak, bi bizi formak dituzte.
BELAUNALDI TXANDAKETA: - Fase polipoidea (gemazioz) - Marmoka fasea (sexualki) - Kanpo ernalketa ematean (planula larbak sortu) - Planula, arrokei itsatsi polipo bilakatuz (asexualki ugalduz, koloniak eratu) - Heltzean (polipoak zatitu, banakako berria sortuz; hauek banatu bizitza librean) - Horiek sexualki ugaldu (berriz hasiera eman)
PLANTHELMINTHEEN PHYLUMA
EZAUGARRIAK: Bi aldeko simetria, Abdomenaren bidez mugitzen dira, Hiru klase: 1) Turbelarioak (bizi askea) 2) Trematodoak (parasitoak) 3) Zestodoak (parasitoak)
EKOLOGIA: Bizitza askea edo parasitoak izan daitezkenez, bizi modu moldaera ezberdina da, bizi askea edo patogenoa izateko. PARASITOEN FORMAK: Duelak (Trematodok) eta Teniak (Zestodoak). TENIA (ENDOPARASITOEN) BIZI IRAUNKORTASUNA: 1) Ez digestio hodirik, 2) Gorputz aurrean kakoak eta bentosak, 3) Hermafroditak, 4) Babes kutikula, 5) Metabolismo anaerobioa, 6) Ez zentzumen organorik.
ANELIDOEN PHYLUMA: ZATITUTAKO HARRAK
EZAUGARRIAK: Eraztun itxurako segmentu ugariz osatuta. Hiru klase: 1) Oligoketoak: lur zizareak. 2) Poliketoak: itsas zizareak. 3) Hirudienak: izainak
BIZI MODUAK: 1) Oligoketoak: Lurzoru hezeetan/egunez ganberan/gauez irten. 2) Poliketoak: Kostako uretan/tubiloak harriei itsatsi/karezko hodietan. 3) Hirudienak: Ektoparasitoak/bentosen bidez larruazalera itsatsi eta odola xurg.
DIGESTIO APARATUA: Zelula kanpoan eman, Digestio hodia:
1) Ahoa: sartzeko 2) Faringea: irensteko 3) Esofagoa: murtxikatzeko 4) Papoa: janaria metatu 5) Arandoia: janaria txikitu 6) Hestea: xurgatzeko 7) Digeritugabekoa kanpora.
ELIKADURA: 1) Oligoketoak: Makrofagoak: lurreko mantenugai organikoak xurgatu. 2) Poliketoak: Eseriak, belarjaleak, askeak (plankton eta organismo mikroskopikoak jan). 3) Hirudienak: Odolez
ARNAS SISTEMA: Larruazaleko arnasketa, Epidermisa: estaltzen duen geruza mehe eta likatsua: kutikula, Gas trukea zelulekin egiteko: difusioa bidez.
ZIRKULAZIO SISTEMA: Hodi itxiak: 1) Baso dortsala: odola aurrekaldera garraiatu, bizkarraldekoa. 2) Baso bentrala: odola atzekaldera garraiatu, sabelaldekoa. 3) Hodi parietalak: bi basoak komunikatzen dituen hodiak. 4) Hodi subneurala: nerbio sistemara odola garraiatu. 5) Bihotzak: odola ponpatu
IRAITZ SISTEMA: Metanefridioz osatuta: Bi muturretatik irekitako hodia: bat zelomara. Zilioekin inguratutako onil itxura (nefrostoma):bestea. Poro batetik (nefridioporoa): hondakinak zelomara. Nefrostomak zilioek hartu. Birxurgatu ondoren nefridioporoetatik kanpora.
NERBIO SISTEMA: Zefalizazio prozesua eman: (nerbiozelula eta zentzumen organo gehiago), Nerbio gongoilak: (neurona gorputz multzoak elkartuz), Nerbioak: (nerbiozuntzak batuz), Gongoil periferikoz osatutako kateak (bentralean eta zentralean)
MOLUSKOEN PHYLUMA
EZAUGARRIAK: Antolamendu maila altua, Segmenturik ez/biguinak. Hiru talde: 1) Gasteropodoak: oin bentralak eta laua 2) Bibalbikoak: aizkora oina sustratuen barnera 3) Zefalopodoak: oina buruan, erroak
ELIKADURA: 1) Gasteropodoak: belarjaleak/ahoan: erradula eta kitinazko hortzak/janaria arraskatu eta irentsi. 2) Bibalbikoak: iragazleak/erradularik ez. 3) Zefalopodoak: haragijaleak/alderantzikatutako baraila
ZIRKULAZIO APARATUA: 1) Gasteropodoak eta Bibalbikoak: sistema irekia/organoak hemolinfaz bustiak/bihotza dortsalean/odola arterietatik odol atziretan askatu itzuli zainetatik. 2) Zefalopodoak: sistema itxia/bihotz nagusia/bihotz laguntzaile, kapilar brankietara.
ARNAS APARATUA: 1) Gasteropodoak birikak: manto barrunbea kapilarez beteta: birikak eratu/lehortzetik babesteko manto barrunbea itxia. 2) Bibalbikoak zakatzak: oso garatua/ arnas,nutrizio funtzioak. 3) Zefalopodoak zakatz ereduak: primitiboago/itxura lumatsu/zenbait molusku azaleko arnas egitura
IRAITZ APARATUA: Bat edo bi metanefridioz osatuta: giltzurrun guruinak
Barrunbe perikardioan ireki. Odolak bihotzeko pareta zeharkatzean iragazi
- Substraiak perikardiora irekitzen den nefrostoman sartu.
- Hodi eskualdera pasa bertan birxurgapena
- Hondakinak nefridioporotik
Ingurunearen arabera:
1) Amoniotelikoak: urtarrak
2) Urekotelikoak: lehorrekoak
NERBIO SISTEMA:
Gongoil sistema
- Neuronak bildu gongoilak osatuz
- Zefalizazio eman: aurrekaldean gongoil gehienak
- Gongoilak nerbioen bitartez begiekin, antenekin + gongoil subesofaginoekin konektatu
Zefalopodoetan:
- Zentralizazio maila gehiago
- Hiru gongoil mota: garun modukoa eta lobutan antolatuak
- Zentzumen organo garatuak: begiak
IZERDI LANDUA GARRAIATZEA
Sakarosa+glukosa+aminoazidoz osaturiko substantzia da. Honek, floemaren hodi liberiarraren bidez garraiatzen da. Izerdi landua garraio aktibo bidez sartzen da hodi liberiarretara, sartu ondoren, presio bidezko fluxura garraiatzen da: azaltzeko, zurezko hodiak eta liberiarrak paraleloan doaz, horregatik, ura batzuetatik besteetara igaro daiteke materia organiko handia delako eta hodi liberiarren kontzentzazioa baxua delako.
METABOLISMO ZELULARRA
Izerdi landuaren konposatu organikoak erabiliz. PROZESU ANABOLIKOA: (Almidoi, zelulosa, proteina, lipido... sintesia) Konposatu organiko hauek organo berriak osatu eta hazi. biokatalizatzaile funtziorako gordekin substantzia moduan gorde. PROZESU KATABOLIKOA: (a.z.) (Glukosa...) herdoildu egin, zelulek bizi funtzioak egiteko behar duten energia lortzeko.