Lanaldia, Ordutegia eta Soldata: Lan-baldintza Garrantzitsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

1. LANALDIA

Langileak bere lan-jarduera egiten ematen duen denbora da lanaldia. Lanaldia hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan adostutakoa da, eta Langileen Estatutuak xedatutako mugak bete behar ditu.

Lanaldi Arrunta

  • Urteko lanaldi arrunta: Asteko 40 ordu batez beste.
  • Lanaldi erregularra: Aste guztietan ordu kopuru bera egiten da, egunean 9 ordu baino gehiago egin gabe (18 urtetik beherakoek, 8 ordu egunean, gehienez).
  • Lanaldi irregularra: Asteko lanaldia aldatu egin daiteke, eta benetako lan-denbora egunean 9 ordutik gorakoa izan daiteke (18 urtetik behera ez).

Lanaldi Bereziak

Zenbait sektoretan izaten dira, eta eragina dute lanaldiaren iraupenean eta atsedenaldietan:

  • Lanaldi murriztuak: Hotz-guneetako, meatzeen barrualdeetako eta abarreko lanak.
  • Lanaldi luzatuak: Itsasoko finketako enplegatuak, errepideko garraioa, itsasoan lan egitea, etab.

2. LAN ORDUTEGIA

  • Etengabea: Eguneko lan-denbora etenik gabe antolatu, eta etenik egotekotan, ordubetetik beherakoa izango da.
  • Zatitua: Lan-denbora bi zatitan edo gehiagotan banatzen da, zatiketen arteko etena gutxienez ordubetekoa izanik.
  • Zurruna: Eguneko lanaren hasiera-eta amaiera-ordua (edo ordu-zatiak) aurretik finkatuta daude.
  • Malgua: Langile bakoitzak lanaldia ordu-muga batzuen barruan hasi eta amaitu dezake.

Gaueko Lana eta Txandakako Lana

GAUEKO LANA: Gaueko lan-ordutegia da gaueko 10:00etatik goizeko 06:00etara egiten dena.

Txandakako lana: Enpresako jardueren antolaketan, zenbait langile lanpostu berean aritzen dira ondoz ondo, ordutegi desberdinetan. Ezin da 2 aste segidan lan egin gaueko txandetan.

3. APARTEKO ORDUAK

Aparteko Ordu Ez-egiturazkoak (Aparteko Orduak)

  • Ezinbestekoak: Enpresan kalteren bat prebenitzeko edo konpontzeko. Derrigorrezkoak dira. Diruz edo atsedenaldi bidez konpentsatu behar dira. Ez dira kontuan hartzen urteko aparteko 80 orduetan.
  • Borondatezkoak: Langilearentzat aukerakoak dira.

Aparteko Ordu Egiturazkoak

  • Kontratuan edo hitzarmenean adostuta daude (nahitaezkoak dira). Enpresak jarduera handitzeari aurre egiteko helburua dute.
  • Diruz ordaindu, edo hurrengo 4 hilabeteetan erabiltzeko atseden-denbora baliokideaz konpentsatu behar dira.
  • Urtean, 80 ordutik gora ezar daitezke.

4. LAN-EGUTEGIA

Lan-egutegia enpresak egindako agiria da, enpresa edo lantoki bakoitzeko lan-denborak eta atsedenaldiak finkatzeko. Bertan zehazten dira jai egunak, lan ordutegia, asteko atsenaldiak, oporrak, etab.

5. SOLDATA

Langileak zerbitzuen truke jasotzen duen ordainsaria edo ordaina adierazteko erabiltzen da. Soldata = Oinarrizko soldata + Osagarriak.

5.1 Oinarrizko Soldata Motak

  1. Denboraren araberako soldata
  2. Obraren araberako soldata
  3. Soldata mixtoa

5.2 Soldata Osagarriak

Soldata osagarriak hainbat motatakoak izan daitezke:

  • Pertsonalak
  • Lanpostuaren araberakoak
  • Lanaren kantitatearen araberakoak (gauzatan)
  • Egoitzarekin lotutakoak
  • Enpresaren emaitzaren araberakoak
  • Aldizka ordaindu eta hilabetetik gorakoak direnak.

6. SOLDATAZ KANPOKO OSAGARRIAK

Garraio plusa, distantzia plusa, lokomozio gastuak, tresna higadurako plusa, dieta, dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina, lanerako arropa plusa, eta soldataz kanpoko beste osagarri batzuk.

Entradas relacionadas: