Lan-Zuzenbidea eta Tributuak: Gida Osoa Euskaraz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,88 KB
Lan-kontratuaren Etena
Arauketa: LEko 45-48 bis artikuluak.
Zertan datza? Lan-kontratua aldi baterako eteten da; ez da lanik egiten ezta soldatarik jasotzen, baina lan-harremana mantentzen da.
Enplegu-erregulazioko Espedientea (ERE)
Arauketa: LEko 47. artikulua
Lanaldi-murrizketa edo etenaldia.
Arrazoiak:
- Ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzazkoak edo ekoizpenekoak.
- Ezinbesteko arrazoia.
Prozedura ekonomiko-teknikoetan:
- Komunikazioa eta kontsulta-aldia (15 egun; 50 langile baino gutxiago badira: 7 egun).
- Langileek aurkaratu dezakete.
Prozedura ezinbesteko kasuan:
- Enpresak frogabideekin eskatzen du.
- Lan-agintaritzak 5 eguneko epea du erantzuteko (isiltasun positiboa).
Arau komunak:
- Murrizketa lehenesten da (%10 – %70eko murrizketa).
- Debekuak: aparteko orduak, kaleratzeak/kontratazio berriak.
Eszedentziak
Arauketa: LEko 46. artikulua
Langileak lan-harremana eteten du; ez du lanik egiten ezta soldatarik jasotzen, baina enpresarekiko lotura mantentzen da.
Motak:
Borondatezkoa
- Arrazoia: interes pertsonalak.
- Iraupena: 4 hilabete – 5 urte.
- Baldintzak: urtebeteko antzinatasuna.
- Ez dago postuaren erreserbarik, baina lehentasuna bai.
- Ez da antzinatasuna kontatzen.
Nahitaezkoa
- Arrazoia: kargu publikoa edo sindikala.
- Iraupena: karguak irauten duen bitartean.
- Bai postua eta antzinatasuna mantentzen dira.
- Itzultzeko eskaera hilabete barru egin behar da.
Seme-alabak zaintzeko
- Arrazoia: seme-alaba biologikoak, adoptatuak edo harrerakoak zaintzea.
- Iraupena: gehienez 3 urte seme-alaba bakoitzeko.
- Lehenengo urtean: postuaren erreserba (15-18 hilabete familia ugarietan).
- Gero: antzeko postua.
- Antzinatasuna kontuan hartzen da.
Senitartekoak zaintzeko
- Arrazoia: ezkontidea/bikotekidea edo 2. mailarainoko senideak zaintzea.
- Baldintzak: mendekotasuna, desgaitasuna edo gaixotasun larria.
- Iraupena: gehienez 2 urte.
- Lehenengo urtean: postua erreserbatuta.
- Antzinatasuna kontuan hartzen da.
Hitzarmen Kolektiboek ezar ditzaketen hobekuntzak
- Adibidez, Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren Hitzarmena:
- Seme-alaben zaintzako eszedentzia: 5 urtera arte.
- Postua beti erreserbatuta.
Tributuak
Herri-administrazio batek legearen arabera eskatzen dituen diruzko prestazioak dira, gastu publikoak ordaintzeko dirua biltzeko helburuarekin. Ezaugarri batzuk dituzte: derrigorrezkoak dira, diruz bakarrik ordaindu behar dira eta legearen bidez ezarri behar dira.
Motak:
Zergak
Kontraprestaziorik gabe eskatzen diren tributuak dira; ez da zerbitzurik jasotzen trukean.
- Zergapetutako gaitasun ekonomikoaren indizearen arabera: zuzenak/zeharkakoak.
- Zergapen-egitatea pertsona edo gauza baten inguruaren arabera: pertsonalak/errealak.
- Inguruabar pertsonala edo familiarra kontuan hartzen duen ala ez: objektiboak/subjektiboak.
- Zergapen-egitatearen denbora-alderdiaren arabera: zatikakoak/bat-batekoak.
- Zergaren xedearen arabera: fiskalak/fiskalizaziotik haragokoak.
- Sortzen duen erakundearen edo titularraren arabera: Estatukoak/autonomiakoak/lokalak.
Tasak
Tributu bat da, non zerbitzu edo jarduera baten truke ordaintzen den, jabari publikoaren erabilera edo administrazio-zerbitzu baten truke erabiltzen dena.
Kontribuzio Bereziak
Norbaiten onura bat jasotzen bada, ordaindu beharko da. Obra publikoetan eta zerbitzu publikoak instalatzen edo handitzen direnean erabiltzen da, baina ia ez da erabiltzen kudeatzeko zaila delako.
7 Printzipio Konstituzionalak
Gaitasun Ekonomikoa
- Zergak diru-mailaren arabera ordaintzen dira; aberatsa den pertsona batek ez du diru gutxi duen pertsona baten berdina ordainduko.
- Zergatik egiten da hau? Gastu publikoak ordaintzeko.
- Muga bat jartzen dio gobernuari: ezin dio inori zerga ordainarazi diru-maila kontuan hartu gabe.
- Zergak dirua edo aberatsa den pertsonei ezartzen zaizkie; dirurik ez badu, ez du berdina ordainduko.
Berdintasuna
- Legearen aurrean guztiak berdinak gara.
- Diru gehiago duten pertsonek gehiago lagunduko dute.
- Dirurik ez dutenek laguntzak jasoko dituzte.
- Espainia osoan eskubideak eta betebeharrak guztiontzat berdinak dira.
Orokortasuna
- Guztiok lagundu beharko dugu gastu publikoak ordaintzen.
- Ez da inor libratzen dirurik badu; ez dago salbuespenik edo pribilegiorik.
- Pertsona fisikoek eta juridikoek ere zergak ordaindu behar dituzte.
- Dirurik ez duten pertsonek laguntzak izango dituzte, baina diru-mailaren araberakoak izango dira.
Progresibitatea
- Diru gehiago baduzu, zerga gehiago ordainduko duzu, proportzio handiagoan.
- Zergatik? Bestela, aberatsak aberatsagoak eta txiroak txiroagoak izango lirateke.
- Diru gutxi duenak ahalegin handiagoa egiten du lehen euro horiek lortzeko.
Konfiskatorioaren Muga
- Zerga batek ezingo dizu ia dena kendu.
- Hau da: gobernuak ezin dizu ia dena kendu, nahiz eta zergak beharrezkoak izan.
Legezkotasuna
- Zergak lege bidez ezarri behar dira, ez nolanahi.
- Parlamentuak erabakitzen ditu zerga horiek.
- Gu, herritarrak, gara parlamentuko ordezkariak aukeratzen ditugunak.
Segurtasun Juridikoa
- Zerga-legeak ez dira bat-batean aldatu behar.
- Herritarrek jakin behar dute zerga-arauak finkoak direla, eta ez direla egun batetik bestera aldatuko.
- Horrela, ekonomia eta negozioak lasaitasunez kudeatu daitezke.