Lan Proiektuak: Haurren Ikaskuntza Esanguratsua Sustatuz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
Lan proiektuak haurren aurrezagutza eta esperientzietan oinarrituz, ikasketa esanguratsuak ahalbidetzen dituen aukera metodologikoa da.
Hezitzailearen zeregina
Hezitzaileak erantzunak kanalizatu, haurren interesak antolatu, haurren ikuspegiak aberastu, galdera egokiak planteatu, baliabideak aurreikusi eta norbere jarduera eta eraiki diren ezagutza berriak ebaluatu behar ditu.
Nola antolatu
Helburua kontuan izan behar da. Haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertu: ikasgela aldi baterako antolatuta uztea komeni da, interesgunea lantzeko jardueretan erabiliko diren elementuak eta erabiltzeko edo girotzeko gauzak edo argazkiak prestatuta.
Aldez aurretik zenbait jarduera prestatu behar dira: jarduerak ez luzeak, ez nekagarriak eta haurraren eguneroko bizitzako jardueren ohiko erritmora egokitu behar dira.
Jolas esperimentala (Jolas Heuristikoa)
Inguruko baliabideak antolatuz, ingurua eta ordena ezagutzeko mugimenduzko jolasa garatzeko dituen aukerak aztertu zituen. Teoria hori jolas heuristikoa da, haurrak objektuak eta lekua antolatzen ditu, ia berez, hezitzaileak erreferentzia gutxi batzuk emanda. Hezitzaileak behatzaile gisa esku hartzen du.
Azkenean, eta jarraian jardueraren ebaluazioa egingo da, haurrek egin dutenari buruz bai jolasaren hasieran bai bigarren zatian.
Antolaketa praktikoa
8-10 haurreko taldeetan egiten da, iraupena ordubetekoa eta astean 2 aldiz. Jolasak etengabe errepikatzen diren bi atal izango ditu: Hasi baino lehen eta jolasaren hasieran.
Hasi baino lehen
Objektuz betetako lau poltsa eta zenbait kaxa huts prestatu. Gelako lauzpabost puntutan (material guneak) objektu multzoak (20-25) eta elementuak gordetzeko kaxa batzuk (4-5) banatuko dira. 25 objektuko multzo bakoitzean mota guztietako objektuak jarriko ditugu, eta mota bakoitzeko objektuak dagokien multzo txikiagoetan bilduko ditugu, nahastu gabe.
Jolasaren hasieran
Esploratu eta konbinatu egiten da. Jarduerak askeak eta berezkoak izaten dira. Jarduera hauek errepikatzen dira: objektuak elkarren kontra jo, objektuak bat bestearen barruan sartzen saiatzen dira, bata bestearen gainean jartzen dituzte… 25 minutu pasatu ostean, hezitzaileak poltsak hartuko ditu, eta eserita dagoen lekutik keinu edo esaldi laburren bidez, haurrei eskuan dauzkaten gauzak poltsetan sartzeko esango die. Poltsan sartzen diren objektuak ezin dira berriz atera. Hezitzaileak poltsak bere inguruan jarriko ditu, haurrek objektuak errazago sailka ditzaten; horretarako, hezitzaileak objektuak poltsa egokian sartzeko esango die edo keinuen bidez adieraziko die.