Lan Munduko Oinarrizko Kontzeptuak eta Kontratu Motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB
Lan Munduko Oinarrizko Kontzeptuak
Gutxieneko Soldata
Bestearen kontura lan egiten duten langileen oinarrizko ordainsari gisa ezartzen den soldata da. Europako hainbat herrialdetan ez dago, eta desberdintasun handiak daude herrialdeen arteko gutxieneko soldatetan.
Kontratua
Enpresa eta langileen arteko akordio bat da, non langileak eta enpresariak betebehar eta eskubide batzuk dituztela jasotzen den. Langileak enpresari lana eskaintzen dio, eta enpresak langileari soldata bat ematen dio horren truke.
Patronalak
Langileak kontratatzen dituzten elkarteak dira, jarduera ekonomiko baten baitan eratutakoak. Sektoreko enplegu-baldintzak adostu eta sindikatuekin harremanak bideratzea dute helburu.
Lan Baldintzak
Lanak dakarren arriskuak saihesteko babes-neurriak dira. Laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak dira, besteak beste: lan ingurune egokia, bidezko lan baldintzak, langileen duintasuna eta segurtasun nahiz osasun neurriak hartzea.
Lan Hitzarmena
Sindikatu talde eta enplegatzaileen arteko sinadura edo hitzarmena da. Baita ere, sindikaturik gabe, langileek beraiek aukeratu eta baimendutako beren ordezkarien artekoa izan daiteke, legediaren arabera.
Sindikatua
Kideen interesak babesten dituen elkartea da. Gehienetan, lanbide, ekonomia eta gizarte-interes komunen alde egiteko langileek osatzen duten elkartea da.
Kontratu Motak
Kontratu Mugagabea (Amaierarik Gabekoa)
Hitzarmen bat sinatzen da, eta ez da lan harremana bukatzeko data jakin bat ezartzen.
Kontratu Mugatua (Iraupen Jakinekoa)
Amaitze data duten kontratuak dira, baina luzatzeko aukera daukate. Mota desberdinak daude:
- Egitura Kontratuak: Lan edo zerbitzu jakineko lan kontratuak, ekoizpenen gorabeherengatik egindako kontratuak, bitarteko lan kontratuak, etab.
- Egoeraren Araberako Kontratuak: Erretiro adina aurreratzeagatik lan kontratua, enplegua sustatzeko lan kontratua, etab.
- Prestakuntzarako Lan Kontratua: Formazio edo prestakuntzarik ez duten gazteei lanpostu kualifikatu bat eskaintzen dien kontratua.
- Praktika-aldiko Kontratua: Langileari bere ezagutzak aplikatu, hobetu eta burututako ikasketa mailara egokitutako praktikak eskaintzea helburu duen kontratua.
- Prestakuntzarako Kontratua: Langile batek lanpostu bat zuzen burutzeko prestakuntza teoriko eta praktikoa eskaintzea helburu duen kontratua.
Giza Baliabideen Funtzioak
- Giza baliabideak sortzea
- Langileen kudeaketa
- Langileen sailkapena eta kontratazioa
- Langileen antolakuntza eta planifikazioa
Soldata-agiriaren Egitura
Langile baten soldata justifikatzen duen agiria da, eta honela osatuta dago:
- Goiburua
- Sortzapenak (Sarrerak)
- Kenkariak (Kenketak)
- Guztira Jasotzekoa (Likidoa)