Lan Kontratuen Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,3 KB

Kontzeptua

Lan kontratua enpresariaren eta langilearen artean adosturiko hitzarmena da, langileak aldizkako ordainsariaren truke, enpresariaren zerbitzura eta zuzendaritzapean lana egingo duela hitz ematen du, indarrean dauden legeak errespetatuz.

Lan kontratuko pertsonak

Enpresaria

Langileen Estatutuaren arabera enpresaria da langileak dituen pertsona fisiko, juridiko, ondasun erkidegoa edo aldi baterako laneko enpresa

Jabeen komunitateek, atezaina edo garbitzailea kontrata dezakete, ondorioz enpresaria bihurtu.

Langilea

Soldataren truke eta enpresari baten zuzendaritzapean, bere zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona fisikoa.

Adinari dagokionez lan kontratua sinatu ahal dute:
  • Adin nagusikoek, 18 urte edo gehiago dutenek.
  • Emantzipatuek bere kabuz bizi diren 18 urtetik beherago eta 16 urtetik gorakoek.
  • Emantzipaturik gabeko 16 edo 17 urtekoek, bere gurasoen baimenarekin. Lana uztea erabakiko balu, ez du behar kontsentimendu edo bahimenik.

Adin txikiko langileak ezin izango dute egin aparteko ordurik, gaueko lanik, lan arriskutsuak edo penagarririk egin.

  • 16 urtetik beheragoko adin txikikoek debekatuta dute lana egitea.
  • Nazionalitatearen aldetik 2 kasu berezi ditzakegu:
    • Europa Batasuneko pertsonak
      • Askatasun osoa dute edozein herrialdetan finkatu eta lan egiteko, ez dute inolako baimenik behar Espainian lan kontratua sinatzeko.
    • Europa Batasunekoak ez diren atzerritarrak
      • Lan baimena eta egoitza baimena izan behar dute, lehenengo enpresa batek lan eskaintza egin behar dio.

Lan kontratuaren baldintza formalak

8. artikuluak dio lan-kontratua ahoz edo idatziz egin daiteke, bi aldeek askatasuna daukate lan-kontratuaren forma erabakitzeko. Batzuetan, lan-kontratua derrigorrez idatziz eta agiri ofizialean egin behar da.

  • Idatziz egin behar dira derrigorrez lan-kontratu hauek:
    • Praktikaldiko kontratua eta prestakuntzarako kontratua
    • Lanaldi partzialeko kontratua, aldizkako kontratu finkoa eta errelebo kontratua.
    • Ekoizpen gorabeherengatiko iraupena 4 aste baino luzeagokoa duenean.
    • Etxean lan egiteko kontratua.
    • Enpresari edo langileak eskatzen badu.

Enpresariak, 10 egunen buruan, idatziz formalizaturiko lan-kontratuaren oinarrizko kopia emango die  langilearen ordezkariei.

Lan kontratuaren edukia

Lan-harremana 4 aste baino luzeagokoa bada:

  • Aldeen nortasuna
  • Enpresaren helbidea, eta langileak bere zerbitzua eskainiko duen ohiko lantokia
  • Lanpostuaren nondik norakoa: izena, kategoria edota deskribapen laburra.
  • Kontratuaren hasiera-eguna
  • Kontratua aldi baterakoa bada, aurrez ikusten den iraupena.
  • Ordaindutako oporraldiaren iraupena
  • Lanaldiaren edo asteko jardunaldiaren ohiko iraupena eta banaketa.
  • Bai enpresaburuak, bai langileak errespetatu beharreko kontratu-iraungipenerako aurreabisu-egunak.
  • Hasierako oinarrizko ordainsaria eta soldataren gainerako osagarriak.
  • Langilearen lan-baldintzak arautzen dituzten hitzarmen kolektiboak edota akordioak.

Kontratu Mugagabea

Iraupenaren aldetik mugarik ez duenean. Bi lan kontratu mugagabe daude:

  1. Kontratu mugagabe arrunta

    • Lanaldia: osoa edo partziala izan daiteke.
    • Forma
      • Kontratu mugagabea ahoz edo idatziz egin daiteke. Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak idatziz izan behar dira.
      • Kontratua hitzartzen denetik, ondorengo 10 egunetan Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio.
  2. Aldizkako kontratu finkoa

    • Objektua: enpresaren jarduera arruntean aldizkako lanak betetzeko erabiltzen da, hau da, urte guztian egiten ez diren lanak.
    • Lanaldia: partzialeko kontratuak dira.
    • Forma
      • Idatziz eredu ofizialean egingo da
      • Hitzartzen denetik ondorengo 10 egunen barruan jakinaraziko zaio Enplegu Zerbitzu Publikoari.

    Iraupena: mugagabea da.

Aldi baterako kontratua

-  Iraupen mugatua duen lan kontratua da. Arrazoiren bat izan behar du iraupen   mugatua justifikatzeko eta klausula espezifikoen bidez azalduko da.

- Gehien erabiltzen diren klausula espezifikoak hauek dira:

Ekoizpen gorabeherengatik iraupen mugatuko kontratua

  • Helburua
    • Noizbehinkako eta aurreikusi ezin den lanaren igoerari erantzuteko langileak behar direnean, oporrak barne.
    • Aurreikus daitekeen noizbehinkako lan igoera.
  • Iraupena
    • Aurreikusi ezin daitekeen kasuetan (gehienez 6 hilabetekoa) hitzarmen kolektiboek iraupena aldatu ahala dute 12 hilabetera luzatuz. Gehieneko iraupena baino denboraldi laburragorako hitzartzen bada, luzatu ahal da, behin bakarrik eta gehieneko iraupena gainditu gabe.
    • Aurreikus daiteken kasuetan, gehienez 90 egun urte naturalean, ezin dira jarraian izan.
  • Lanaldia: osoa edo partzialerako egin daiteke
  • Forma
    • 4 aste baino luzeagorako lanaldi osoko kontratuak eta lanaldi partzialerako hitzarturiko kontratuak idatziz egin behar dira.
    • Arrazoia eta iraupena argi azaldu behar dira.
    • Kontratua itundu ondorengo 10 egunean buruan Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio, luzapenik badago berdin egingo da.
  • Iraungitzea
    • Kontratua hitzarturiko eguna iristen denean amaituko da, baina aldez aurretik alderen batean abisua egon behar da.
    • Kontratua amaitutakoan, langileak lan-urte bakoitzeko 12 eguneko soldataren kalte ordaina jasotzeko eskubidea du.
  • Mugagabea bihurtzea
    • Idatziz egin ez delako
    • Langilea Gizarte Segurantzan alta eman gabe egoteagatik (probaldia baino denboraldi luzeagoan)
    • Kontratuaren amaiera heldu arren, inoren aldetik amaiera-abisurik ez delako izan eta langileak lanean jarraitzen duelako.

Langilea ordezkatzeko kontratua

  • Helburua
    • Lanpostua gordetzeko eskubidea duen langilea ordezkatzeko.
    • Lanpostu bat betetzeko hautaketa edo promozio-prozesuak irauten duen bitartean, aldi baterako betetzeko.
  • Iraupena
    • Lanpostua gordetzeko eskubidea duen langile ordezkatua itzuli arte.
    • Hautaketa edo promozio-prozesua amaitu arte, baina ez 3 hilabete baino luzeagoa.
  • Lanaldia: osorako izango da, SALBUESPENA: ordezkatu behar den langilearen lanpostua, hautaketa edo promozio-prozesuaren bidez bete behar den lanpostua lanaldi partzialerako izatea.
  • Forma
    • Kontratua beti idatziz egingo da, bertan azalduko da ordezkatutako langilea eta ordezkatzearen arrazoiak
    • Kontratua itundu ondoren 10 egunen buruan, Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio.
  • Iraungintzea
    • Kontratuaren amaiera, edozein alderen aurreabisua izanik, arrazoi honegaitik:
      • Ordezkatutako langilea lanera itzultzea.
      • Lanera itzultzeko eguna iristea.
      • Lanpostua betetzeko hautaketa edo promozio-prozesua amaitzea edo 3 hilabeteko epea igarotzea,
    • Kontratua amitzerakoan langileak ez du kalte ordainik kobratzeko eskubiderik.
  • Mugagabe bihurtzea
    • Idatziz egin ez delako
    • Langilea Gizarte Segurantazan alta eman gabe egoteagatik probaldia baino denboraldi luzeagoan.
    • Kontratuaren amaiera heldu arren, aurreabisurik ez da egon eta langileak lanean jarraitzen duelako.

Praktika profesionala lortzeko kontratua

  • Helburua: langileak ikasi duen ikasketaren pratika profesionala egokia lortzea du helburu, egindako lanak bat etorri behar du lortu duen tituluarekin.
  • Langilearen ezaugarriak
    • Unibertsitateko edo goi eta erdi mailako Lanbide Heziketako tituludunek.
    • Kontratua ikasketak amaitu direnetik ondorengo 3 urteren barruan egin daiteke.
  • Iraupena
    • Ez da 6 hilabete baino gutxiagokoa izango ezta urtebete baino gehiagokoa ere.
    • Kontratuak urte bat baino gutxiagoko iraupena badu, gehienez luzapen bat egin daiteke, gutxienez 6 hilabetekoa.
  • Lanaldia: osorako edo partzialerako egin daiteke.
  • Probaldia: hitzarmen kolektiboak dioena, ez badu ezer esaten, gehienez hilabetekoa izan daiteke.
  • Soldata
    • Hitzarmen kolektiboan finkaturikoa izango da.
    • Inoiz ez da Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoa izango.
  • Forma
    • Kontratua idatziz eta eredu ofizialean egingo da.
    • Kontratua itundu ondorengo 10 egunean buruan, Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio.
    • Kontratua amaitzen denean enpresariak praktiken ziurtagiria emango dio langileari.

Ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratua

  • Helburua: ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratuaren helburua da ordaindutako lan-jarduera beteragarri egitea lanbide-heziketaren, unibertsitate-ikasketen edo Enplegu Sistema Nazionaleko katalogoko ikasketekin.
  • Langilearen ezaugarriak: ez dute izan behar Praktika profesionala lortzeko kontratua sinatzeko beharrezkoa den titulurik.
  • Iraupena
    • Gutxienez 3 hilabetekoa eta gehienez 2 urtekoa.
    • Benetako lan-denbora ezin da izan lanaldiaren %65 baino handiagoa lehenengo urtean, edo %85 baino handiagoa bigarrenean.
  • Lanaldia
    • Osoa edo partziala izan daiteke
    • Langileak ezin du gaueko lanik, txandarik edo aparteko ordurik 
  • Probaldia: ezin izango da probaldirik ezarri.
  • Soldata: hitzarmen kolektiboak dioena.
  • Formalizazioa
    • Kontratua idatziz eta eredu ofizialean egingo da.
    • Kontratua itundu ondorengo 10 egunean buruan, Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio.
    • Kontratua amaitzen denean enpresariak prestakuntza teorikoa eta praktikoaren ziurtagiria emango dio langileari.
  • Pizgarriak: enpresek eta langileek hobariak izango dituzte Gizarte Segurantzako kuotetan.

Lanaldi partzialeko kontratua

  • Objektua: langilearen lanaldia, lanaldi osorako finkaturik dagoena baino laburragoa denean.
  • Kontratu motak
    • Mugagabea edo mugatua izan daiteke
      • Mugagabeak
        • Kontratu mugagabe arrunta.
        • Aldizkako kontratu finkoa.
      • Mugatuak 
        • Ekoizpen-gorabeherengatik behin behineko kontratua.
        • Langilea ordezkatzeko kontratua.
        • Praktika profesionala lortzeko kontratua.
        • Ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratua.
        • Errelebu-kontratua.
  • Lanaldia
    • Lanaldi partzialeko langileak ezin du aparteko ordu arruntak egin, bakarrik ezinbesteko aparteko orduak.
    • Ordu osagarriak ere egin ditzake. Lan partzialeko kontratuan adosturiko sar daitezkeen ordu osagarriak.
  • Forma
    • Kontratua idatziz eta eredu ofizialean egingo da. Ordu-kopurua eta banaketa adieraziko da.
    • Kontratua itundu ondorengo 10 egun buruan Enplegu Zerbitzu Bulegoari komunikatu behar zaio.

Errelebu kontratua

Helburua

  • Erretiro partziala hartzera doan enpresako langilea ordezkatzeko, langabetu bat edo enpresan kontratu mugatua duen langile bat kontratatzea. Bi kontratuak batera sinatuko dira.
  • Langile ordezkatuari lanaldia gutxienez %25 eta gehienez %50 murriztuko zaio.
  • Langile ordezkatuaren ezaugarriak
    • 2022an langile ordezkatuak gutxienez 63 urte eta 4 hilabete izan behar ditu erretiro partziala hartzeko edo 62 urte eta 2 hilabete gutxienez, 35 urte eta 6 hilabeteko kotizazioa izan behar dute.
    • Langilea ordezkatuak, gutxienez 33 urteko kotizazioa izan behar du Gizarte Segurantzan.
    • Langile ordezkatuak, gutxienez 6 urteko antzinatasuna izan behar du enpresan.
  • Iraupena: kontratua mugagabea izan daiteke edo ordezkatuko zaion langileari erretiro adinera iristeko falta zaion denboraldia.
  • Lanaldia
    • Errelebu kontratua lanaldi osorako edo partzialekoa izan ahal da.
    • Ordezkatutako langilearekin adostutako lanaldi murrizketaren bestekoa izan behar da.
  • Ordezkoak, langilearen lanpostua edo beste bat bete ahal du.
  • Forma
    • Kontratua idatziz eta eredu ofizialean egingo da. Ordezkatutako langilearen datuak azalduko dira.
    • Itundu ondorengo 10 egunen buruan Enplegu Zerbitzu Publikoari komunikatu behar zaio.

Entradas relacionadas: