Lan-kontratuaren kudeaketa eta eskubide sindikalak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

Lan-kontratuaren aldaketa eta etetea

Lan-kontratuaren aldaketa

Mugikortasun funtzionala, geografikoa eta lan-baldintzen funtsezko aldaketak.

Lan-kontratuaren etetea

Kausak: Aldeen arteko adostasuna, kontratuko kausak, nahitaezko eszedentzia, aldi baterako ezintasuna, ama/aitatasuna, 6 urtetik beherako seme-alabak zaintzea, haurdunaldia, langilea atxilotzea, ezinbesteko arrazoiak, arrazoi ekonomiko, tekniko, produkzio edo antolakuntzakoak, sindikatu-kargua, kargu publikoa betetzea, greba-eskubidea, 3 hilabetez eten ikastaroa egiteko, genero-indarkeria, lanbide-prestakuntza edo hobekuntza-baimena, eta enplegurik gabe uzteko diziplina.

Eszedentziak

  • Borondatezkoa: 2-5 urte bitartean; urtebeteko antzinatasuna behar da eta aurreko eszedentziatik 5 urte igaro behar dira.
  • Nahitaezkoa: Oposaketak edo kargu publikoak direla eta (probintzian edo handik gorako eremuan).
  • Seme-alabak zaintzeko: 3 urte arte; adoptatutakoak 6 urte arte. Ama eta aita lehenengo urtean bueltatu daitezke, handik aurrera borondatezkoa da.
  • Senideak zaintzeko: 1 urte arte; ezkontideak edo 1. edo 2. mailako senideak. Ezin du ezer kobratu.

Lan-kontratuaren amaiera

Kitatzea

Aurreabisua eman behar da eta zor zaionaren agiria eman; langileak sinatu eta kontratua amaitzen da. Kitatzean jasotako kontzeptuak: hilean lan egindako egunak, kobratu ez diren apartekoen ehunekoa, hartu ez diren opor-egunak eta kalte-ordaina (aurrez jakinarazi ez bada).

Beste amaiera-modu batzuk

  • Bien adostasunez: Sinatu orduko, langileak ez du kalte-ordainik jasoko, ezta langabezia-saririk ere.
  • Kontratuaren amaiera: Prestakuntzakoa ez bada, urteko 8 egun (1 urte baino gutxiago bada, %-a). Urtebetetik gorako kontratuetan 15 eguneko abisua.
  • Langilearen borondatez:
    • Dimisioa: 15 eguneko abisua, ez du ezer kobratuko.
    • Lana uztea: Abisurik gabe, enpresaburuak erreklamatu dezake.
    • Bidezko kausaz suntsitzea: Enpresaburuak betebeharrak ez betetzeagatik, soldata ez kobratzeagatik edo baldintzak larriki urratzeagatik.
    • Beste kausak: Enpresaburu edo langilearen heriotza edo ezintasuna.

Kaleratzeak

Kaleratze kolektiboa

Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntza edo produkziokoak. 100 langile baino gutxiago: gutxienez 10; 100-300: %10; 300 edo gehiago: 30 langile.

Amaitzeko kausa objektiboak

  • Langilearen gaitasun eza: Lanean hasi ondoren eta probaldian ezin da erabili.
  • Langilea ez egokitzea: 12 hilabetean aldaketetara moldatzen ez bada.
  • Lanpostuak amortizatzea: Arrazoi tekniko, ekonomiko edo produkziokoak direla eta.
  • Lanera aldizka huts egitea: Arrazoituta ere, 2 hilabetean %20 edo 4 hilabetean %25.
  • Aurrekontu falta: Planak baino lehen agortzea.

Diziplinazko kaleratzea

Lanera ez agertzea, obedientzia edo diziplina eza, irainak, fede ona urratzea, errendimendu jaitsiera, alkohola edo drogak, enpresako kideak jazarri. Idatziz jakinarazi behar da, aurreabisurik gabe.

Sindikatuen eskubideak eta negoziazioa

Salbuespenak

Epaileak, magistratuak, fiskalak eta indar armatuak.

Langileen ordezkaritza

  • Ordezkaritza bateratua: Ordezkariak eta batzordeko kideak botazioz aukeratuak. 4 urteko agintaldia.
  • Sindikatu-ordezkaritza: Langileek enpresan parte hartzeko bidea.

Negoziazio kolektiboa

Gutxienezko edukiak: Alde negoziatzaileak, funtzioak, soldata, hitzarmena salatzeko modua eta desadostasunak konpontzeko bitariko batzordea.

Greba eta ugazaben itxiera

Greba: Legez kontrakoak: politikoak, elkartasunezkoak edo hitzarmena aldatzekoak. Langileek ez dute soldatarik jasoko eta gizarte segurantza etengo da.

Ugazaben itxiera: Arrisku nabarmena, lantokia legez kanpo hartzea edo ekoizpena eragoztea. Soldatak eten egingo dira.

Entradas relacionadas: