Lan Kontratuaren Amaiera: Kausak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB
Lan Kontratuaren Amaiera
Langilearen Borondatez
- Dimisioa: Langileak lanpostuari bere kabuz uko egitea, hitzarmen kolektiboak edo usadioak zehaztutako aurreabisua emanda.
- Lana abandonatzea: Langileak zerbitzua emateari uztea, arrazoirik eta aurreabisurik eman gabe. Enpresaburuak kitotik deskontatzen du dagokion aurreabisu baldintza betetzeko falta diren egunetako soldata, eta kalte-ordaina eska diezaioke.
Disziplinazko Kaleratzea
Kaleratze Objektiboa
Disziplinazko Kaleratzea
Enpresaburuak argudiatutako ez-betetzea egiaztatzen da. Kontratua azkentzen da eta langileak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.
Bidezko Kaleratzea
Enpresaburuak argudiatutakoa ez-betetzea ez da egiaztatzen, edo ez da nahikoa arrazoia. Enpresaburuak bost eguneko epean epaia jakinarazten zaionetik, bi aukera: langilea berriz hartzea eta hari izapide-aldiko soldatak ordaintzea, edo ez onartzea eta 33 eguneko kalte-ordainak ordaintzea lan egindako urte bakoitzeko.
Kaleratze Baliogabea
Kaleratzearen eragilea konstituzioan edo legeen zehaztutako disziplinazio arrazoiren bat da, edo langilearen funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak urratuz eginda.
Kaleratze Objektiboa
Enpresaburuak adierazitako kausa egiaztatu eta kontratua azkentzen da, eta langileak kaleratzea jakinarazteko unean jasotako kalte-ordaina soilik izango du. FOGASA. 8 egun itzuliko dizkio enpresaburuari.
Kaleratze Bidegabea
Ez da adieraziko kausa frogatu edo ez dira forma eginkizunak bete. Enpresaburuak berriz har dezake edo ez hartzea erabaki.
Kaleratze Baliogabea
Enpresaburuak funtsezko eskubideak urratu baditu. Langilea berriz hartu behar du enpresak eta izapide azpiko soldatak ordaindu behar dizkio. Langileak berriz jasotako kalte-ordaina itzuli behar du.
Kaleratze Kolektiboa
Enpresak plantilla osoa edo plantillaren zati bat kaleratzen duenean gertatzen da, ezinbesteko kausa, arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produkziozkoak oinarri hartuta. 20 eguneko soldatako kalte-ordaina jasoko dute.
Lan Kontratua Azkentzea Bi Aldeetako Bat Desagertu Delako
- Enpresaburuaren heriotza: Lan kontratua amaitu, inork negozioan jarraitzen ez badu.
- Enpresaburuak erretiroa hartzea edo ezintasun egoera suertatzea: Lan kontratua azkentzea da, negozioak inork jarraitzen ez badu. Langileak hilabeteko kalte-ordaina jaso.
- Langilearen heriotza: Lan kontratua azkentzen da. Langilearen oinordekoek eskubidea dute langileari heriotzara arte sortutako ordainak jasotzeko eta 15 eguneko kalte-ordainen soldata jasotzeko.
- Langilearen ezintasun egoera: Langileak ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa, edozein lanetarako ezintasun iraunkor absolutua eta balioezintasuna hasi badu.