Lan Kontratuak: Mota, Baldintzak eta Langileen Eskubideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 396,07 KB
Lan-kontratuaren edukia
Lan-kontratuaren edukia Langileen Legearen (LEL) 2. kapituluak arautzen duen arren, legeak, orokorrean, ez du inolako lan-kontraturako gutxieneko edukirik finkatzen. Horrexegatik, idatziz agertu behar duten kontratuaren funtsezko osagarriak eta lan-prestazioaren baldintzarik nagusienak, betiere indarrean dagoen gure legeriara moldatuta, Europar Batasuneko Ministro Kontseiluaren 91/533 Arteztarauak gutxienekotzat harturikoak izan beharko dute.
Lan-harremana 4 aste baino luzeagokoa denean, enpresaburuak idatziz langileari jakinarazi behar dion informazioaren edukiak honako atal hauek jasoko ditu ezinbestean:
- a) Aldeen nortasuna.
- b) Enpresaren helbide soziala edo enpresaburuaren helbidea, eta langileak bere zerbitzua eskainiko duen ohiko lantokia. Langileak lantoki ezberdinetan edota lantoki ibiltarietan jardun behar badu, baldintza horiek garbi azaldu behar dute.
- c) Lanpostuaren nondik norakoa: izena, kategoria edota deskribapen laburra.
- d) Kontratuaren hasiera-eguna.
- e) Kontratua aldi baterakoa bada, aurrez ikusten den iraupena.
- f) Ordaindutako oporraldiaren iraupena, edota berori finkatzeko modua.
- g) Lanaldiaren edo asteko jardunaldiaren ohiko iraupena eta banaketa.
- h) Bai enpresaburuak, bai langileak errespetatu beharreko kontratu-iraungipenerako aurreabisu-egunak. Informazioa eskaintzeko garaian datu hori ematea ezinezko gertatuko balitz, gutxienez aurreabisurako epea zehazteko erak adierazi beharko dira.
- i) Hasierako oinarrizko ordainsaria eta soldataren gainerako osagarriak, eta euren ordainketaren aldizkakotasuna.
- j) Hala balegokio, langilearen lan-baldintzak arautzen dituzten hitzarmen kolektiboak edota akordioak.
Langileari jakinarazi beharra betetzen da (ez da aparteko adierazpenik beharko), aipaturiko datuak langileak sinaturiko kontratuan badira.
Dena den, zerrendaturiko osagai edo baldintzetan aldaketarik badago, langileari guztiaren berri idatziz ematera beharturik dago enpresaburua.
Giza Baliabideen hautaketa prozesua
Planifikazioa: Enpresaren baliabideen beharrak identifikatu eta pertsonal arloan izan daitezkeen beharrak aurreikusi.
Enpresaren Ingurunea Ezagutzea eta Aztertzea: Enpresaren garapen mugak eta beharrezkoak diren pertsonal premiak aztertu.
Eskakizunak Ezagutzea: Langileak biltzeko behar diren eskakizunak eta ezaugarri pertsonalak ezagutu.
Giza Baliabideen Planifikazioa: Enpresaren beharrak kualitatiboki eta kuantitatiboki neurtu.
Enpresa-Ingurunearen Azterketa: Enpresa barruan dauden langileen egoera eta osaketa aztertu, helburuak lor daitezkeen ala ez aztertzeko.
Eraikuntza:
- Plantilaren mugikortasuna aztertu.
- Epe luzerako enpresa-helburuak eskatu.
Giza Baliabideen Hautaketa: Planifikazioa departamentu guztietan ezinbestekoa den arren, giza baliabideen hautaketa pertsonal sailaren esku utzi ohi da.
Lanpostuaren Azterketa:
- Betegabeko lanpostuak deskribatu.
- Lanbide-kategoria jakin bateko langileria handitzea aztertu.
- Betetzen ari den lanpostu berri bat aztertu.
Lanaren Azterketa:
- Lanpostuaren eginkizunak eta zereginak deskribatu.
- Lanaren lekua, ordutegia, eta erabilera praktikoa aztertu.
Hautagaiaren Azterketa:
- Hautagaiaren ezaugarriak eta baldintzak deskribatu.
- Hautagaien eskaerak eta eskarmentua aztertu.
Hau da, azken finean, azterketa eta hautaketa prozesua, langile berria egokitzen eta enpresaren beharrak betetzen laguntzen duten pausoak hartuz.
Nork sinatu dezake lan-kontratua?
18 urtetik gorako edozein pertsonak eta 16 urtetik 18 urtera artean emantzipatuta dagoen norbaitek, edo guraso edota tutoreen baimena duen norbaitek sinatu dezake.
Idatzizko kontratuak
Normalean, kontratu guztiak idatzizkoak izan behar dira, baina salbuespen batzuk daude. Aldi baterakoak edo informalak direnean ez da beharrezkoa kontratua idatziz izatea, baita denbora oso laburrekoak eta urgenteak direnean ere.
Noiz da baliozkoa kontratu bat?
Kontratu bat baliozkotzat jotzen da lege-indarra ematen dioten funtsezko elementu batzuk betetzen dituenean. Hala ere, xehetasunak aldatu egin daitezke jurisdikzio bakoitzaren berariazko legeen arabera.
Zer da hitzarmen kolektiboa?
Lan hitzarmen kolektiboa, batzuetan lan kontratu kolektiboa edo lan konbenio kolektiboa, sindikatu bat edo talde bat eta enplegatzaile bat edo askoren arteko sinadura edo hitzarmena da.
Probaldia
Langileak edo enpresariak erlazio laborala edozein momentutan amaitutzat eman dezakete, abisu eta kalte-ordainik gabe. Gehienez 2 hilabetekoa da, tituludunentzat 6 hilabetekoa, eta 25 langile baino gutxiagoko enpresetan, 3 hilabetekoa. Praktiketan bada, hilabetekoa. Ezin da egin langileak lanpostu horretan 6 hilabete baino gehiago egin baditu. Langileak eskubide berberak ditu probaldian.
Ikastun-kontratua
Helburua
Trebakuntza-maila egokia eskatzen duen lanpostu edo lanbiderako ahalik eta hobekien gaitzea ikastun-langileak, beharrezko prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa bereganatuz.
Subjektuak
- 16 urtetik gorako eta 21etik beherako langilea, titulaziorik ez duena.
- Langileak ezin du kontratu-mota horren pean 2 urte baino gehiago igaro.
Langile ezinduak
Ezindutako langilearentzat ez da gehieneko adin-mugarik.
Kontratuaren iraupena
- Gutxienez 6 hilabetekoa eta gehienez 2 urtekoa.
- Estatuko sektore-esparruko hitzarmen kolektiboek edota, hauen faltan, esparru mugatuagoko hitzarmen kolektiboek bestelako iraupenik finka dezakete.
- Luzapen bakoitzaren iraupena ez da inoiz legez edo hitzarmenez finkaturiko kontratuaren gutxieneko iraupena baino motzagoa izango.
- Probaldi garaia idatziz hitzar liteke, betiere horretarako hitzarmen kolektiboak finkaturiko mugak errespetatuz.
Prestakuntza-kontratu maximoa
Estatuko sektore-esparruko hitzarmen kolektiboek edota horien faltan, esparru mugatuagoko hitzarmen kolektiboek nahiz prestakuntza-plana duten enpresetako hitzarmen kolektiboek, enpresaren langileriaren arabera, gehienez prestakuntzarako zenbat kontratu sina ditzaketen finkatuko dute.
Ordainsaria
Hitzarmen kolektiboak dioena izan beharko du, eta, hitzarmenik ezean, benetako lanaren proportzioan, ez da lanbide arteko gutxieneko soldata (LAGS) baino txikiagoa izango.
Kontratuaren formalizazioa
- Beti idatziz eta eredu ofizialean egingo da.
- Kontratua itundu ondorengo 10 egunen buruan enplegu-bulegoan erregistratu beharko da, eta, luzapenik balego, antzeko erara jokatuko.
Bestelako zenbait
- Urtebete baino gehiagoko prestakuntzarako kontratuetan, iragartze-adierazpena egiten duen aldeak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenez kontratu-amaieraren jakitun eginen du beste aldea.
- Martxoaren 27ko 488/1998 EDaren 22. artikuluak dioenaren arabera sinaturiko praktikaldiko kontratuak mugagabekotzat hartuko dira.
Praktikaldiko lan-kontratua
Subjektuak
- Unibertsitateko, goi-mailako nahiz erdi-mailako Lanbide Heziketako tituludunek edota ofizialki aintzatetsiriko bestelako titulu baliokidedunek.
- Ikasketak amaitu ondorengo 4 urtean barruan.
Lanpostuaren baldintzak
- Lanpostuak ikasketa-mailari dagokion lanbide-ezagutza aproposa beharko du.
- Lanaldia osoa edo partziala izan daiteke.
Kontratuaren iraupena
- Ez da 6 hilabete baino gutxiagokoa, ezta 2 urte baino gehiagokoa ere.
- Tituluduna izanik, 2 urte baino gehiago praktikaldiko kontratuan egotea ezinezkoa da.
Probaldia
- Probaldia ez da hilabete baino luzeagokoa izango, erdi-mailako tituludunentzat edo 2 hilabete baino luzeagokoa goi-mailako tituludunentzat.
- Praktikaldiko kontratua amaitzean langileak enpresa berean jarraitzen badu, ezin izanen du probaldi berri bat hitzartu.
Ordainsaria
- Hitzarmen kolektiboan finkaturikoa izango da.
- Lanaldi partzialerako kontratuetako langileen ordainsaria itundutako lanaldiaren arabera murriztuko da.
Kontratuaren formalizazioa
- Idatziz eta edozein enplegu-bulegotan eskura daitekeen eredu ofizialean egingo da.
- Kontratua sinatu aurretik, enpresaburuak langileak praktikaldiko aitzin-kontraturik duen ala ez ziurta dezan Enplegu Institutu Nazionalari (EIN) eska diezaioke.
Bestelako zenbait
- Urtebete baino gehiagoko praktikaldiko kontratuetan, iraungitze-adierazpena egiten duen aldeak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenez kontratu-amaieraren jakitun eginen du beste aldea.
- Martxoaren 27ko 488/1998 EDaren 22. artikuluak dioenaren arabera, sinaturiko praktikaldiko kontratuak mugagabekotzat hartuko dira.
- Ikasleek burututako lanbide-praktikak kontratazio mota horretatik guztiz bestelakoak eta apartekoak dira.
Mugagabe bihurtzea
Kontratu hau lanaldi osoko edo partzialeko mugagabeko kontratu bihurtzea, abenduaren 29ko 55/1999 eta 63/1997 legeen arabera arautuko da.
Kontratuaren amaiera
Kontratua amaitzeko arrazoiak: epearen amaiera, kaleratzea, borondatezko ukoa, adostasuna, heriotza, erretiroa, arrazoi objektiboak, kaleratze kolektiboa.
Kontratuaren aldaketa
Lan-baldintzak aldatzea, ordainsari-aldaketa, kontratuaren iraupena aldatzea, prestazioak eta onurak aldatzea, kontratu-klausulak aldatzea, sustapena edo igoera, lanaldi-murrizketa.
Eszedentzia
- Borondatezkoa:
- Ez dago aurreabisurako eperik.
- Enpresak idatziz erantzun behar du, eskaera onartzeko edo ukatzeko.
- Eszedentzian hasi baino lehenago, enpresak oporren eta aparteko pagen zatia likidatuko dizkizu.
- Nahitaezkoa:
- Ez du langileak eskatzen.
- Ezberdintasunak daude Estatuko, EAEko edo Nafarroako administrazioen artean.
- Zaintza betebeharra:
- Seme-alabak edo senide bat zaintzeko eskatzen da.
- Senide hori ezin da bere kabuz moldatu (adinagatik, gaixotasunagatik...).
Kontratazio-fluxuaren diagrama
Kontratazio-fluxuaren diagrama bat irudikapen grafiko bat da, eta modu bisualean erakusten ditu erakunde batean langileak kontratatzeko prozesuan inplikatutako urratsak eta prozesuak. Diagrama mota hau baliagarria da lan-fluxua, erabakiak eta kontratazio-prozesuan hartzen diren ekintzak ulertzeko eta komunikatzeko.
Hemen azalduko dizkizut diagrama horiek izan ohi dituzten oinarrizko elementuak:
- Hasiera/Amaiera: prozesuaren hasiera eta amaiera adierazten ditu. Kontratazio-fluxuaren diagramaren kasuan, horrek kontratazio-prozesua noiz hasten den eta noiz osatzen den adieraz dezake.
- Prozesua: kontratazio-prozesuko ekintza edo jarduera espezifiko bat deskribatzen du, hala nola lan-eskaintza bat argitaratzea, curriculumak berrikustea, elkarrizketak egitea, etab.
- Erabakia: baldintza batean oinarritutako erabaki bat hartzen den prozesuko puntu bat adierazten du. Adibidez, hautaketa-prozesuaren hurrengo etapara aurrera egitea ala ez erabakitzea.
- Konektorea: Diagramako hainbat zatiren konexioa adierazteko erabiltzen da. Puntu bat bestearekin konektatzen duen gezia izan daiteke, prozesuaren sekuentzia logikoa adierazita.
- Norabide-fluxua: Geziek fluxuaren norabidea erakusten dute, jarduerak zein ordenatan egiten diren adieraziz.
- Dokumentazioa: Paralelogramo bat erabiltzen da dokumentuak sortzea edo erabiltzea eskatzen duten jarduerak irudikatzeko, hala nola curriculumak berrikustea edo kontratuak sinatzea.
Kontratazio-fluxuaren diagrama bat alda daiteke erakundearen arabera. Helburu nagusia da kontratazio-prozesuan zehar lan-fluxuaren irudikapen bisual, argia eta ulergarria ematea, eta horrek hobekuntza-arloak identifikatzea, langileak gaitzea eta kontratazio-prozesuan parte hartzen duten taldeen arteko komunikazio eraginkorra errazten du.