Lan Kontratuak: Ezaugarriak, Motak eta Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

LAN-KONTRATUA: Bete beharreko ezaugarriak, besteak beste, borondatezkoa, menpekoa, beste batentzat eta ordaindua izatea da. Hala ere, lan-harreman bereziak ere egon daitezke, non ezaugarriak betetzen diren baina berezitasun batzuk dauden. Adibidez, futbolari batek dituen lanorduak (entrenamendu eta partiduak), soldata, etab. ez dira ohikoenak. Presoek ere kartzelan lan egiteko aukera dute, baina baldintzak ez dira kanpoan dauden berdinak.
LAN-KONTRATU MOTAK:
Iraupen mugagabeko kontratuak:
Tiempo indefinido Arrunta: ez du zertan luzea izan, enpresak bizirautea bilatzen du baina agian ez du lortzen.
Ekintzaileei laguntzeko kontratua: urte bateko probaldia, ez dago kaleratzerik ez ezer.
Aldi baterako kontratuak (Langileen Estatutua, 15. artikulua):
Obra / zerbitzu zehatza: lan zehatza egiteko, behin eginda bukatzen da kontratua (3 urte).
Ekoizpenaren gorabeherak: adib: txokolate asko abenduan baina gero ezer ez (6 hilabete).
Ordezko kontratua: oporretan, exzedentzian, bajan… dagoen langile bat ordezkatzeko.
Kontratu hezitzaileak (Langileen Estatutua, 11. artikulua):
Formaziorako kontratua: 16-30 urteko titulaziorik gabeak, titulua lortzeko (6 hilabete-3 urte).
Kontratua praktiketan: tituludunentzat lortu eta 2 urteetan, gutxi kobratuz (6 hilabete-2 urte).
Denbora partzialeko kontratuak (Langileen Estatutua, 12. artikulua):
Iraupen mugagabekoak edo aldi baterakoak, berezitasuna lanorduak direla. Denbora osoan lan egitea egunero 8 ordu ematea da, denbora partzialean aritzea 8 ordu baino gutxiago.
LAN-KONTRATUAREN SORRERA:
Gaitasuna kontratatzeko (Langileen Estatutua, 7. artikulua):
Langile gisa: 16 urte baino gehiago behar dira, baina 16-17 izanda gurasoen baimenarekin. Enpresaburu gisa: adinik ez da behar, edozein pertsona fisiko zein juridikoak egin dezake.
Forma (Langileen Estatutua, 8. artikulua):
Idatziz Ahoz Isilbidez: batek lanean aritu eta besteak ordaindu.
Lan-kontratuaren edukia (Langileen estatutua, 22., 34. eta 26. artikuluak):
❏ Sailkapen profesionala: talde profesionalak antolatzen dira hitzarmen kolektiboetan agertzen diren moduan, zenbakiekin, eta akordioz sortutako sistema horren bidez langileak sailkatzen dira, bakoitzean x funtzio eta dagokien soldatak sartzen dira.
❏ Lanaldia: maximo eta minimo batzuk ezarrita daude, lanordu eta atsedenetarako. Egunero 9 ordu baino gehiago ezin da lan egin, eta astero gehienez 40 ordu egin daiteke lan, baina gutxienez egun eta erdiko lanaldia egin behar da. Atsedenaldiak egunero gutxienez 12 ordukoak izan behar dira.
❏ Soldata: gutxieneko soldata beti aukeratzen da erreglamendu bidez, edota hitzarmen kolektiboen bidez, beti ere erreglamenduak ezarritakoa baina altuagoa bada. Hala ere, minimoak soilik badaude lan-kontratuak altuago bat ezar dezake, hitzarmenen azpitik eta ohituraren gainetik dagoelarik.
Lan-kontratuko aldaketak:
Mugikortasun funtzionala: Langileen Estatutua, 39. artikulua
Funtzio aldaketa, langileari lana aldatu enpresaren sistema aldatu delako, langilearen talde profesionalean oinarritzen enpresa aldaketak egiteko… Funtzio aldaketa horiek behin-betiko edo aldi baterako izan daitezke. Talde profesionala aldatzeko, titulazioak eta ekonomiak dute eragina.
Lan baldintzen funtsezko aldaketa: Langileen Estatutua, 41. artikulua
Funtzioa ez da aldatzen, baina bere jarduera aurrera eramateko lan-baldintzak bai, adibidez: lanaldia aldatzea, ordutegia aldatzea, soldata jaistea…
Mugikortasun geografikoa: Langileen Estatutua, 40. artikulua
Lekualdaketa bati deritzo, hau da, langileak lantokia aldatzen du.
Lan-kontratuen geldiera edo suspensioa (Langileen Estatutua, 45. artikulua):
Geldiera “suspensión” litzateke, eta iraungipena, desberdina dena, ordea, “extinción”. Ez da berdina, geldieran ez da kontratua apurtzen, eta langileak duen eskubide bat da (beti ere fede ona zor diolarik enpresari) eta iraungipenean erlazio osoa bukatzen da.

Entradas relacionadas: