Lan Harremanak eta Lanaren Antolaketa Enpresetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Lan Harremanak
Langileak eta enpresa lotzen dituzten jarduerak dira, eta langileen ordezkarien bitartez gauzatzen dira, hala nola enpresa batzorde, langileen ordezkari eta bitarteko sindikalen bidez. Hauek baldintza kolektiboak negoziatzen dituzte: hitzarmen kolektiboak, gatazkak konpontzea eta irtenbideak bilatzea.
Sindikatua langileen elkarte bat da, interes komunak (aldarrikapen ekonomiko, sozial eta politikoak) defendatzeko sortua. Langileen oinarrizko eskubideetako bat sindikalismo askatasuna da.
Enpresarentzat oso garrantzitsua da langileekin komunikatzeko bideak izatea, bi aldeek askatasun eta zintzotasunez adierazi ahal izateko.
Negoziazio kolektiboa jarduera zein baldintzatan garatuko den adosteko akordio bat lortzeko egiten den prozesua da.
Interes gatazka bi partek beraien interesak defendatzen dituztenean talka egiten dutenean sortzen da. Enpresaren xedea mozkin handiena lortzea da, eta langileek ahalik eta soldata eta lan baldintza onenak lortzea.
Lanaren Antolaketa
Giza kudeaketaren eginkizunetako bat lana antolatzea da. Hainbat modu erabil daitezke:
Talde lana edo lan kooperatiboa
Pertsonak elkarrekin koordinatuta eta antolatuta daude modu eraginkorrean. Lana pertsonen banako ekintza baino taldeko ekintza da, nahiz eta pertsona bakoitzak banaka bete behar dituen bere ardurak. Lantaldeak, beraz, modu koordinatuan lan egitea da, lankidetzan eginkizun bat egiteko. Helburu bakarra dute kide guztiek. Kide guztien koordinazioak balio ekarpen handiagoa egiten du bakoitzak bere aldetik egiten duen lanak baino (Sinergia). Bakoitzak bere nortasunari eusten dio, bere ikuspegia adierazten du taldean eta kide sentitzen da (Coworking).
Lankidetzako lana
Taldeko lana da. Aurretik ezarritako eginkizun bat egitea lortzeaz gain, prozesu horretan beren ezagutzak gainerakoei jakinarazten dizkiete, guztiak partekatutako ezagutza bat izateko eta ahaleginak batzeko. Beharrezkoa da taldeko kide guztiak partekatzeko prest egotea. IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabiltzen dira: sareak, bideokonferentziak, intranetak, etab. Beste enpresa batzuetako langileekin ere egiten da. Ingurune birtualak erabiltzen dira. Bi enpresen helburu komunak betetzen dira eta ezagutzaren gizartearen eraikuntzari laguntzen zaio.
Proiektu eta helburuen arabera
Langileak, bai enpresakoak bai kanpokoak (freelanceak), taldeka antolatzea elkarrekin zenbait proiektu egiteko, enpresaren helburuekin bat eginez. Langile espezializatuak batzuetan autonomoak izaten dira: lana amaitzean faktura ordaintzen zaienak. Modu finkoan kontratatu ezkero, horri lanak esternalizatzea deritzo. Zenbait enpresatan, balio erantsirik ez dakarten arloak esternalizatu egiten dira. Horrela, ahaleginak berezko operatiba duen jardueretara bideratzen dira.