Lan Harremanak eta Komunikazioa Enpresan: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Ordezkaritza Motak

  • Ordezkaritza sindikala: Sindikatuetan afiliatuta dauden langileena.
  • Ordezkaritza bateratua: Sindikatuz kanpoko langileena.

Sindikatuak

Langileen elkarte iraunkorrak dira, helburu nagusitzat dituztenak afiliatuak enpresaburuen eta haien erakundeen aurrean babestea eta lan-baldintzak hobetzea.

Nortzuk izan daitezke sindikatuko kide?

  • Langileak
  • Langabezian daudenak
  • Jubilatuak
  • Ezgaituak

Nortzuk ezin dira izan sindikatuko kide?

  • Epaileak
  • Magistratuak
  • Fiskalak
  • Guardia Zibila

Sindikatu-atalaren eskubideak

  • Ordezkariak hauteskundeetara aurkeztu.
  • Grebak eta gatazka kolektiboak planteatu.
  • Hitzarmen kolektiboak negoziatu.
  • Sindikatu-delegatuak hautatu.

Ordezkaritza Bateratua

Enpresako langile guztien ordezkaritza da.

Hauteskunde Prozesua

Boto bidez egiten da, lau urtean behin.

  • Hautesleak: Enpresan hilabete bat egon izana + 16 urte edo gehiago.
  • Hautagaiak: Enpresan sei hilabete egon izana + 18 urte edo gehiago.

Enpresaburuen Elkarteak

Enpresaburuen interes sozialak eta ekonomikoak defendatzeko sortzen dituzten elkarteak dira.

Lan Gatazkak

Lan-harremanarekin zerikusia duen gai bat enpresaburuaren eta langilearen arteko desadostasunaren ondorioz sortutako egoera da.

Lan Gatazkak Konpontzeko Bideak

  • Adiskidetza
  • Bitartekotza
  • Arbitrajea

Greba eta Ugazaben Itxiera

Grebaren Ondorioak

  • Greba irauten duen bitartean langileak ez du soldatarik jasoko.
  • Ezin da oporretatik deskontatu.
  • Enpresak ez dio Gizarte Segurantzan kotizatzen.
  • Ezin da zigorrik jarri grebalariei.
  • Ezin da eskirolajerik egin.
  • Greba eskubide bat da.

Ugazaben Itxiera

Ugazaben itxiera legala izan daiteke egoitzak bortizki okupatzen direnean edo abusuzko greba bat dagoenean. Itxiera legala denean, enpresak ez die soldatarik ordainduko langileei.

Hitzarmen Kolektiboa

Langileen eta enpresaburuen ordezkariek egindako akordioa da, lan-, sindikatu- eta ekonomia-baldintzak arautzeko.

Komunikazioa

Oinarrizko gaitasuna da, eta prozesu bat jarraitzen du. Mezua bidaltzen duenak helburu du hartzen duenarekin harremanetan jartzea.

Komunikazioaren Elementuak

  • Igorlea: Mezua ematen duena.
  • Mezua: Transmititu nahi diren ideia multzoak.
  • Kanala: Mezua bidaltzeko bidea.
  • Hartzailea: Mezua jasotzen duena.
  • Feedbacka: Igorleak mezua jaso den eta ulertu den jakiteko prozesua.
  • Mezuaren kodea: Erabilitako zeinuak (hizkuntza, keinuak...).
  • Testuingurua: Mezua ematen den ingurunea.
  • Zarata: Komunikazioa oztopatzen duen edozein elementu.

Komunikazio Fluxu Motak

Behetik-gorako komunikazioa

Enplegatuengandik zuzendaritzara doa.

  • Helburua: Arazoak eta kexak ezagutu, informazioa lortu.
  • Nola: Inkestak, bilerak, elkarrizketa ez-formalak, gutunak.

Goitik-beherako komunikazioa

Zuzendaritzatik erdi mailako eta beheko mailetara doa.

  • Helburua: Lan-aginduak eman, helburuen berri eman, lana definitu.
  • Nola: Iragarki-taula, zirkularrak, aginduak.

Komunikazio horizontala

Hierarkia maila berean dauden enplegatu edo sailen artekoa da.

  • Helburua: Jarduerak koordinatu, arazoak konpondu, erabakiak hartu.
  • Nola: Lan-bilerak, sail-oharrak, barne-komunikazioak, talde-lana, eztabaidak.

Hitzezko eta Ez-Hitzezko Komunikazioa

Idatzizko komunikazioa

Idatziz egiten da, eta hartzaileak mezua irakurtzen du.

  • Erabilera: Mezu formalak.
  • Abantailak: Mezua erregistratuta geratzen da.
  • Eragozpenak: Ez dago feedback zuzenik, oso mantsoa eta zurruna izan daiteke, formalagoa eta hotzagoa da.

Ahozko komunikazioa

Ahoz egiten da, eta hartzaileak mezua entzuten du.

  • Erabilera: Mezu ez-formalak.
  • Abantailak: Momentuko erantzuna jasotzen da, azkarra da.
  • Eragozpenak: Mezua ez da erregistratzen, mezua ahaztea erraza da.

Ez-hitzezko komunikazioa

Zeinu ez-linguistikoen bidez egiten da.

  • Adibideak: Aurpegi-espresioak, ahotsaren enfasia, gorputz-jarrera, enpresaren logotipoa, segurtasun-seinaleak.
  • Erabilera: Ia beti ahozko komunikazioarekin batera erabiltzen da.
  • Abantailak: Ahozko mezua indartzen du.

Komunikazio Formala eta Ez-Formala

Komunikazio formala

Programatua eta egituratua dago.

  • Helburua: Aginduak eman, informazioa zabaldu, gaiak azaldu eta argitu.

Komunikazio ez-formala

Pertsonen artean modu espontaneoan sortzen da.

  • Helburua: Informazio gehigarria lortu edo harremanak sendotu.

Entradas relacionadas: