Lan Bilaketa Gida Osoa: Helburu Profesionaletik Elkarrizketara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB
Helburu Profesionala Zehazten
Helburu profesionalek, zure interesekin eta zure profilarekin hobeto datorkizun lanbidea aurkitzen lagunduko dizute.
Zure helburu profesionala identifikatzeko, zure ingurunearen eta zure pertsonaren analisi bat egitea ezinbestekoa da.
Autoebaluazioa: Nor Naiz Ni?
Autoebaluatu zaitez:
- Zer dut gustuko?
- Zer egin nahi dut?
- Zer dakit egiten?
- Edonolako lana egiteko prest nago?
- Bizilekua aldatzeko eta, beraz, mugikortasun geografikorako prest nago?
- Zertan egin dezaket lan?
A.M.I.A. Analisia: Zure Autoanalisiaren Gakoa
A.M.I.A. taulak zure autoanalisia egiten lagunduko dizu:
Ahuleziak
- Zure lanbideko zein ataletan zabiltza ahulago?
- Lan esperientziarik ba al duzu?
- Zure lanbidetik zer da gutxien gustatzen zaizuna?
- Zure ikasketetatik zer da gutxien gustatzen zaizuna?
- Zure laneko zein alderdi hobetu beharko zenuke?
- Zure pertsonako zein alderdi hobetu beharko zenuke?
- Profesionalki ikusita, zeintzuk dira zure ahuleziak?
Mehatxuak
(Zure helburua lortzeko zailtasuna suposatzen duten zure inguruneko gauzak)
- Zure lanbideak zer nolako lan merkatua du?
- Zure inguruneko zer egoerek zaildu dezakete zuk lana bilatzea?
- Zure lanbidean aldaketak ematen ari al dira? Eta honek zure formakuntza hobea izatea eskatzen al du?
- Beste hautagaiek zer egiten dute lana aurkitzeko, zuk egiten ez duzuna?
Indarguneak
- Zure ikasketa edo lanean zer nolako lorpen izan dituzu?
- Beste hautagaiekiko desberdin egiten zaituen zer balio erantsi daukazu?
- Zer trebetasun dituzu eta aipatu nahi dituzu?
Aukerak
- Lana eskaintzen dutenek zer eskatzen dute? Eta zuk eman dezakezu?
- Zure lanbidean langile profesionalak behar dira?
Lana Bilatzeko Bideak
Non Bila Dezakezu Lana?
- Harreman sarea erabili: familia, lagunak, ezagunak, … jakin dezatela lan bila zabiltzala eta hauek era berean beraien inguruan esan dezatela.
- Jo helbide honetara: www.lanbide.net
- Erabili beste lan iturriak (zure profilari egokituak):
- Zure sektoreko enpresen web orriak.
- Sare Sozialak.
- Lana bilatzeko web orriak.
Lan Bilaketaren Plangintza
Denbora Planifikatu eta Ordutegia Egin
Lan bilaketako denbora planifikatu. Ordutegi bat egin:
- Iragarkiak irakurtzeko denbora,
- Curriculumak eta aurkezpen gutunak egiteko denbora,
- Bidaltzeko edo eskuz emateko denbora.
Curriculum, Aurkezpen Gutun eta Enpresa Txartelak Prestatzen
- Curriculuma egiterakoan, eskuragarri izan beharrezkoak dituzun titulu eta beste edonolako dokumentuak.
- Lanpostu bakoitzerako egokitutako Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatu.
- Enpresa txartel erraz bat prestatu. Zuk bertan presta ditzakezu. Zutaz oroitzeko balioko dute eta baita zurekin harremanetan jartzeko ere.
Elkarrizketa Prestatzen
- Enpresari buruzko informazioa bildu.
- Lanpostu horri hobekien dagozkion zure ezagutzak eta trebetasunak aztertu.
- Galdera posibleen erantzunak prestatu.
- Elkarrizketen entseguak egin.
- Ez inprobisatu. Enpresak zuk egindakoa baloratuko du.
Elkarrizketara Joan: Aholku Praktikoak
- Zaindu zure itxura: zaindu garbitasuna eta modu egokian jantzi.
- Adi egon, izan adiskidetsua, ondo hezitua eta positiboa.
- Sartzean eta ateratzean Kaixo eta Agur esan eta eskerrak eman.
- Baimena eman arte ez eseri.
- Ez hika mintzatu, beraiek esan arte.
- Saiatu ez urduri egoten eta keinuak saihestu (eskuak mugitu, arkatzarekin jolastu,…).
- Ez erre, eskaintzen badizute ere.
- Hizlaria ez moztu.
- Aurrez aurreko pertsonari begietara begiratu.
- Utzi elkarrizketatzaileari lehen hitza eta utzi elkarrizketa zuzentzen.
- Ez gehiegi hitz egin eta silaba bakarreko hitzak ez erabili.
- Hizkuntza zaindu.
- Edatekorik eskaintzen badizute, alkoholik ez hartu.
- Ondoren, zure elkarrizketa nola joan den baloratu.
Agenda Bat Egin: Kontaktuen Jarraipena
Kontaktuan jarri zaren enpresen eta pertsonen zerrenda bat osatu:
- Enpresaren izena, ekintza, helbidea.
- Kontaktuaren izena eta zer postu betetzen duen.
- Eskainitako lanpostua.
- Curriculuma bidalitako eguna, erantzuna, elkarrizketa eguna, elkarrizketaren erantzuna (positiboa edo ez).