Lan-baldintzak: Lanaldiak, Oporrak eta Baimenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,04 KB

Lanaldi-iraupena eta Lan-ordutegi Motak

Iraupena

Urteko lanaldi arruntaLanaldi erregularaLanaldi irregularra
Asteko 40 orduko bataz besteko kopuruaAste osoan lan-kopuru bera egiten da: egunean 8 ordu, gehienez 9 ordu (lanaldi osoan bakarrik).Asteko lanaldiaren iraupena aldatu egiten da aste batetik bestera; egunean 9 ordu baino gehiago egin daitezke (18 urtetik gorakoentzat).

Lan-ordutegi motak

  • Etengabea: Eguneko lan-orduak etenik gabe antolatzen dira.
  • Zatitua: Lan-orduak bi zatitan edo gehiagotan banatzen dira.
  • Zurruna: Eguneko lan-hasiera eta amaiera orduak aurretik finkatuta daude.
  • Malgua: Langile bakoitzak lanaldia ordu-muga batzuen barruan has edo amaitu dezake.

Gaueko txanda

Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara artekoa da. Adin txikikoek ezin dute gauez lan egin. Gutxienez 3 ordu egin behar dira gaueko ordutegian lanaldi hori gauekotzat hartzeko.

Egutegia eta Aparteko Orduak

Lan-egutegia

Lan-egutegia enpresa edo lantoki bakoitzeko lan-denborak eta atsedenaldiak finkatzen dituen agiria da, eta enpresak egiten du.

Aparteko orduak

Legezko edo adostutako gehienezko lanaldi arruntetik gora lan egindako orduak dira. Hiru motatako aparteko orduak daude:

  • Egiturazkoak: Kontratuan edo hitzarmenean adostuta daude.
  • Ez-egiturazkoak: Borondatezkoak dira langilearentzat.
  • Ezinbestekoak: Beharrezkoak dira pertsonengan edo enpresan eragin dezakeen kalteren bat prebenitzeko edo konpontzeko.

Atsedenaldiak eta Oporrak

Deskantsuak eta atsedenaldiak: Langileak ezinbestean hartu beharreko atsedenaldiak legez ezarrita daude:

Urteko atsedenaAsteko atsedenaAtsedena lanaldian

30 egutegi-eguneko oporrak urtean.

Atsedenaldia noiz hartu enpresaburuaren eta langilearen artean adostuko da. Langileak noiz izango diren 2 hilabete lehenago jakiteko eskubidea du.

Ordaindutako oporrak dira eta uko egin ezinezkoak.

1,5 egun 18 urtetik gorakoentzat. 14 eguneko aldika metatu daitezke (11 egun lan eta 3 egun atseden).

2 egun 18 urtetik beherakoentzat.

Eguneko atsedena: 12 ordu, gutxienez, lanaldien artean.

15 minutu, lana etengabe 6 ordu baino gehiago egiten duten 18 urtetik gorakoentzat.

30 minutu, lana etengabe 4,5 ordu baino gehiago egiten duten 18 urtetik beherakoentzat.

Oporren kudeaketa

Ez bada lan urte osoan egin, oporraldiaren iraupena proportzioan murriztu egingo da eta ezin da konpentsazio ekonomiko batez ordeztu.

Baimen Ordainduak eta Lanaldiaren Murrizketa

Enpresaburuari jakinarazi behar zaizkio eta justifikatu egin behar dira. 12 baimen mota daude:

  1. Ezkontzea edo izatezko bikote gisa eratzea (15 egun).
  2. Erditu aurreko azterketak eta erditzeko prestatzeko teknikak (behar den denbora).
  3. Seme-alabaren jaiotza (2 edo 4 egun, bidaiatu behar bada).
  4. 9 hilabetetik beherako umeari bularra emateko (ordubete, bi zatitan bana daiteke).
  5. 2. gradurainoko ahaidetasuna: ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa edo heriotza (2 edo 4 egun, bidaiatu behar bada).
  6. Ohiko egoitzaz aldatzeko (egun 1).
  7. Langileak etxetik kanpo pasatzen dituen 3 hilabeteko aldi bakoitzeko (4 lanegun etxean).
  8. Nahitaezko betebeharra (behar den denbora).
  9. Titulu akademiko edo profesional bat eskuratzeko azterketak egiteko (behar den denbora; ez da ordaindua izango hitzarmenak hori jasotzen ez badu).
  10. Enpresan urtebeteko antzinatasuna duten langileak (20 orduko baimena).
  11. Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritzakoak (legean edo hitzarmenean zehaztutako aldiak).
  12. Arrazoi objektiboengatiko kaleratzeari dagokion aurreabisua (6 ordu astean beste lan bat bilatzeko).

Lanaldiaren murrizketa

Langileak hautatzen ditu lanaldi-laburtzearen ordutegia eta epea. 15 egun lehenago jakinarazi behar da.

Lan-baldintzen Aldaketak eta Kontratuaren Etenaldia

Funtsezko aldaketak

  1. Lanaldia.
  2. Ordutegia eta lan-denboraren banaketa.
  3. Txandakako lanaren erregimena.
  4. Soldaten zenbatekoak eta ordaintze-sistema.
  5. Lan eta errendimendu sistema.
  6. Mugigarritasun funtzionalaren mugak gainditzen dituzten eginkizunak.

Langilearen aukerak aldaketen aurrean

  1. Aldaketa onartzea.
  2. Aldaketa onartzea baina aurka egitea (20 eguneko epea du).
  3. Lan-kontratua deuseztatzea, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldatako kalte-ordaina jasota.

Kontratua etenda egoteko motiboak

  • Bi aldeek adostuta egotea edo enpresaburuak erabakita.
  • Langileari askatasuna kentzea edo aldi baterako ezintasuna.
  • Eszedentziak: Borondatezkoa, nahitaezkoa, seme-alabak zaintzekoa edo senideren bat zaintzekoa.
  • Aitatasuna, haurdunaldiko arriskua edo aldi baterako ezinbesteko kasuak.
  • Greba edo enpresak eskainitako lanbide-hobekuntzarako ikastaroak.
  • Enplegu-soldaten etenaldia edo kontratuan zehaztutako kausak.
  • Genero-indarkeriaren biktima den emakumearen erabakiz.
  • Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezintasuna.
  • Langilearen heriotza, ezintasuna edo erretiroa.

Eszedentzia Motak: Baldintzak eta Ondorioak

MotaBaldintzakOndorioak
BorondatezkoaLangileak eskatuta, 4 hilabetetik 5 urtera arte. Urtebeteko antzinatasuna behar da.Berriz eskatzeko 4 urte igaro behar dira. Ez du lanpostua gordetzeko eskubiderik.
NahitaezkoaKargu publiko, politiko edo sindikal baten ondorioz lanera joatea eragozten denean.Lanpostua gordetzeko eskubidea eta antzinatasunerako kontuan hartzen da. Hilabeteko epea itzultzeko.
Seme-alabak zaintzeko3 urtekoa izan daiteke, jaiotza edo adopzio datatik. Antzinatasunerako balio du.Lehenbiziko urtetik aurrera ez da lanpostua gordetzeko eskubiderik izaten, bete gabeko lanpostu baterako lehentasuna baizik.
Senideren bat zaintzeko2 urte arte, 2. gradurainoko senideak zaintzeko (bere kabuz moldatu ezin badira).Lehenbiziko urtetik aurrera ez da lanpostua gordetzeko eskubiderik izaten.

Entradas relacionadas: