Laguntza Ereduak Eskolan: Gida Osatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB

Laguntza Ereduak Eskolan

Apoio eredua

LAGUNTZA TERAPEUTIKOA

  • Haurrarengan zentratutako laguntza.
  • Espezialistek edo adituek bideratu eta zuzendua.
  • Hezkuntza desberdin gisa ulertua, baita curriculum propioa ere.
  • Ikasgela berezietan gauzatzen da (ingurune teknikoa eta babestuta).
  • Tutorea ez da inplikatzen.

Kolaboraziozko/Banakako Laguntza

  • Ikaskuntza-arazoak azaltzeko haurrarengan zentratzen da.
  • Irakasle tutorearen eta laguntza-irakaslearen arteko elkarlana.
  • Ikasle horri egokitutako programa indibiduala egiten zaio.
  • Tutoreak bere gain hartzen du arduraren parte bat.
  • Laguntza gela arruntan ematen da.
  • Zailtasunak: profesionalen arteko erlazio finkoak gainditzea; horretarako roleak berriz definitu, komunikazioa eta inplikazioa eman behar dira.

Aholku- eta Baliabide- Laguntza

  • Eskolak badu zerikusirik eskola-curriculuma jarraitzeko dituzten ikasleen zailtasunetan.
  • Laguntza ikasleengana ez ezik, eskolara ere bideratu behar da (eskolaren egitura, kultura, balore, eduki, metodologia eta abarretara), ikasle guztien beharrei erantzun eraginkorra eman eta egokitu ahal izateko.
  • Planteamendua adituen ikuspegitik egiten da, ez elkarlanetik.
  • Tutoreek programak aplikatzen dituzte, ardura pasiboa.
  • Onartzen da eskolak eta irakasleek ez dakitela nola egin aurre ikasle bereziei.
  • Laguntza-profesionalek zein lan-ildori jarraitu proposatzen diete lankideei.
  • Hemen ez dago deskribatu dugun bezalako laguntzaren tradiziorik. Estatu Batuetan dago zabalduta.

Curriculum-Laguntza

  • Haurrak eskolan zailtasunak dituenean, multzo baten elkarrekintzatik sortzen dira. Eskolak eta haren curriculumak dute egokitu beharra.
  • Horrela planteatutako arazoak (konplexuak, elkarreragileak, partikularrak, ez teknologikoak...) konponduko dituen espezialistarik ez dago.
  • Eskolako profesional guztiek bere gain hartzen dute hobekuntza gisa ulertutako laguntzaren ardura.
  • Barne-laguntzako profesionalei eta haien rolei buruzko planteamendu desberdina:

Barne-laguntzako profesionalen rolak ez dira ezartzen modu aldaezinean eta a priori.

Rolak beharren eta aukeren arabera definitzen dira.

Elkarlanaren zentzu berri baten aurrean gaude. Orain elkarlana ez da banakako esku-hartzeak konpontzeko (kolaboraziozko/banakako laguntzan gertatzen den bezala); orain, arazo instituzionalak, ikasgelakoak edo banakakoak konpontzeko baliatzen da elkarlana.

Curriculum-laguntza bide zabal eta malguenetatik gauza daiteke:

Komunitatearentzako laguntza: hezkuntza-prozesu ez-formalak bermatzen ditu.

Eskolen arteko laguntza: kezkak, baliabideak eta profesionalak banatzen dituzten eskolen arteko laguntza.

Familiarentzako laguntza: familiak oinarrizko helburu eta elementu dira ikuspegi honetan.

Irakasleentzako laguntza: agian curriculum-laguntzaren mailarik esanguratsuena.

Ikasgelarako laguntza: ikasgela barruko laguntzaren desberdina da. Gela ikaskuntzaren gunea da eta ez bakarrik testuingurua.

Ikasleentzako laguntza: Ikasleari zuzendutako laguntza curriculum-izaerako laguntza ulertu behar da. Ezin da ulertu isolatutako ekintza bezala.

Entradas relacionadas: