La Lucha de Clases Astekariko Artikulua (1896-05-23)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB

Identifikazioa

Testu hau La Lucha de clases astekariko artikulu baten zati bat da. Izaerari dagokionez, lekukotasunezko testua da, manifestu baten itxura duelako; eta bere edukia politiko-soziala dela esan dezakegu, meategietako langileen bizi baldintzak kritikatzen direlako eta egoerari aurre egiteko neurri politiko bat (greba bat) proposatzen dutelako.

Jatorriaren arabera, lehen mailako iturriko testua da, garai hartan bizi izan zutenek idatzi zutelako. Testua 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Bilbon, Kronologikoki Berrezarkuntza garaian kokatzen da, konkretuki Maria Kristinaren erreginaordetzan (1885-1902), momentu horretan Espainia Kubako Gerran zegoen murgilduta eta nazionalismoa eta langileen mugimendua hasi berriak ziren.

Testuaren egilea anonimoa da, baina la lucha de clases aldizkarian publikatu zenez, egilearen ideologia sozialista dela argi geratzen da. Azkenik, testua publikoa da, Bizkaiko langileei zuzendata, meategietako langileei batik bat.

Analisia

Testuaren ideia nagusia Bizkaiko meatzarien bizi-baldintzak azaltzea da, salaketa egiteko asmoarekin.

Sei paragrafoetan dago banatuta testua:

Lehenengo bietan, Bilboko grebaren kausak eta aldarrikapenak azaltzen dira. Bizkaiko meatzeetako langileek, euren lan eta bizi baldintzekin ados ez egonda, batzorde bat osatu zuten egoera aztertzeko eta gauzak aldatzeko eskaera egiteko. 1890ean greban altxatu ziren (Bilboko Greba Handia) lanaldia murrizteko eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzeko helburuarekin.

Hurrengo bi pragrafoetan, greba eta zenbait urte geroago langileak zuten bizi baldintzak azaltzen dira. Alde batetik, lanaldia greba ondoren ezarritakoa bezalakoa da, baina bestetik, barrakoiak eta kantinak berdin mantentzen dira; hau da, langileak etxe zikinetan bizi dira eta elikagaiak, normalean kalitate txarrekoak, denda zehatzetan erosi behar dituzte.

Azkeneko bietan, lan askatasun, osasun eta higiene legeak errespetatzen ez direla adierazten da, eta beste greba baten deialdia egiten da.

Testuingurua

Testu hau argitaratu zen momentuan, Espainia Berrezarkuntza garaian zegoen, hain zuzen ere Maria Kristinaren erreginaordetzan, garai hartan herrialdeak Kubako Gerran murgilduta zegoen, eta nazionalismoa eta langileen mugimendua hasi berriak ziren.

Testua eta horretan eskatutako grebaren beharra ulertzeko Euskal Herriko industrializazio prozesua eta horren ondorioak, bereziki langileen mugimenduaren garapena, ezagutu behar dira.

XIX. mendean, Berrezarkuntza garaian industrializazioa gauzatu zen Euskal Herrian, batik bat Bizkaian; Gipuzkoakoa beranduago etorriko da, eta Araban eta Nafarroan nekazaritzan oinarritzen zen ekonomia. Industrializazioaren garapen hori gertatzeko, zenbait faktore lagundu zuten: kokalekua, aduanak kostaldean, teknika kapitalistak, trebetasuna burdingintza tradizionalean, eta burdina meatzen kalitatea eta ugaritasuna besteak beste.

Meatzaritza eta burdingintza garatu ziren batik bat, ustiatzeko eta esportatzeko erraztasunagatik. Gallarta gune garrantzitsua izan zen meatzaritzan. Sektore horiekin etekin handia lortu zen, kapitalak asko handitu ziren Bizkaian; eta burdingintzan garapen handia egon zen, hainbat enpresa sortuz, La Vizcaya adibidez.

Nolanahi ere, industrializazio prozesuak gizarte-ondorio jakin batzuk ekarri zituen:

Alde batetik, industriaren garapena Espainiako beste lurraldeetako migratzaile ugari lan egitera etortzea eragin zuen; bertako kultura kanpotarren kulturarekin egin zuen talka, Euskal nazionalismoaren garapena bultzatuz.

Beste aldetik, langileen baldintzak oso kaskarrak ziren: lanaldi luzeak, lan gogorra, soldata apalak, etxebizitza kaskarrak… Egoera gogorrena Bizkaiko meategietakoa zen, meatzariak barrakoietan lo egitera eta elikagaiak, garestiak eta eskasak, kantinetan erostera behartuta zeuden.

Gauzak horrela, langileen artean ideia sozialistak zabaldu ziren eta lehenengo langile elkarteak sortu ziren, PSOE eta UGT nagusiki. 1890ean, Facundo Perezaguaren sozialismo erradikalari esker, sozialistek meatzarien lehen greba (Bilboko Greba Handia) egin zuten; barrakioak eta kantinak kentzeko, lan-orduak murrizteko eta soldata igotzeko helburuekin. Ia 10.000 meatzarik egin zuten lanuztea, manifestazioetan bilduz; Gallarta gune inportantea izan zen greba horretan. Egoera kontrolatzeko, Loma jenerala deitu zuten, horrek meatzariak lanera itzuliko zirela esan zuen, baina barrakoietan bizitzeko obligazioa kenduz eta lan-orduak hamarrera murriztuz.

Dena dela, 1895 inguruan, derrigorrezko kantinak eta barrakoiak baziren berriro, 1890eko greba baino lehen bezala. Beraz, sozialistek beste grebarako deialdia egin zuten, “La Lucha de Clases” astekariko artikulua erabiliz.

Garrantzia

Testuan, agerian jartzen dira Euskal langile mugimenduan pisu handia zuten meatzarien eskaerak.

1896an antolatu zen grebari esker, blokeatuta zeuden langileentzako erreformak martxan jarri ziren. Hortik aurrera, afiliazio sindikala izugarri handituko da alderdi sozialistan.

Sozialistek beste hainbat greba antolatu zituzten; 1903ko greba ondoren, meatzariek ez zuten kantinetan erosi behar, igandea atseden hartzeko eguna izango da eta etxe “merkeak” eraikitzen hasi ziren langileentzako.

Entradas relacionadas: