Kutsadura Atmosferikoa: Eraginak eta Neurriak Euskal Testuinguruan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Kutsadura Atmosferikoa: Eraginak eta Neurriak

Kutsadura atmosferikoa: Zenbait produktu isuritzearen eraginez gertatzen da, erregai fosilak erretzean sortzen direnak. Hauek eragindako arazoak askotarikoak dira.

Euri Azidoa

Euri azidoa: Azidotasun maila arruntetik gora duen prezipitazioa da. Uretan, landaredian eta eraikinetan aldaketak eragiten ditu. Euri azidoaren aurrean, Espainiak, 2010ean, sufre isurketak %65 gutxitu zituen.

Ozonoaren Arazoak

Ozonoa hiru oxigeno atomok osatutako molekula da, eta arazoak alderdi bikoitza du:

  • Ozono geruza estratosferikoaren lodiera murriztea: Eguzkiaren erradiazio ultramore kaltegarriak iragazten ditu. Batez ere aerosoletan eta aparretan erabilitako CFCetan (klorofluorokarbonoak) dagoen kloroaren eraginez murrizten da. Arazo honek landareen eta gizakien bizitzan du eragina. Arazo honen aurrean, Espainiak ozono geruza zaintzeko estazioak ditu. CFCen ekoiztea eta erabiltzea debekatu da.
  • Ozono troposferikoa gehitzea: Lurraren arrasean sortzen da, eta udan du eragin handiena. Horren aurrean, Espainiak zainketa estazioak ditu eta EBk ezarritako kontzentrazio mugak bete behar ditu.

Hiriko Kutsadura Kanpaia

Hiriko kutsadura kanpaia: Hauts eta ke partikulez eratutako lainoa da. Hiri handietan eratzen da, eta bihotzeko gaixotasunak eragiten ditu. Arazo honi aurre egiteko, garraio kolektiboa erabiltzea eta energia aurreztea sustatzen da.

Berotegi Efektua

Berotegi efektua: Gasak berotegi bateko kristal baten moduan jarduten dute: eguzkiaren erradiazioari pasatzen uzten diote, baina lurrazalak irradiatutako beroaren zati bat gordetzen dute, kanpoko espaziora ihes ez egiteko. Erregai fosilak erretzean berotegi efektua duten gasak gora egiten dute, industriaren isurketak eta automobilak direla eta. Horrela, gordetako bero kantitatea handiagoa da eta klima aldaketa gertatzen da: lurreko tenperaturak gora egiten du, fenomeno muturrekoak ugaritzen dira eta biodibertsitatea murrizten da.

Espainiak berotegi efektua duten gasen igorpena asko handitu du. Arazo honen aurrean, neurriak hartzen dira, adibidez, berotegi efektua duten gasak isurtzeko kupoak esleitzea eta automobilen zergak txikiagotzea. Airearen Kalitateari buruzko Legea (2007) izan zen, eta airearen kalitatearen ebaluazioak egin eta arau-hausleentzat zehapenak ezartzen dira.

Entradas relacionadas: