Kultura definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,47 KB
ESKOLAREN ADINA ETA KULTURA
Jaiotzea eta lehen garapena
Sortzaileek balore nagusiak ezartzen dituzte
Kultura esplizitua da
Etorri berriak jabearazi
Kultura dena lotzen duen zubia da
Denborarekin, ONDORENGOTZA gertatzen da: Bat ez datozen indarren arteko gatazkak, lidergo mota berriak sortzea. Fase honetan aldatzeko lau bide definitzen dira:
Bilakaera naturala
Eskolak berak bideratutako bilakaera (kulturaren alde indartsuak eta apalak ebaluatzea)
Era hibrido batez bideratutako bilakaera (balore ezberdinak dituzten eskolako zenbait irakaslek lidergo mota berriak hartzen ditu)
Eskolaz kanpoko pertsonek bideratutako iraultza (esaterako: zuzendari berri batek)
Garapen ertaina
Kulturaren alde garrantzitsuei buruz ez dago zalantzarik
Kultura gero eta inplizituagoa da
Azpikulturak sortu dira
Aldaketa gero eta zailagoa da; baina, barruko diagnostiko zuhurra egitea emankorrena da
Eskolak bere helburuak betetzen ez baditu, edota azpitaldeen arteko lehia gogorra bada, krisia sor daiteke… Fase honetan aldatzeko lau bide definitzen dira:
Aldaketa planifikatua eta erakundearen garapena: Azpitaldeen arteko gatazkak eta hauen eta kulturaren sortzaileen arteko gatazkak aztertzea erakundearen garapenaren ikuspegiaz baliatuta.
Teknologiaren sedukzioa: Material edo proiektu berriak sortzean, irakasleen jarrera aldatzen da eta sinismenak nahiz baloreak aztertzeko aukera sor liteke.
Iskanbila, mitoek eztanda egitea:Eskolak bere funtzionamenduari buruz sortutako mitoak errealitatearekin bat ez badatoz, krisia sor daiteke; baloreak eta sinismenak berriro aztertu beharko lirateke.
Aldaketa gorakorra: Edozein aukeraz edo erabakiaz baliatzea eskola bide zehatz batean aurreratzeko.