Kultura definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,89 KB

1)Enkulturazioa: kultura eta nortasuna


-Zer aztertzen dute Psikologia antropologoek?

Psikologia antropologoek nortasunaren ezaugarrien bilakaera eta norbanakoen jokamoldeak aztertzen dituzte gizarte jakin batean, enkulturazioan oinarrituta.

-Zein galdera motari saiatzen dira erantzuten?

Giza nortasunan zerk du eragin handiagoa biologiak ala naturak? Galdera hau erantzuteko, enkulturazio-prozesuak aztertzen dituzte, izan ere, hauek Nortasunean eragina dute.

-ENKULTURAZIOA Hitza definitu


Enkulturazioa bizitza osoan luzatzen den prozesua dugu, eta gizabanakoa, gizartea eta kultura uztartzen ditu. Jaio eta berehala, gure gizarteko jokamoldeak, ohiturak, balioak eta sinesmenak barneratzen hasten gara ikaskuntza eta inkontzientearen bidez -egoerazkoa, gizarte- eta sinbolo- ikaskuntza. Horrenbestez, kultura belaunaldi batetik bestera igarotzean datzan prozesua da enkultruazioa.

-NORTASUNA-ren Definizioa

Nortasuna Ertsona jakin baoitzak duen pentsatzeko, sentitzeo eta jarduteko molde Egonkorren multzoa da.

-Nortasunean Eragiten duten faktoreak

Ezaugarri Askobiltzen ditu nortasunak (ezagutza, emozioak eta jokamoldeei dagozkio). Nortasunean eragiten duten faktoreak enkulturazio eta biologian oinarritutako aldez aurretik ezagututako Elkarreraginen bidez jasotako jokamoldeak dira.

Nortasuna Osatzen duten alderdiak

Nortasunak Ezaugarri ugari elkartzen ditu: ezagutza, emozioak eta jokamoldeari dagozkionak. Ezagutzako alderdia berriz; pentxamoldeez, memoriaz, sinesmenez, ulertzeko moduaz eta adimeneko beste gaitasun batzuez osatzen da.

2)Enkulturazioari buruzko lehenbiziko Azterketak

-Zein iritziri egin zioten aurren lehen psikologo antropologoek?

1930-1940 hamarkadetako hainbat antropologok enkulturazioari buruzko azterketak egiten asi ziren eta ohartu ziren garai hartan zenbait gizarte zientzilarik ziotela biologia eta arraza giza jokamoldeak eraginik handiena zuten alderdiak zirela. Alemaniako Naziek adibidez arraza bat bestearen gainetik zegoela argudiatzen Zuten honela.

-Psikologi antropologiaren aintzindariak: Benedict eta Meaden teasiak, ikerkuntzak, egin Zaien kritika eta utzi duten ondarea.

TESIA: Gizarte eta kultura bakoitzak historia bakarra eta berezia du. Haurren Hazkuntza eta enkullturazioa bezelako prozesuak aztertu eta gizarte orotan Nortasun eredu jakin bat nabarmentzen dela adierazi zuten. Honi “kultura-eta-nortasunaren teoria” deitu zaio.

BENEDICT: Hainbat kultura aztertu zituen: Pueblo herrikoak (apoliniarrak), Lautadetako indiarrak (dionisiakoak), Kwakutt indiarrak (megalomanoak), eta Melanesiako Dobuak (paranoikoak).

MEAD: Margaretek Samoako nerabeen garapen psikologikoa aztertu zuen arazoak unibertsalak diren frogatzeko. Bere ondorioen arabera , ez da mendebaldek  arazo bera helduekin, talde-orekan eta elkarlanean oinarritzen baitira.

KRITIKA:
Kultura termino gutxi batzuekin deskribitzeko joerak eta, alderdi biologiko, teknologiko edo ingurune fisikoa albo batera utzita, giza portaera guztia Kultura faktoreetara mugatzea.

UTZITAKO ONDAREAK: Oso garrantzitsuak izan ziren lan hauek enkulturazioa eta Nortasunaren, pentsamoldearen eta gizarte bakoitzeko portaerak ulertzeko.


3)HAUR HEZKUNTZA


-Haur hezkuntza enkulturazioaren alderdi garrantzitsuena

Haur hezkuntzak nortasunaren bilakaeran eragiten dituen ondorioak aztertzen aurrenekoak izan ziren bi emakume hauek. Honi esker, asko aurreratu da mundu osoan haur-hezkuntzan erabilitako tekniken eta enkulturazioaren gaineko ezagutzan. Izan ere, hauek diote hezkuntzak eragin Nabaria duela enkulturazioan.

-Ikerketa Lanak: Sei Kulturen Egitasmoa

50. Hamarkadan sei kultur talde aztertu ziren: Afrika ekialdeko Gussiak, India Iparraldeko Rajpusak, Mexikoko Mixtekak, Filipinetako Tarongak eta Ingalaterra Berriko Orchard herriko komunitate txiki bat. Haurrak egunerokoan behatu ziren Ikaskuntza konszienteak eta enkulturazio inkonszienteak nortasunean zenbat eragin zuen ikusteko. Ondorioen arabera, Mixteka, Tarong eta Orcharreko haurrak Ez ziren besteak bezain oldarkorrak eta autoritarioak; gainera elkarrekin jarduteko joera dute. Desberdintasun hauek familiako eta etxeko antolamendua Dira. Lehe hiruetan gurasoek autoritate bera eta eginkizun berdinak dituzte; baina, Taira, Rajputs eta Guisseetan denak gizonezkoen mende daude euat haurrak Otzanak dira.

-Kultura guztietan burutzen diren alderdiak

Elikadura, Garbiketa eta haurrak tratatzeko modua.

-Haurrak Tratatzeko era desberdinak

Haur batzuei bandaz eta oihalez lotzen zaie, beste batzuk libre ibiltzeko aukera dute. Batzuek haurrak negar egiten duenean edoskitzen dute, beste batzuk ordu zehatzetan. Edoskitzaroak ere bi hilabetetatik zenbait urtetara iraun dezake. Batzutan sexua tabu bihurtzen da, beste batzuetan gurasoek genitalak Kitzikatzen dizkiete lasaitzeko....

Haurraren papera enkulturazioan

Haurrak garrantzitsuak dira. Gizarteko egoera eta inguru jakin batzei aurre egin behar izaten dietenen heinean, erantzun egokiak taxutzen ikasten baitute haurrek.


4)EDIPO KONPLEXUA ETA NORTASUNA-ren


->Freuden Hipotesia:


-Edipo Konplexua mutilei dagokioenez

Gizonezko Haur guztiek amarekin sexu eta afektuzko harremanak izateko desira Inkonszientea eragiten dien sen bat dute. Honek aitaganako areriotasuna pizten du beraiengan, bera baita familiako buru.

-Neskari Dagokion konplexu mota

Neskatoen trauma guztiz aurkakoa da. Nesken sexualitatea amenganan zuzendurik dago hasieran, baina fase falikoan, zakilik ez dutela ohartzen dira. Amari egozten diote gabezia horren errua eta harengana zuten sexu-grina aitarengana bideratzen dute. Elektra konplexua deritzo.

-Teoria Honen ustea

Historian zehar kritika asko jaso ditu. Izan ere, adibide gutxi batzuetan besterik ez da oinarritzen eta fenomeno unibertsaltzat aurkezten du teoria.

-Unibertsala Al da “Edipo konplexua” (Malinowskyren ikerketa)

Malinowskyk Trobiand irletan egindako azterlanek gaitzetsi egin zuten Edipo-konplexuaren Unibertsaltasuna. Ikusi zuenez, euren gizartean, aitak oso rol apala zuen Familian, eta amaren neba zen agintari nagusia. Antropologo honen ikerlanei Jarraiki; gorabeherak zemeen et aamaren aldeko aitaren artean ziren; aita-semeen artean baino. Honela ondorioztatu zuen Trobiandarrek ez zutela Edipo konplexurik.


5)INTZESTUA SAHIESTEA ETA TABUA



Definitu Intzestua. 
Gertuko ahaideen arteko sexu-harremanak edo ezkontzak dira.

Intzestua sahiestea

Senide jakin batzuen arteko sexu harremanak eta ezkontzak sahiestea.

-Intzestuaren tabua

Ahaide jakin batzuen arteko sexu-harremanak edo ezkontza galarazten dituen Kultura-arau sendoetan oinarritzen dena.

Zein da unibertsala eta zein ez?


Intzestua sahiestea unibertsala da; baina intzestuaren tabua ez; izan ere, hain penstaezina da gizarte batzuetan intzestua, ezen ez zaio garrantzirik ere ematen hori debekatzea, ez egitea gauza guztiz naturala baita.


-Intzestua Sahiestea argitzeko azalpen biologikoak

Intzestua sahiesteko joera hurbileko ahaideen arteko endogamiak akats genetikoak sortzen dituelako ustean dago. Honela, familia bakoitzaren bereizgarri negatiboa edo anormalak areagotuko direlakoan. Berez, e du gen kaltegarririk sortarazten; gen horiek gertuko ahaideen artean iraunarazi besterik ez dutelako egiten. Hawaii, Egipto edo Inken kulturetan ahaideen arteko ezkontzak eman dira eta ez da, ondorio kaltegarririk atzeman. Beraz, antropologoek beste azalpenen bat bilatu beharko dute intzestua sahiesteko joeraren izaera unibertsala argitzeko.

-Ezkontza-itunak Eta intzestuaren tabua

Joera biologikoetan oinarritu Beharrean, ondorio soialak hartu dituzte aztergai beste batzu. Taylorren Hipotesien arabera, intzestuaren inguruko tabuak hedadura txikiko elkarteen Arteko itunak eratzeko sortu zen. Taldetik kanpoko ezkontzen bidez elkarlana Sustatu, bizirateko aukerak areagotu eta gerra pizteko aukerak eragozten Zituzten ahaidetasun-lotura hauek. Leslie White eta Levi-Straussek hipotesi Honen inguruan. Malinowskik intzestuaren tabua familia instituzio gisa Irunarazteko mekanismo bat zela zioen; anai-arreben, aita-alaben, edota Ama-semeen arteko ezkontzek sexu-harremanek esatus eta rolen inguruan gatazkak Ekarriko lituzkeela eta elkarren arteko lehia sortu. Difuntzioak edo familia Bera banatzea eragin liteke honela eta tabuak, gatazkak leundu eta familiaren Baitako orekari eutsiko lukeela zioen. Lotura estuagoa du Freudek itzestuaren Tauari buruz zuen ikuspegiarekin azterketa honek.

.Haurtzaroko etxekotasunari buruzko hipotesiak

Familia berean hazitako anai-arrebek ez dutela elkarrenganako sexu-erakarpenik sentitzen joera biologiko baten ondorioz azaltzen zen. Hurbil bizi diren haurrek elkarrek aurkako nolabaiteko Sexu-ezinikusia sentitzen dute. Arthur Wolfek Taiwango ezkontza eredu bat aztertu zuen. Neska oso gazte denean bere senarra izango denaren familiarekin bizitzera doa, eta neska-mutilak anai-arrebak baliran hazten dira familian egokitzeko. Emaitza zera d: gehientsuenak ez zeudela pozik ez sexualki ez erromantikoki beren ezkontideekin eta kanpoko harremanak izaten zituztela. Israelen, Palestina okupatu ondoren, kibbutz elkarteak antolatu zituzten. Haurrak familarengandik bereizi eta sei-zortziko talde parekideetan elkartzen zituzten, denak batera hazi eta gizarteratzeko. Bigarren belaunaldiko pertsonen harremanei bruuzko azterketa batean,barneko jendearen artean 14 bikote besterik ez ziren sortu eta beste 2769 bikote kanpoko harremanetan sortu ziren honek, helduarora iristearekin batera interes sexual hori murrizten dela Baieztatzen du.

-Intzestuaren sahiestea: elkarrekintzazko ikuspegiak

Egun, gehieak bat datoz intzestuaren sahiestea arrazoi ugariri zor zaiola: itunak, aniztasun genetiko handiagoa edota familaren baitako rolei eta funtzioei eusteo. Hala ee, intzestua badago eta hainbat errege-familietan instituzionalizatuta daude. Hortaz, intzestuaren sahiestea ezin da sen biologiko hutsera murriztu. Paul Roscoek elkarreraginetan oinaritutako azaplen bat ematen du. Elkarrekin harreman estuan hazitako senideek lotura emozional sendoak eta ahaidetasunezko adiskidetasun handia dute, elkarri laguntzeko joerarekin. Bestalde, sexu-kitzikapenak eta sexu harremanek nolabaiteko lotura dute bulkada agresiboekin eta hauek oinari Psikologiko eta neurologikoak dituzte. Beraz sexu-bulkada agresiboak baretu egiten dira ahaide handien artean. Hipotesi honen arabera, ahaidetasunezko adiskidetasun hori urruneko ahaideenganaino ere luzatu daiteke enkulturazioaren bidez, eta ahaideen txikien arteko sexu-harremanak gaitzesten dituen Intzestu-tabua ager daiteke elkarrekintzazko azalpenek alderdi biologikoak eta kulturalak uztartzen dituzte kasu honetan.

Entradas relacionadas: