Kultura Aniztasuna eta Giza Trebetasunak Ikastetxean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,81 KB
Kultura Aniztasuna Ikastetxean
Zer paper betetzen du ikastetxeak ikasleen kultura aniztasunean?
Ikastetxeak funtsezko rola du ikasleen kultura aniztasuna lantzen eta errespetatzen; ikasleek elkarren kultura ezagutzen dute, diskriminazioa saihesteko balioak garatzen dituzte, eta guztiek parte hartzeko aukera dute.
Aniztasunari Arreta Emateko Dokumentuak
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua (IHP): Ikastetxea antolatzeko funtsezko agiria da. Dokumentu horrek ikastetxeko inguru sozialaren eta kulturalaren ezaugarriak jasotzen ditu, eta ikastetxearen izaera, xedea, jarduteko lehentasunak eta, oro har, hezkuntza-proposamena eta bizikidetzaren antolakuntza zehazten dituzten printzipioak ezartzen ditu.
IHPak honako dokumentu hauek biltzen ditu, besteak beste:
- Aniztasunarekiko Arretarako Plana: Ikastetxeetan aniztasunari erantzun emateko beharrizanak zehazten ditu. Ikasleen askotariko premiei eta haien hezkuntza-orientazioari erantzuna emateko curriculum- eta antolakuntza-neurriak jasotzen dira. Planean, jarduketak, curriculum-egokitzapenak, laguntzak eta indargarriak zehazten dira.
- Bizikidetzarako Plana: Ikastetxeko bizikidetza (parekideen artekoa edo ikasle eta irakasleen artekoa) arautzeko mekanismoak biltzen ditu, baita kulturartekotasunari, aniztasunari eta genero-desberdintasunari lotutakoak ere.
Ikasle Etorri Berriak eta Jarduera Osagarriak
Zein ezaugarri dituzte ikasle etorri berriek?
Jarduera osagarriak eskola-orduetan egiten direnak dira. Hala ere, jarduera akademikoetatik bereizi behar dira, antolakuntzari, edukiei eta metodologiari dagozkien ezaugarri bereziak dituztelako.
Giza Taldearen Premiak
- Orientazio eta informazio premia: Zerbitzuak eta baliabideak non dauden jakiteko.
- Prestakuntza premiak: Gaztelaniaz hitz egiteko edo lanerako premia, oinarrizko prestakuntza, homologazioa, etab.
- Laneratzeko premiak: Esperientzia falta eta kualifikazio baxuko lanak.
- Premia pertsonalak: Oinarrizko premiak (higienea, janaria...).
EKKO Lantzeko Proposamenak
Harrera, premiak ezagutzea, orientazioa, laneratzea eta jarraipena edo tutoretza dira proposamen nagusiak. Immigrazioaren arrazoiak anitzak dira: immigrazio ekonomikoa (lana aurkitzeko asmoz), immigrazio ez-ekonomikoa (beste helburu batzuk) eta jatorrizko herrialdearen egoera ekonomikoa.
Bitartekaritza eta Elkarbizitza
Bitartekaritza Komunitarioaren Helburuak
Bitartekaritza Gatazkak Ebazteko Teknika Alternatiboa (GEA) da. Bere helburu nagusia pertsonen arteko elkarbizitza hobetzea da. Aplikazio eremuak askotarikoak dira: familian, enpresan, eskolan, kultura arteko erakundeetan, osasun-arloan edota zigor-arloan.
Saio Interkulturalak
Kultura ezberdinen arteko enpatia eta elkarbizitza sustatzea dute helburu.
Lehen Laguntzak eta Oinarrizko Gida
Oinarrizko Gida (PAS):
- Babestu: Biktimak eta gu geu babestea.
- Abisatu: 112ra deitzea.
- Sorostu: Biktimaren lehenengo balorazioa egitea. BBB: 30 konpresio eta 2 putz egitea.
Botikina: Betadine, antiseptikoak (alkohola 70º, ur oxigenatua), kotoia, esparadrapoa eta sendatzeko materiala (gasa esterilak, apotak, bendak, eskularruak eta pintzak).
Giza Trebetasunak eta Asertibitatea
Zer dira giza trebetasunak?
Giza trebetasunak besteekin harremantzeko ditugun gaitasunak, pertsonalak eta emozio-adierazpenak dira. Haien garrantzia honako hauetan datza:
- Pertsonen arteko tartekoak izatea.
- Sentimenduak, nahiak eta iritziak adierazteko balio dute.
- Interakzio soziala ahalbidetzen dute.
Harremanetarako zailtasunak dituzten pertsonek isolamendua eta bakardadea ager ditzakete, norbere gutxiestea, lotsa edo beldurra sentituz.
Asertibitatea eta Pertsona Asertiboaren Ezaugarriak
Asertibitatea: Norberak bere iritzi, sentimendu eta beharrak modu argi, zuzen eta enpatikoan adieraztea da, besteen askatasunak zapaldu gabe.
Ezaugarriak:
- Iritziak eta sentimenduak argi adieraztea.
- Besteekiko enpatia izatea.
- Ezetz esateko beldurrik ez izatea.
- Autoestima eta segurtasuna.
- Entzute aktiboa.
- Gatazkak ebazteko gaitasuna.
- Kritikak onartzeko eta emateko gaitasuna.
Komunikazioa eta Feedback-a
Komunikazioa pertsona bi edo gehiagoren arteko informazio aldaketa da, betiere errespetuz egina. Feedback-a jasotako informazioari buruzko erantzuna edo iritzia ematea da, alderdi biak kontuan hartuta.