Kudeaketa Teoriak eta Erabakiak: Fordismotik Kontingentziara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

Fordismoa: Lantegi Modernoaren Antolaketa eta Teknologia

Henry Fordek lanaren antolakuntza zientifikoaren printzipioak aplikatu zituen eta asmakuntza berezi bat gehitu zion: muntaketa-katea. Honek produktuen estandarizazioaren eta produkzioaren errutinaren ondorioa da, eta horregatik, produktu bakarra ekoizten du. Produkzio-kateak muturrera darama lanaren banaketa eta sinplifikazioa. Taylorren soldata igoerak produktibitate handiagoarekin batera gerta zitezkeela frogatuz, Fordek bere langileen soldata 2-3$-tik 5$-etara igo zituen. Kasu batzuetan, Lanaren Antolakuntza Zientifikoa ezartzeak zekartzan ondorio txarrak bikoiztu egin ziren Forden muntaketa-katearekin; horregatik, sindikatuek gogor salatu zuten fordismoa.

Lillian eta Frank Gilbreth: Denbora eta Mugimenduen Ikerketa

Senar-emazte hauek, Taylorrek sortutako kudeaketa zientifikoaren jarraitzaileak izan ziren. Lanpostu desberdinetako mugimenduen azterketa zientifikoa egin zuten, langilearen mikromugimenduak filmatuz eta ikertuz. Langileen mugimenduen azterketaren bidez, Gilbrethtarrek denboraren erabilera eraginkorragoa bilatzen zuten.

Giza Harreman Eskolaren Ekarpen Nagusiak

Hawthorneko esperientziatik ateratako ondorioetan oinarritzen da, antolakuntza guztietan antzeman daitezkeen printzipio batzuk deskribatzeko. Ondorio nagusia: langilea gizaki sozial gisa kontuan hartu behar da. Gizakiak talde sozialetan integratuta daude, beraz, portaera-arau edo eredu batzuk jarraitzen dituzte. Zuzendaritzak horiek ezagutu behar ditu, motibazio- edo portaera-arau horiek enpresaren ereduekin bateragarriak izan daitezen.

  • A) Antolakuntza Informala: Antolakuntza formalak eratzen ez duen harreman pertsonal eta sozialen sare bat da. Gizakiak parte hartzen duen taldeetan integratu eta identifikatzeko duen beharretan du jatorria, “talde sozialak daudelako”.
  • B) Lidergoa: Behin antolakuntza informal horiek ezagututa, talde horietan lider gisa aritzen dena identifikatu beharko da, zuzendaritzak eragin hori bere alde aprobetxatu ahal izateko. Lidergoa beste pertsona batzuen gain eragina izateko trebetasuna da. Lidergo prozesuak ikertzea oinarrizkoa da zuzendari eta liderrek bat egin dezaten; horrela, langileen gain eragin baitaiteke norabide egokian lan egiteko.
  • C) Motibazioa: Klasikoen arabera, gizakien motibazio bakarra diruaren bilaketa zen. Horrela, irabazi ekonomikotik, gizaki ekonomikoa lortzen da. Gizakia ez dute pizgarri ekonomikoek soilik motibatzen; badaude ordainsari eta zigor sozial batzuk ere.
  • D) Langileen Hautaketa: Ikus dezakegu Giza Harremanen Eskolak ez duela ahalmen teknikoa soilik kontuan hartzen langileak hautatzeko orduan; langileak enpresara moldatzeko edo egokitzeko duen gaitasuna ere baloratuko dute: produkzioa = ahalmena + integrazioa.

Kontingentzien Teoria eta Eskola

Teoria kontingentea aurreko teoria batzuen unibertsalismoaren kontra doa. Haren ikuspuntutik, ez dago “best way” bat, Taylorrek esaten zuen bezala, ezta edozein enpresatan aplikatu beharreko administrazio printzipio orokorrak, Fayolek proposatzen zuen modura. Kontingentzien teoria oinarrizkoa izango da lidergo, motibazio, negoziazio eta komunikazio gaietan.

Erabakiak Hartzeko Eredu Matematikoak

Eredu matematikoek balio handia daukate, baina mugekin, hau da, azkenean hartuko den erabakiaren orientazio-gida gisa hartu behar dira.

Erabakia Osatzen Duten Elementuak

  • Aukerak: Enpresarentzat kontrolagarriak dira.
  • Naturaren Egoerak: Enpresan ziurgabetasun ekonomikoa sorrarazten duten aldagai ez-kontrolagarriak.
  • Probabilitateen Aurreikuspenak: Erabakitzailearen esperientziaz edo datu historikoaz oinarrituta.
  • Baldintzatutako Emaitzak.
  • Erabaki-Irizpidea.

Erabakiak Ziurgabetasun Egoeran

  • a) Laplace-ren Irizpidea / Indiferentzia Irizpidea: Naturaren egoera bakoitzari gertaera-probabilitate berdina esleitzen zaio, eta, batez ere, emaitza onuragarriena eskaintzen duen aukera hartzen da.
  • b) Irizpide Ezkorra / Wald-en Irizpidea: Kasurik txarrenean, emaitzarik onena hartzen da (“maximin”).
  • c) Irizpide Baikorra: Kasurik onenean, emaitzarik onena (“maximax”).
  • d) Baikortasun Koefizientearen Irizpidea edo Hurwicz-ena: Naturaren egoera bakoitzari probabilitate berdina esleitu beharrean, alfa deituriko baikortasun-koefiziente bat proposatzen du, eta 1-alfa ezkortasun-koefizientea.
  • e) Kostu Aukeren Irizpidea edo Savage-ren Irizpidea: “Aukera-kostu” kontzeptuan oinarritzen da: naturaren egoera bakoitzerako aukera egokia hautatu ez izanagatik jasaten den galera erlatiboa.

Arrisku Egoeran Erabaki Irizpideak

  • 1. Itxarondako Balio Monetarioa (IBM): Aukera bakoitzari dagozkion ondorioen batez besteko estatistikoa kalkulatzean datza. IBM handiena duen aukera hartzen da.
  • 2. Itxarondako Aukera Galeraren Irizpidea (IAG):

Entradas relacionadas: