Kubismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB

Kubismoa arte modernoaren mugimendu abangoardista da, XX. Mendeko lehenengo bi hamarkadetan eta Frantzian garatutakoa. Pablo PicassoGeorges Braque eta Juan Gris bultzatzaile nagusiak izan ziren margolaritza eta eskultura arloetan. Poeten artean, berriz, Guillaume Apollinaire eta Jean Cocteau aipatzekoak dira, besteak beste.1919 inguruan surrealismoak eztanda egin zuen eta kubismoa ordezkatu zuen

Kubismoa


Parisen sortu zen 1907 inguruan. Sorreran, emozioen eta sentsualitatearen adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. Uko egiten zioten artearen oinarrizko printzipio bati, arteak izadiari imitatu behar diola esaten duenari; eta kubistek beren artea izadian oinarritzen bazuten ere, ez ziren espazioa, forma, kolorea, berregiten saiatzen, aitzitik, errealitatea desitxuratua margotzen zuten.

  • Planoak independenteak eta autonomoak dira eta bolumenak zati txikietan apurtzen dira, ohiko perspektibaren desagerpena bultzatuz. Inguruko lerroek irudiak apurtzen dituzte eta irudia kaleidoskopio baten antza dauka. Forma geometrikoak nagusitu egiten dira kubismoaren barruan

  • Perspektiba anitza da: plano bakoitza autonomoa da. Angeluak biderkatu egiten dira eta horrela irudi batean plano guztiak batera ikusten ditugu.

  • Argia eta itzalak desagertu egiten dira: bolumenaren disoluzioaren ondorio bat da.

  • Tokiko kolorea ez da garrantzitsua. Pintzelada txikiz aplikatzen da eta edozein gauzatarako balio du.

  • Kubismoaren helburua espazioa hiru dimentsioetan irudikatzeko sistema tradizionala aldatzea da.  Eta horrela, objetuak analizatu eta oinarrizko forma sinpleetan deskonposatu behar dira. Konposizioak forma geometrikoz beteta daude eta, ondorioz, edozein gauza forma geometrikoz eraikitzen da. Ideia honen aurrekaria Cezanne izan zen. Ez dute errealitatea irudikatu nahi, baizik eta haien ideia errealitateari buruz. Kubismoak bi fase izango ditu: Analitikoa(1908-1911) eta Sintetikoa(1912-1916).


Entradas relacionadas: