Kritika mendebaldeko zibilizazioari, bitalismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,03 KB
3. ALIENAZIOA (MARX)
“Alienazioa” beste norbait izatera behartuta egotea da; hau da, norbere buruarekin identifikatzen ez den norbait izatera derrigortuta egotea eta arrotz sentitzea. Bere buruaren jabe ez dena alienatuta bizi da. Zentzu honetan, erlijioak alienatu egiten gaitu, nolakoak izan behar dugun inposatzen baitigu.
Marxen arabera, gizakiak badu gainerako izakiek ez duten ahalmen bat: errealitatea modu sortzailean aldarazteko gaitasuna. Erlijioak gizakiari ahalmen hori kendu egiten dio, beste mundu hobeago baten esperantzak ez baitio zapaldua bizi denari bere errealitatearen kontzientziarik hartzen uzten. Erlijioak, beraz, gizakia alienatu egiten du..
Marxek dio alienazio mota ezberdinak daudela (erlijiosoa, politikoa, intelektuala….) baina, denak dutela jatorrian alienazio ekonomikoa, gizakiak gizakia esplotatzen duenean gertatzen dena. Gizarteak bizirauteko ezinbestekoak ditu gauzak ekoizteko PRDUKZIO-INDARRAK
. Kapitalismoan produkzio-indarren jabetza gutxi batzuren esku dago eta gainerako gizakiak bizirauteko euren lan-indarra saltzera behartuta daude. Beraz, produkzio-harremanenarabera gizartean honako egitura sortzen da:
- Zapaltzaileak
: Produkzio-indarren jabe direnak (burgesak)
- Zapalduak:
produkzio-indarren jabe ez direnak; euren lan-indarra baino ez dute (langileria
Gizarteko lege-sistema, erlijioa, politika, baloreak etab. Zapaldu eta zapaltzaileen arteko harreman horijustifikatzeko sortutako sistemak dira. Gizarte bateko produkzio-indarrak aldatzen direnean, produkzio-harremanak ere aldatu egiten dira eta legedia, erlijioa politika etab. Ere aldatu egiten da harreman berri horretara egokitzeko.
Historian zehar ematen diren aldaketak baldintza ekonomikoak aldatu direlako gertatu ohi dira. Beraz, pentsamendua ere baldintza materialen arabera aldatzen da. Produkzio- harremanak eraldatzeko, zapalduen (proletargoaren) mundu mailako sarea sortu behar da eta PROLETARGOAREN DIKTADURA ezarri. Sistema berriak produkzio-indarren jabetza kolektiboa bultzatuko du GIZARTE KOMUNISTA garatuko da. Ez da Estatu, klase sozial, klase- borrokarik edota lan alienaturik izango,produkzio-indarren jabetza kolektiboa izango da eta.
4.BITALISMOA
4.1. KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOAR
Nietzschek bere burua filosofia eta historia aldaraziko zuen pentsalaritzat zuen. Mendebaldeko kultura arbuiatzen du arrazionaltasunean oinarritutako kultura izanik, giza-bulkadei lekurik utzi ez eta bizitzari uko egin diolako; bizitzaren aurka doan kultura dela dio. Hau gainditu eta atzean uzteko, 3 kritika egiten ditu Nietzschek:
METAFISIKARI KRITIKA:
Sokratesek sentipenak alde batera uzteko proposamenarekin eta Platonek haraindiko munduaren irudia asmatzearekin ematen zaio hasiera metafisika edo filosofia tradizionalari. Metafisikak errealitatea mundu honetatik kanpo dauden goi-izakiekin azaldu nahi izan du eta, konparaketan, mundua galtzaile irten da, inperfektutzat hartu izan baita. Metafisikak mundua kondenatu du; kopia txar bat baino ez dela sinestarazi digu eta bizitzarekin zerikusia duen guztia ukatu du.
Beraz, Nietzschek dio asmatutako mundu horiek baztertu eta benetakoa den mundu fisiko, aldakor eta sentigarrian oinarritutako filosofia sortu behar dela.
MORALARI KRITIKA:
Moral kristaua kritikatzen du menpekoen morala dela esanez, artaldearena. Moral antinaturala da, gizakiaren ezaugarri diren bulkada, grina, sena eta sentimenduak kontrolatzea izan baita bere helburua. Bizitzaren aurkako morala da.
ERLIJIOARI KRITIKA:
Erlijio guztiak sortu dira beldurretik, beharretatik edo ezintasunetik. Horregatik, erlijioek ez dute egiarik beren baitan.
Erlijioa ahulen asmakizuna da. Hasieran indartsuari ona esaten zitzaion, eta ahulari txarra; baina erlijioak egoera aldatu zuen, eta geroztik, indartsuari gaiztoa eta ahulari ona esaten zaio.
Erlijio kristauak mundu sentigarria ukatu eta existitzen ez den mundu hobeago baten esperantzarekin biziarazten gaitu. Beraz, Jainkoa eta haragoko mundua bizitzaren beldur direnen asmakizuna dela uste duenez, Nietzsche ateoa da.
Nietzschek dio daukagun gauza bakarra bizitza dela; bizitza da bere pentsamenduaren erdigunea. Shopenhauerrek intuizio eta sentimenduek sufrimendua eragiten dutela eta, honegatik, ihes egin behar zaiela defenditu zuen. Nietzschek, aldiz, sentimenduek sufrimendua eragiten dutela onartzen du, baina bere horretan onartu behar diela aldarrikatu du, hauei ihes egiteak bizitzatik urruntzen gaitu eta. Nietzschek, beraz, sentimenduen aldeko apustu garbia egiten du, hauek baitira bizitzaren esentzia.
Hiru kritika hauekin batera, zientzia ere kritikatu zuen Nietzschek bizitzaren beldur direnen kontrolerako tresna delakoan. Era berean, hizkuntzan ere naturaren aurkako zerbait badela dio, naturaren isla ez diren kontzeptu asko transmititzean engainatu egiten baikaitu.
4.2. APOLINEOA eta DIONISIOA
Nietzschek sakonki aztertu zituen Greziar kultura eta filosofia. Antzinako Grezian bizitza ulertzeko bi era kontrajarri bereizi zituen:
APOLINEOA eta DIONISIAKOA.
Apolonio jainkoak harmonia, neurria, eta oreka irudikatzen zituen.
Dionisiok, ardoa eta festaren jainkoa, grina, irrika, pasioa, eta gehiegikeria;
Bizitzaren alde irrazionala eta bizipoza.
Gizakiak bi joera huek ditu bere baitan baina, Nietzscheren arabera, Grezian, hasiera batean, Izpiritu Dionisiakoa zen nagusitu bazen ere, gerora, Sokrates eta Platonen eraginez, Izpiritu Apoliniarra ezarri zen eta hori izan da gure mendebaldeko kulturaren oinarria: arrazoiaren izenean instintuak erreprimitu egin dira. Sentimenduen kontrol honek gizakion dekadentzia eragin du, izaki gaixo eta zorigaiztokoak bilakatu gaituelako. Gure kulturak horri uko egin badio ere, gizakiak ezin dio gizaki izateari ihes egin; hau da, ezin die bere sentimendu eta bulkadei ihes egin. Nietzschek uste du bizitzaren alderdi dionisiakoa berreskuratu behar dugula.