Kristautasunaren Hedapena eta Lehen Eliza Erroman (I. mendeak)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Kristautasunaren Hedapena Erromatar Inperioan

Eliza hasierako mendeetan (5. unitateko gaia)

Hedapena Oztopatzen Zuten Faktoreak

Kristautasuna hedatzea oztopatzen zuten faktore batzuk hauek ziren:

  • Erromako erlijio ofiziala eta kristau fedea: Erromako erlijio ofiziala erritu hutsezkoa zen. Kristauek, aldiz, fedearen alde bizia emateko prest zeuden.
  • Gizarteko injustizia eta desberdinkeria: Esklabutza, bereziki. Kristauen iritziz, pertsona guztiak askeak eta berdinak ziren.
  • Balioen talka: Ankerkeria, luxua eta bizitzarekiko mespretxua ziren nagusi Erroman. Kristauen zintzotasunak, apaltasunak eta bizitza errespetatzeak talka egin zuen Erromako ohiturekin.

Pertsekuzioak eta Kristautasunaren Legeztatzea

Kristauen aurkako salaketak sortu ziren, “ateoak” omen zirelako, Erromako jainkoak ez zituztelako gurtzen. Elizako jakintsu batzuk (Elizaren Guraso Apostolikoak eta Apologistak) kristau fedea defendatzen saiatu ziren, arrazoizkoa zela adieraziz, garai hartako filosofiarekin elkarrizketan.

Kristautasuna erlijio debekatua bihurtu zen. Pertsekuzio eta jazarraldi bortitzak izan ziren hainbat urtetan. Ezagunenak Neron, Dezio eta Diokleziano enperadoreek antolatu zituzten. Kristauak Katakonbetan ehorzten zituzten martiriak eta hildakoak.

313. urtean, Milango Ediktuaren bitartez, kristautasuna onartu zen.

Lehen Sinbolo Kristauak

Jesusen sinbolo zaharrenak otoizlaria, aingura eta oilarra izan ziren. “Ixzys” akrostikoa arrainaren irudiaz osatzen zen. Krismoian Kristoren lehen hizkiak (KR) eta alfa eta omega azaltzen ziren.

Lehen Komunitate Kristauak eta Jatorria

Judaismoaren agintariek kristauen aurkako jazarpena hasi zuten laster. Jerusalemdik Antiokiara ihes egindako kristauek hartu zuten “kristaua” izena lehenbizi.

Lehen kristau komunitatean bi jatorriko pertsonak biltzen ziren: judutarrak eta paganoak. Euren arteko gatazkak sortu zirenean, Jerusalemgo Batzarrean adostasuna lortu zen.

Paulo Tarsokoaren Garrantzia

Lehen kristautasunean garrantzi handia izan zuen Paulo Tarsokoak. Jesusen jazartzailea izatetik, Jesusen jarraitzaile eta apostolu izatera bihurtu zen.

Ebanjelioa herri paganoen artean zabaltzeko bidaia ugari egin zituen, arrisku handiak igaroz. Komunitateei gutun garrantzitsuak idatzi zizkien, kristau fedea zehazki azalduz. (Bere bizitza Apostoluen Eginak liburuari eta Pauloren gutunei esker ezagutzen dugu).

Kristautasunaren Zabalkundea Erraztu Zuten Faktoreak

Kristautasuna azkar zabaldu zen Erromatar Inperioan zehar, hainbat faktorek lagunduta:

  • Bilaketa erlijiosoa: Jendeak kezka erlijiosoak zituen. Erromako erlijioak ez zuen bihotza betetzen.
  • Kohesio kulturala: Helenismoa zen guztien kultura, eta herri guztietan greziera hizkuntza arrunta zen.
  • Komunikazio-bideen sare handia eta ona: Galtzada eta itsas-portu onak zeuden.

Entradas relacionadas: