Kristautasuna Erromatar Inperioan eta Agustin Hiponakoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Kristautasunaren Hedapena eta Erromatar Inperioa

Kristautasuna Erromatarrek mendean hartutako Palestinan sortu zen eta oso denbora laburraren buruan Erromatar Inperio osoan zehar zabaldu zen, batez ere, hemengo hiri nagusietan. Hala ere, beste erlijioekin lehian zegoen: mitraismoa, judaismoa eta manikeismoa, hain zuzen ere. Lehenengo hau (mitraismoa) izan zen kristautasunaren lehiakide gogorrena.

Kristautasunaren Legeztatzea eta Erlijio Ofiziala

313. urtean, Konstantino I.ak kristautasuna legeztatu zuen Milango Ediktuaren bidez. Honen baitan, jai batzuen datak aldatu zituzten, mitraismoarekin bateratzeko nahiarekin. Gainera, eliza eta botere politikoen arteko loturak indartu egin ziren; beraz, elizako goi karguei zergak kendu zizkieten.

325. urtean, arianismoa gaitzetsi egin zen, Nizeako I. Kontzilioaren bitartez. Baina 394. urtera arte ez zen Erromako erlijio ofizialtzat hartu kristautasuna. Teodosio Handiak izendatu zuen erlijio ofizial, erlijio paganoa debekatuz.

Hala ere, ez zegoen aginte bateraturik, baina Alexandria, Antiokia, Konstantinopla, Jerusalem eta Erromako apezpikuak berdinak ziren.

Doktrina Finkatzea eta Heresiak

Doktrinaren aspektu ezberdinen aurrean zeuden gatazkak zirela eta, heresia ezberdinak sortu ziren:

  • Arianismoa (Jesusen jainkotasuna ukatzen zuen).
  • Pelagianismoa (nahimenaren askatasuna aldarrikatzen zuen).
  • Gnostizismoa.
  • Donatismoa.

Geroago, filosofia klasikoaren eta kristautasunaren arteko hurbilpen eta asimilazioa gauzatu zen, eta dogma kristauak finkatuz, heresien aurkako borroka kontzeptuala gauzatu zen.

Agustin Hiponakoaren Ingurune Historikoa

Erromatar Inperio izugarriak osatzen du Agustinen inguru historiko-soziala.

Erromatar Inperioaren Krisia eta Zatiketa

235. eta 284. urteen artean Inperioaren krisia suertatzen da. Barbaroek etengabeko inbasioak egiten dituzte. Gainera, boterea lortzeko borroka ugari daude, hau da, gerra zibila gauzatzen da. Honen ondorioz, eta faktore askoren baitan, krisi ekonomikoa gertatzen da.

Antolakuntza politikoan, gorabeherak suertatzen hasten dira geroago. Hasteko, Dioklezianok Inperioa bi zatitan banatzen du (ekialdekoa alde batetik eta mendebaldekoa bestetik), arazoei aurre egiteko nahiarekin. Geroago, Mendebaldeko Inperioaren behera ekarriko duena germaniar herrien sarreraren ondorioz.

324. eta 337. urteen artean, Batasun berria Konstantinoren agintean geratzen da, 305. urtean Diokleziano eta Maximianoren abdikazioaren ondoren. Konstantino boterea hartzeko 324. urtera arte iraun zuen borrokan parte hartu zuen, garaile suertatuz. Honen ondoren, zatiketa berria onesten da.

Baina 374. urtetik 395. urtera agintea Teodosio I.aren esku jausten da, eta honen ondoren behin betiko zatiketa gertatzen da. Azkenik, 476. urtean Mendebaldeko Inperioa erortzen da, lehen esan bezala.

Agustin Hiponakoa (354-430)

Agustin Hiponakoaren bizitzako gertaera nagusiak:

  • Ipar Afrikako Thagaste hirikoa zen. Aita paganoa eta ama kristaua zituen.
  • Gaztaroan kristaua izateari utzi eta gero federa itzuli zen.
  • 1. ikasketak Madauran (365): gramatika eta latindar klasikoak ikasi zituen.
  • Kartagora joan zen (370) erretorika ikastera, eta manikeo bihurtu zen.
  • Kartagon erretorika eskola ireki zuen (375) eta 29 urtera arte irakatsi zuen.
  • Erretorika eskola ireki zuen Erroman (383).
  • Milanera joan zen (384), eta eszeptizismoa ezagutu zuen.
  • Kristautasunera itzuli zen (386).
  • Bataiatu zen (387).
  • Kartagon, monasterio batean egon zen (388-391).
  • Apaiz Hiponan (391): Manikeoen eta donatisten aurka idatzi zuen.
  • Apezpiku izendatu zuten (396).

Entradas relacionadas: