Kristautasun Goiztiarra: Paulo eta Lehen Komunitateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB
Paradigma: aro historiko baten ezaugarri funtsezkoak. Hau da: aro bat bera izatea eta ez bestea, egiten duten gertaera historikoak (Kuhn).
Paulo Apostolua
- I. mendeko familia judu batean jaio zen, Tarson, Saulo izenarekin (gaur egungo Turkian).
- Aita errabinoa zen eta Gamaliel maisuarekin ikasi zuen.
- Bere familia ondo kokatuta zegoen ekonomikoki eta sozialki, eta erromatar hiritartasuna zuen.
- Saulo kristauen kontra zegoen eta euren jazarpenen buru jarri zen.
- Horregatik Estebanen (lehen martiri kristaua) harrikatzean parte hartu zuen.
- Egun batez, Damaskora bidean Jesusekin topo egin eta kristautasunera bihurtu zen (Eg 9). Hemen aldatzen du izena, aurrerantzean Paulo izango delarik.
- Handik aurrera Jesusen mezuaren aldarrikatzaile handiena eta sutsuena izan zen. Bere bizitza guztiz aldatu zuen.
- Kristautasuna defendatu zuen eta bere unibertsaltasuna ere, Jerusalengo Kontzilioan (48. urtea) (Eg 15).
- Bidai ugari egin zituen eta Itun Berriko liburu asko bereak dira (Eskutitzak).
- Kristautasuna garai hartako kultura greziar-erromatarrarekin lotu zuen lehenengoetakoa izan zen.
- Erroman hil zuten, burua moztuz, Neronen jazarpenaren ondoren.
Lehen Komunitate Kristaua Jerusalemen
Lehenengo kristauek elkarteak esperientzia komun batzuk sortu zituzten. Mendekostetik aurrera benetako elkartea sortu zen kristauen artean: otoitz egiten zuten, ospatu, elkarren senide sentitzen ziren eta berri ona aldarrikatzen zuten. Hasieran, denak ziren juduak, Jesusen ingurukoak, baina pixkanaka beste hiri batzuetara iristen joan ziren eta ebanjelioaren mezua pagano izenekoengana helarazi zuten, juduak ez ziren haiei. Horrek desberdintasunak sortu zituen kristauen artean. Paulok, batez ere, irmo defendatu zuen mezua denontzat berbera zela eta paganoei ez zitzaiela zertan eskatu lege juduak betetzea. Ordutik, kristautasuna ez dago inolako kulturari lotuta, mezu unibertsala da.
Nola Bizi Ziren Lehen Kristauak
Lehenengo kristau esperientzia, Apostoluen Eginek liburuan azaldua, deialdi unibertsalerako leku moduan. Elizarengan dagoen fedean lehenengo Samarian eta ondoren Antiokian. Sistema beti zen berbera: hiri batera heltzen zirenean, lehenengo eta behin juduen koloniara joaten ziren, sinagogan. Tarte horretan jazarpenen fenomenoa agertu zen.
Erronkak Erromatar Inperioan
Ez zen erraza izan Erromatar Inperioko gizartean bidea egitea.
- Botere politikoaren susmoak: Kristauek uko egiten zioten enperadorea gurtzeari eta edozein matxinada politikoen erantzun posibletzat hartu ohi zituzten.
- Intelektualen arbuioa: Garaiko intelektualek ere arbuiatu egiten zituzten. Haien ustez, kristautasuna arrazoiaren aurkakoa zen.
- Klase sozial apala: Kristauak klaserik apalenetakoak zetozen, eskulangileak ziren batik bat, eta horren ondorioz, zalantzan jartzen zuten klaserik boteretsuenen nagusitasuna.
Hausnarketa Teologikoa eta Apologetak
Salaketa eta gaizkiulertu horien aurrean, hausnarketa egin zuten gizarteari azaltzeko nor ziren eta zergatik egiten zuten egiten zutena. Horrela sortu zen hausnarketa teologikoa, zeukaten fedea arrazoitzeko, hobeto ulertzeko eta gizarte osoari helarazteko. Zeregin horretan nabarmendu ziren lehenak aita apostolikoak izenekoak, apur bat geroago apologetak sortu ziren eta kristautasunaren apologia egiten zuten.
Kristautasun Goiztiarraren Kronologia
- 30-70 URTEAK:
- Jesus hiltzen da.
- Gerra judua ematen da eta tenplua suntsitua da.
- Jesusen jarraitzaileak judaismoaren barruan daude oraindik.
- 70-110 URTEAK:
- Hamabiak hilda daude jada.
- Ebanjelioak eta Apostoluen Eginak idazten dira.
- Identitatea definitzen hasten dira.
- 110-150 URTEAK:
- Jesusen jarraitzaileen mugimenduak judaismoarekin apurtzen du.
- Kanona ezartzen da.
- Instituzionalizazioa hasten da.
- Autoritatea transmititzeko bidea ezartzen da: ministerioak definitzen dira.
- 150-190 URTEAK:
- Instituzionalizazioa garatzen da.
- Normatibitatea bideratzen da.
- Elizaren egitura garatzen da.