Kristau Fedearen Gakoak eta Bizimodua: Jesusi Jarraituz

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Zer esan nahi du Jesusi jarraitzeak?

Jesusi jarraitzeak harekin harremana izatea esan nahi du. Harreman horren ezaugarriak hauek dira:

  • Benetakoa da, baina ez fisikoa. Barru-barruan senti daiteke.
  • Elkarrenganakoa da: Hark gurekin du harremana, eta guk Jesusekin. Elkar ezagutzearen eta harreman jarraitua izatearen ondorioz sortutako adiskidetasuna da, Jainkoaren maitasuna adierazten duena.
  • Eragina du pertsonarengan eta aldatu egiten du. Orduan eta gehiago identifikatzen da Jesusen sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko moduekin.

Nolakoa da Jesusen jarraitzaileen bizimodua?

  • Kristok hautatu eta lagun gisa maite zaituela sentitzea.
  • Kristorekin bat eginik bizitzea, haren hitzetan eta maitasunean fio izatea, eta harekin gero eta gehiago identifikatzea.
  • Kristorengan aurkitzea bizitzeko, maitatzeko eta guztiz zoriontsu izateko indarra.
  • Besteak maitatzea eta laguntzea, bereziki premia handienak dituztenei.
  • Bizitza, alde onak zein txarrak, zentzuz eta osotasunez bizitzeko poza eta zoriona sentitzea.
  • Jesusen jarraitzaileen kide eta Elizako kide sentitzea.

Zer esan nahi du santu hitzak?

Santu hitzaren bidez, Jainkoaren izatea eta Jesusen izatea adierazten dira. Jesusen jarraitzaileek, harekin bat eginda bizi eta harekin identifikatzen direnek, santutasuna hartzen dute. Hau da, pixkanaka santu bihurtzen dira, Espiritu Santua deitzen diogun Jainkoaren Espirituz beterik.

Kristauok Santu izatera deituak gara. Zer esan nahi du esapide honek?

Jesusen jarraitzaileak Santu izatera deituta daude, hau da, Jainkoak maite duen bezala maitatzea eta Jesusen jarrera berberarekin bizitzea.

Bataioaren eta Eukaristiaren bidez, kristauak bizi berri baten hazia jasotzen du. Santutasuna Jainkoaren maitasunaren ondorioa da, eta kristauon bizitzan eragiten du. Maitasun horri grazia esaten diogu.

Azaldu zein otoitz mota existitzen diren eta asmatu otoitz bakoitzari buruzko eredu bat

  • Eskaeraren bat egiteko otoitza: Norberaren bizitzarako edo beste pertsona batzuentzat gauzak eskatzen ditugu (adibidez, bekatuak barkatzeko).
  • Eskerrak emateko otoitza: Horien bidez, Jainkoari esker ona ematen diogu.
  • Gorazarre egiteko otoitza: Horien bidez, Jainkoa goresten dugu. Ez da hitz asko erabili behar.

Azaldu Jainkoaren lehen hiru aginduak eta beraien garrantzia kristauon bizitzan

  • Maitatu Jainkoa beste ezeren gainetik: Jainkoa maite behar dugu.
  • Ez erabili alferrik Jainkoaren izena: Erabateko errespetua zor diogu Jainkoari. Ez dugu inoiz behar ez den bezala erabiliko haren izena.
  • Jaiegunetan jai egingo duzu: Ikasleek uneoro gurtu behar dute (otoitz eginez, familiarekin egotea, Eukaristian parte hartuz...).

Otoitz egiterakoan Jainkoarekin topo egiten dugu. Azaldu nola gauzatzen den Jainkoarekiko harremana.

Otoitz egitea Jainkoarekin hitz egitea da: pertsonaren barru-barrutik irteten den elkarrizketa da. Isiltasunean, Jainkoa bere baitan dagoela sentitzen du ikasleak; nork bere hitzak erabiliz hitz egiten du Jainkoarekin.

Hitzik gabe ere egin daiteke otoitz, Jainkoaren presentzia sentituz.

Biblia da otoitz egiteko iturri agortezina. Ebanjelioek oso eduki aberatsak dituzte.

Entradas relacionadas: