Kristau Bizitza: Erritoak, Sakramentuak eta Lehen Elkartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,41 KB
Oinarrizko Kontzeptu Kristauak
Definizioak
- Erritoa:
- Ekintzen (ikurrak, sinboloak, keinuak) sekuentzia sistematiko, ohiko eta jakinak, emozio, sentipen edo ideia batzuk adierazteko.
- Otoitza:
- Jainkoarekin egiten den elkarrizketa askea.
- Ospakizuna:
- Urtean zehar une desberdinetan egiten direnak (adibidez: Gabonetako ospakizunak, Eukaristia, Aste Santuko ospakizunak, sakramentuak...).
- Sakramentua:
- Bizitzako une garrantzitsuak kristau erara bizitzeko erabiltzen diren ospakizun kristauak.
Ospakizunaren Ezaugarriak
Gertaera bat nabarmentzeko gizakiok erabiltzen dugun jai errituala.
Ezaugarriak:
- Bizitzako gainerako uneetatik bereizten dira.
- Errituak eta ekintza jakinak erabiltzen dira, ikusten ez dena baina bizi nahi dena (emozioak, sentipenak, baloreak...) adierazteko.
- Pertsona talde bat batzen da jai giroan (musika ezinbesteko elementua da).
Lehen Elkarte Kristauaren Bizitza
Mundu guztia izuturik zegoen, apostoluek egiten zituzten hainbat egintza harrigarri eta mirariengatik. Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten: beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen kontuan hartuta.
Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez. Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen zizkion elkarteari salbatzen zirenak.
Ondasunen Komunitatea
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zenik, baizik eta dena denena zuten. Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen; izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.
Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe –hau da, Adore-emaile– deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra. Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.
Liturgia eta Sakramentuak
Kristau Denborak
- Astero: Eukaristia igandero egiten da.
Astero eta Urtero: Jesusen gertaera nagusiak gogoratu eta gaurkotzeko
- Gabonak: Jesusen jaiotza ospatzen da.
- Aste Santua: Jesusen nekaldia, heriotza eta berpizkundea ospatzen da.
- Garai Arrunta: Bereziak ez diren egun guztiak.
Bizitzako Gertaera Garrantzitsuenetan: Sakramentuak
- Bataioa: Jaiotza ospatzen da.
- Jaunartzea: Ume arotik nerabezarora pasatzea ospatzen da.
- Sendotza: Nerabezarotik heldutasunera pasatzea ospatzen da.
- Ezkontza: Bikotean amankomuneko proiektua egitea ospatzea.
- Apaizgintza: Elkartearen gidari izateko bizitza dedikatzearen ospakizuna.
- Gaixoen Gantzudura: Gaixotasunean itxaropen kristaua indartzeko ospakizuna.
- Barkamena: Akatsak eta gaizki egindakoak Jainkoaren aurrean onartzearen ospakizuna.