Kresala txomin agirre

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,64 KB

TXOMIN AGIRRE

BIOGRAFIA

Domingo Asenzion Aguirre Badiola edo “Txomin Aguirre”, Ondarroan jaio zen 1864ean eta  Zumaian 1920ean hil zen. Bere familia maila apalekoa zen, aita arotza eta bere ama Ondarrutarra zen. Kostaldeko giroa, bere idazlanetan eragin handia izan zuen. Bere lehenengo ikasketak, herriko eskolan izan ziren baina txikitatik abaderazko joerak zituen. Egun batean Bilboko artziprestera azaldu zitzaion eta Bilbora elizmutil bezala eraman zuen.  1884tik 1888era Gasteizen Filosofia eta Teologia ikasi zuen. Lan erlijiosoak edota didaktikoak idatzi zituen. 

Txomin Agirre betidanik euskararekiko ardura handi erakutsi zuen, Bizkaierazaleen alde zein gipozkerazaleen alde zegoen. Adibidez, Kresala gipuzkeraz idatzi zuen, Garoa, berriz, bizkaieraz.

1918ean Euskaltzaindia taldea sortu zituen Resurección Maria de Azkuerekin, Luis Eleizalderekin, Arturo Kanpionerekin eta Julio Urkixorekin.

PENTSAERA

Hiru ezaugarri hauek osatzen dute nagusiriko Txomin Agirreren pentsaera:
Euskaltzaletasunak, Abertsaletasunak, Kristautasunak. Euskaldunak euskaraz egin behar zuen beti eta ondo, erdarakadarik gabe; gero, Euskal Herria maitatu eta defendatu eta,  denaren gainetik, kristau zintzoa izan. 
Hiru ardatz nagusi hauen ondoan badaude, jakina, beste osagaia garrantzitsu batzuk, hala nola herri zehearen eta bizimodu apaleko jendearen defentsa, hala behar zenetan jauntxo eta aberaskumeekin kontrajarriz. Txomin Agirre beti defendatu zituen, su eta gar, Euskal Herriko bi tradizio-bizimodu nagusiak, baserrikoa eta itsasaldekoa, eta hori bere idazlanetan agertuko zuen argi eta garbi.


OHITURAZKO ELEBERRIA

1900 eta 1935 urteen artean egin zen. Baserri eta arrantzaleen arteko giroa islatzen zen, ohitura zaharrak defendatzen zituelako. Pertsonaiak lauak eta abstraktuak dira. Ohiturazko eleberriak Euskal Herriko ikuspegi bakarra islatzen zuen, hau da, kristau zintzoa, tradizionala. Ez da eleberri deskribatzailea eta badirudi lehen zantzua edo aztarna Mogelen Peru Abarca izan zela, baina lehen euskal eleberria Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea izan zen, 1898koa.

AUÑEMENDIKO LOREA (1897)


Auñemendiko lorea
1897an argitaratu zen lehen aldiz, Euskalzale aldizkarian. Harez gero ez zen berriro 1966rarte publikatu. Hasieran, Riktrudis zeukan izentzat. Nobela honetan Txomin Agirrek zazpigarren mendean bizi izan zen Riktrudis bizitza kontatzen digu. Erabiltzen den euskalkia bizkaiera da. Historioa iparraldean kokatzen da eta bere pertsonaiak Riktrudia eta Arnold dira. 

KRESALA (1906)

Kresala lehenengoz Euskalerria aldizkarian argitaratu zen, zatika (1901-1904). Bigarrenez, 1906an, Florentino Elosuren inprentan. Ohiturazkotzat jo dezakegun elaberri honen bidez arrantzale-jendeari monumentu handi bat egin nahi izan zion Agirrek. Izan ere, amodiozko istorioa tartean dagoela, arrantzaleen eta kostaldeko herrien ohiturak agertzen zaizkigu. Kresala elaberrian argi eta garbi azaltzen dira Txomin Agirreren ideología osatzen zuten hiru ardatz nagusiak: Euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna. Bertan erabiltzen den euskalkia gipuzkoera da eta Arranondon kokatzen da.

GAROA

Hirugarrena izan zen. Ohitura eleberri hau ere, baina nekazal giroan kokatua. Idazle honen lanik ezagunena dugu hirugarren hau. Nobela honen kokalekua Oñatiko Uribarri auzoa da, “Zabaleta” baserria. Gipuzkeraz idatzi zuen eleberri hau Agirrek. Bertan, moralki, ideologikoki, linguistikoki eta geografikoki ongi definituak dauden bi munduen aurkezpena egiten du; alde batetik, euskal baserri eta mendiaren mundu idealizatuta, eta bestetik, hiri mundua, birtute moral eta aberrikoz gabea. Ez dago pertsonaien arteko gatazkarik, eta narratzaile subjektibo orojakilea da.Pertsonai nagusia Joanes artzaina da.

Entradas relacionadas: