Kostaldeko Formazioak eta Kanpo Geodinamikako Arriskuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Kostaldeko sedimentazio-formak
- Hondartza: Olatuek utzitako sedimentu-metaketa da. Sedimentuen arabera, hareazko zein harrizko hondartzak izaten dira.
- Albufera: Itsasotik harea-barra baten bidez banandurik dagoen kostaldeko lakua da, ur gazikoa. Antzinako badia baten kanpoaldean sedimentuak pilatzean eratzen da. Itsasoan baino bero handiagoa egiten duenez, arrain, hegazti eta landaredi espezie ugari aurki daiteke bertan.
- Barra: Sakonera txikiko uretan kostaldearekiko paralelo dagoen harea-metaketa da. Tamaina eta formaren arabera, izen hauek hartzen dituzte:
- Gezia: Kurbatuta dagoen barra ez oso luzea.
- Kordoia: Badiaren sarrera ixten duen barra luzea.
- Tonboloa: Uharte bat eta kostaldea lotzen dituen harea-metaketa da. Kostaldearen eta uhartearen artean olatuek energia galtzen dutenean sortzen dira. Adibidez: Donostiako tonboloa.
3. Kanpo-geodinamikari loturiko arriskuak
Maldetako higidurak: luiziak eta harri-jausiak
Mendi-hegaletan grabitateak edo urak askotan eragindako materialen beheranzko desplazamenduak dira. Batzuetan, hegal-zati bateko material xeheak erortzen dira; beste batzuetan, berriz, harriak erortzen dira malda handiko hegaletan. Oro har, desplazamendu horiek nahiko bizkor eta ustekabean gerta daitezke, eta zenbaitetan kalte handiak sortzen dira. Adibidez: komunikazio-bideetan.
Higidura horiek espazioan aurreikustea nahiko erraza bada ere, noiz gertatuko diren zehaztea askoz ere konplexuagoa da.
Arrisku-faktoreak
Eragina duten zenbait parametro:
- Eskualdeko topografia orokorra: Bereziki malda. Malda %15ekoa baino handiagoa bada, arriskugarritasuna handitu egiten da.
- Hegala osatzen duten materialak (harriak): Iragaztezinak dira, baina ura xurgatzen dute; ondorioz, lerradura eragiteko joera dute.
- Egitura geologikoa: Estratuaren inklinazioaren arabera.
- Eskualdeko klimatologia: Klima euritsuetan eta noizbehinkako euri-jasak dituztenetan arrisku mota hau nabarmena da. Prezipitazio-urak lurzoruko poroak betetzen ditu eta plastikotasuna handitu egiten da; beraz, desplazamendua errazten da.
- Mendi-hegalaren landaretza-estalkia: Landaretzak lur-mugimenduak murrizten ditu.