Korrosioa: Motak, Faktoreak eta Prebentzio Estrategiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB
Diseinu Irizpide Orokorrak
- Fluido estankoak edo busti eta lehortzen dabiltzan ziklo alternoak ahalbidetzen dituzten diseinuak saihestu.
- Gainazal horizontalak ekidin.
- Akatsik gabeko eta zimurtasun txikiko gainazal-akaberak erabili.
- Zikinkeria garbitu.
- Gainazal-estaldurak erabili.
- Kloruro ioi kontzentrazio baxuak mantendu.
Alearteko Korrosioa
Ale-mugetan sortutako faseek duten konposizio kimiko desberdinaren ondorioz sortzen da. Korrosio galvaniko mota bat da.
Fenomenoa eta Ezaugarriak
- Bigarren faseak sarri materialak fabrikatzerakoan edo soldadura prozesuetan dauden tenperatura altuetan sortzen dira.
- Oso azkarra da: korrosio galvanikoa da, katodoarekin konparatuz anodoaren azalera askoz txikiagoa delako.
- Aluminio gogorretan eta batez ere, altzairu herdoilgaitzetan ematen da. Altzairu herdoilgaitzetan, Cr karburoak sortzen dira altzairuaren fabrikazioan (ijezketa beroa), tratamendu termikoetan edo soldaduran.
- Karburoen sortze-tenperatura: 450-950ºC.
- Altzairua babesteko beharrezkoa den Cr urriko zonak sortzen dira. Gainera, pare galvanikoa dela eta, kromoan pobretutako eremua anodiko bihurtzen da.
Desaleazioa (Dealloying)
Korrosio prozesuen ondorioz aleazio solido monofasiko baten elementu bat edo osagai bat bereziki desagertzen denean gertatzen da.
Adibide arruntena letoiaren dezinkifikazioa da (zink-galera).
Beste metal batzuetan ere ematen da: aluminioa, burdina, kobaltoa, kromoa, etab. modu selektiboan desagertu daitezke.
Erosio-Korrosioa
Eraso kimikoa eta higadura mekanikoa batzen direnean gertatzen da.
Ezaugarriak eta Prebentzioa
- Higadura mekanikoa fluido-mugimenduak sortzen du. Metalaren gainazalean fluxuaren araberako lorratz eta habailak sortzen ditu, materialaren lodiera gutxituz.
- Metal guztiek jasaten dute.
- Babes-geruza eratuz pasibatzen diren aleazioetarako bereziki kaltegarria da. Abrasio-ekintzak geruza higatu dezake. Korrosioa larria izango da babes-geruza modu jarraituan eta bizkor berreratzeko gai ez bada.
- Metal bigunek (kobrea, beruna) ere sentikorrak dira.
- Fluidoaren abiadura gutxitzea garrantzitsua da, eta fluxu zurrunbilotsuak ekiditea. Fluidoak burbuilak edo partikulak baditu, higadura-abiadura handitu egiten da.
- Material aukeraketa egokia izan behar da. Materialaren gogortasunak ez du beti portaera egokia bermatzen.
- Diseinu-irizpideak kontuan izan behar dira.
Tentsiopeko Korrosioa (SCC – Stress Corrosion Cracking)
Tentsio mekaniko eta korrosio-ingurunearen eragin bateratuaren ondorioa da.
- Lan-tentsioak edo hondar-tentsioak izan litezke eragileak.
- Tentsioaren norabide normalean agertzen eta hazten diren pitzaduretan ematen da. Pitzadurak oso azkar sakondu litezke.
Diseinu Irizpideak SCC Prebenitzeko
- Tentsioa murriztu: kanpo-karga murriztuz edota aplikatutako tentsioarekiko perpendikularra den zehar-ebakiaren azalera handituz.
- Fabrikazioko hondar-tentsioak kendu (suberaketa).
- Zona estankoak diseinuan saihestu.
- Ingurunea aldatu: SCC-a errazten duten elementuak kendu (adibidez, kloruroen presentzia ekiditeko hozte-sistemetako uraren desionizazioa edo inhibitzaileen erabilera).
- Gainazal-estaldurak erabili, nahiz eta estaldurak akatsen bat baduen, ez du materiala babestuko.
Korrosio Moten Identifikazioa
1. Taldea: Ohiko Ikusketa Azterketen Bidez Identifika Daitezkeenak
- Uniform corrosion (Korrosio uniformea)
- Pitting (Koskadura)
- Crevice corrosion (Pitzadura-korrosioa) (crevice model, pack rust)
- Galvanic corrosion (Korrosio galvanikoa)
- Lamellar corrosion (Korrosio lamelarra)
2. Taldea: Azterketa Gehigarriak Behar Dituztenak
- Erosion corrosion (Erosio-korrosioa)
- Cavitation (Kabitazioa)
- Fretting corrosion (Fretting korrosioa)
- Intergranular corrosion (Alearteko korrosioa)
- Exfoliation (Esfoliazioa)
- Dealloying (Desaleazioa) (selective leaching)
3. Taldea: Mikroskopioak (Optikoa, Elektronikoa, etab.) Behar Dituztenak
- Environmental cracking (Ingurune-pitzadura)
- Stress Corrosion Cracking (SCC) (Tentsiopeko korrosioa)
- Corrosion fatigue (Korrosio-nekea)
- Hydrogen embrittlement (Hidrogeno-hauskorra)
Korrosio Faktoreak
- Ingurune-faktoreak: fluxu-abiadura, tenperatura eta konposizioa.
- Fluxu-abiadura altuek korrosio-abiadura azkartzen dute, hala nola tenperatura altuek.
- Konposizioan ere, ingurunearen korrosio-substantzien kontzentrazioa handituz korrosio-abiadura handitzen da.
- Adibidez: Aluminio edo kobre aleazioak eta altzairu galbanizatua dira kanpo-aplikazioetarako gehien erabiltzen diren materialak.
- Itsas urak (%3,5 gatza) ur gezak baino korrosio handiagoa eragiten du (koskadura (pitting) eta pitzadura-korrosioa (crevice) ere eman ohi dira).
Korrosioaren Prebentzioa
- Baldintzetara egokitzen den materiala aukeratu.
- Ingurunea aldatu.
- Inhibitzaileak erabili: nahiko kontzentrazio baxuetan gehitutakoan, inguruneko izaera korrosiboa txikitzen duten substantziak.
- Drainatze osoa eta garbiketa erraza ahalbidetzen duten diseinuak.
- Estaldurak (kontuz, estaldura hondatzen bada, ez du materiala babestuko).