Korronte Sozialak eta Suizidioa: Azterketa Soziologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,63 KB
Korronte Sozialak: Suizidioa
Egitate sozialek indar ezberdina dute. Adibidez, ezkontza egitate sozial bezala aldatu egin da; egun duen indarra ez da garai batean zuena. Egun ezkondu aurretik bikotekidearekin biziko zara, baina garai batean ez zen hala. Hemen ikus dezakegu egitate sozialak indarra galdu duela. Beraz, egitate sozialek ez zaituzte ezkontzera behartzen, baina eskolara joatea bai.
Korronte Sozialen Indarra
Zeren arabera izango du egitate sozial batek indar gehiago edo gutxiago? Korronte sozialaren arabera.
Korronte sozialak gizarte batean momentu batean nagusi diren sentimendu multzoei deitzen diegu, hau da, komunitate batek gizarte batean konpartitzen dituen sentimenduak. Adibidez, krisi garaian desmoralizazio kolektibo bat izan da, eta Durkheimek honi deitzen dio korronte soziala. Durkheimek planteatzen du korronte sozialen artean gizarte modernoetan suizidioa izango dugula. Bere kezka nagusia ez da suizidio horren arrazoia bilatzea izango, suizidio tasa aztertzea baizik. Berarentzat suizidioa gauza patologikoa da, eta historian zehar eman den gauza bat da.
Suizidioa Gizarte Tradizionalean vs. Gizarte Modernoan
Zergatik gizarte tradizionaletan suizidio gutxiago gizarte modernoetan baino? (Suizidioak gizarte tradizionala < gizarte modernoa)
Erlijioak gizartea kohesionatzen zuen, hau da, integrazioa bermatuko du. Gero eta askatasun gehiago, kohesio sozial gutxiago izango dugu. Adibidez, AEBn esklabu batzuk ez zuten askeak izan nahi ez zekitelako zer gertatuko zitzaien.
Gizarte tradizionaletan ez dago askatasunik, baina erabateko kohesioa dago. Hortaz, modernizazioaren elementu garrantzitsuena askeago garela da. Egile batzuk suizidioan imitazioa ematen zela zioten, hau da, gertaera bat gertatu hala bestearen atzetik datoz. Imitazio hau genero indarkerian eman dela aipatzen dute batzuek.
Suizidio Tasak eta Kontzientzia
Suizidio tasak zeren arabera egongo dira? Kontzientziaren arabera. Alegia, gizarte ezberdinen arabera suizidio tasa ezberdinak emango dira; ez dira faktore biologikoak izango.
Erlijioari dagokionez, lurralde protestante eta katolikoen arteko bereizketa bat egiten du; lurralde protestanteetan suizidio gehiago daudela frogatzen saiatuko da. Hots, protestantismoak indibiduoaren eta jainkoaren arteko harremana askoz ere askeagoa eta zuzenagoa da. Suizidiorako joera gutxiago dute familian bizi direnek; bakarrik baldin bazaude, joera handiagoa izango duzu suizidiora jotzeko.
Gizonezkoen suizidio tasa altuagoa da emakumezkoena baino. Beraz, honek erabateko ikuskera matxista du, gizonek askatasun gehiago dituztela ikusten delako. (Gizonezkoen tasa: %13,02 eta emakumezkoena %3,2).
Suizidio Motak
Suizidioaren barnean hiru mota bereizten dira, eta honakoak dira bereizten diren hiru suizidio motak:
- Suizidio egoista: talde integraziorik eta presio sozialik ez dagoenean. Hau litzateke gehien aurkitu dugun suizidio mota.
- Suizidio altruista: guztiz kontrakoa. Gehiegizko integrazioa dagoenean.
- Suizidio anomikoa: moral falta edota arau moralen falta litzateke. Gehienbat harreman ekonomikoetan ematen da.
Teoria Soziologikoaren Helburuak
Honako helburu hauek betetzen dituen teoria soziologikoa:
Gizarte-fenomenoak deskribatzea, aldagai behagarri eta kuantifikagarrietatik abiatuta.
Lege natural kausalak ezartzea.
Ezagutza sistema axiomatiko baten bidez antolatzea
Nolanahi ere, ez da baztertzen ezagutzaren teoria bat eta ekintzaren teoria bat ezartzeko aukera, ezarritako baldintzen barruan.
Zer da Soziologo bat Gizartean?
Soziologo gehienek honako helburu hauetakoren batera bideratzen dute beren lana: beren ikerketa politiken eta gizarte-ongizatearen oinarri gisa erabiltzea, aholkularitza emanez eta politikariekin, hezitzaileekin eta legegileekin partekatuz gizarte-gatazkak konpontzeko edo teoriak mugatzeko eta gizarte-prozesuak garatzeko. Lehen alderdia aukeratzen dutenek gobernu-erakundeentzat eta komunitate-zentroentzat lan egiten dute gehienbat; bigarren kasuan, berriz, erakunde akademikoetan edo ikerketak egiten dituzten ikastetxeetan lan egiten dute.
Soziologiak trebakuntza sakona ematen du arlo hauetan: gizarte-arazoak eta gizarte-psikologia, non giza elkarreraginarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasten diren; gainera, ikasleek estatistikari eta ikerketa-metodoei buruzko prestakuntza jasotzen dute, eta aplikazio informatikoak eta gizarte-simulazioko aplikazioak erabiltzen dituzte. Hemen ematen da merkatuen ikerketako analista postuekin lotutako oinarrizko prestakuntza, adibidez.