Korronte Elektrikoen Arteko Indarrak: Azalpen Sakona
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,4 KB
15-KORRONTE ELEKTRIKOEN ARTEKO INDARRAK
Zergaitia
Karga elektrikoek eremu magnetikoa sortzen dute. Korronte elektrikoa (kargak higitzen) denean ere, eremu magnetikoa sortzen da. Eremu magnetiko horrek karga elektrikoen gainean indarra eragiten du, Lorentz indarra:
Eremu magnetiko baten barruan korronte elektrikoa dagoenean, indar magnetikoak eragiten dio korronteari.
Korronte paraleloen edo antiparaleloen arteko indarrak
Noranzko bereko bi korrontek elkar erakartzen dute, eta aurkako noranzko dutenek aldaratu. Demagun bi hari eroale paralelo eta infinitu ditugula, d distantziara.
1. korronteak eremu magnetikoa sortzen du bigarrenaren tokian:
B1 2. eroalekiko perpendikularra da. B1-ek 2. eroalean F12 indarra eragiten du:
Era berean, 2. korronteak eremu magnetikoa sortzen du 1.aren lekuan eta F21 indarra. Bi indarrak modulu eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute (akzio-erreakzio indarra).
Eroaleek luzera-unitateko jasaten duten indarraren adierazpena:
Amperearen definizioa
Korronte intentsitatearen unitatea SI sisteman. Hutsean metro bateko distantziara dauden bi eroale paralelo eta infinituetatik zirkulatzen den korronte intentsitatea ampere batekoa da, luzera-metro bakoitzeko indarra 2.10-7 N bada.