Korronte Elektrikoen Arteko Indarrak eta Anperearen Definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,76 KB

Korronte elektrikoen arteko indarren zergatia:

Mugitzen ari den karga batek eremu magnetiko bat sortzen du, kargaren balioaren, abiaduraren eta distantziaren menpekoa dena. Korronte elektriko batek ere eremu magnetiko bat sortzen du, korrontea higitzen ari diren karga elektrikoen multzoa baita.

Eremu magnetiko batek, higitzen ari den beste karga baten gainean indar jakin bat eragiten du, Fm, Lorentzen indarra: F= q.v.B (eskema FBI)

Eremu magnetikoaren barruan korronte bat dagoenean, eremuak indar magnetikoa eragiten dio korronteari. F= I.L.B

Korronte paraleloen edo antiparaleloen arteko indarrak

Noranzko bereko bi korronte daudenean erakarpen indarrak sortzen dira, eta aurkako noranzko bi korronte daudenean, aldiz, aldarapen indarrak.

Irudia: Noranzko bereko bi korronte paraleloek elkar erakartzen dute. Aurkako noranzkoko bi korronte paraleloek elkar aldaratzen dute.

Korronteak sortzen duen eremu magnetikoa bigarrena dagoen tokian: B=u.I : 2.pi.d

B1-ek 2.eroalearen gainean F12 indarra eragiten du. B1 bigarren eroalearekiko perpendikularra denez, indarraren modulua honako hau da:

F12 = I2 . L.B1 = I2.L.u.I1 /2.pi.d = u.I1.I2.L /2.pi.d

Eroaleek luzera-unitateko jasaten duten indarra kalkulatzeko: F/L = I.B

Amperearen definizioa:

Amperea korronte-intentsitatearen unitatea da SI-ean. Amperea definitzeko korronteen arteko indarra erabiltzen da. Amperearen definizioa: hutsean eta metro bateko distantziara dauden bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetatik zirkulatzen ari den korronte-intentsitatea ampere batekoa da baldin eta luzera-metro bakoitzeko erakarpen edo aldarapen indarra 2.10-7 N-koa bada.

Entradas relacionadas: