Korronte alternoa eta korronte zuzena: Oinarrizko kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,54 KB
Korronte alternoa eta korronte zuzena
Korronte zuzena
Korronte hau noranzko berean mugitzen da beti, polo negatibotik positibora, hain zuzen ere. Noranzko berean mugitu eta baliorik aldatzen ez duenean, korronte zuzen hutsa esaten zaio. Baina, noranzko berean mugitu eta balio hori aldatzen denean, korronte zuzen pultsagarria izaten da.
Korronte alternoa
Elektroiak zirkuituaren barruan noranzko batera zein bestera mugitzen direnean, korronte alternoa daukagu. Korronte hau hartzaile elektriko gehienek behar izaten dute ibili ahal izateko. Tentsio elektrikoaren eta korronte elektrikoaren noranzkoa aldatu egiten da, eredu sinusoidal baten arabera, baina uhin triangeluarrak edo karratuak ere izan daitezke.
Maiztasuna
Maiztasuna esaten zaio denbora batean betetzen diren ziklo kopuruari, eta hertzetan neurtzen da, hertza segundu bakoitzeko zikloa da.
Tentsio alternoaren sorkuntza
Elektrizitatea eta magnetismoa elkarri estututako bi fenomeno dira. Korronte elektrikoa eroale batetik dabilenean, eremu magnetikoa sortzen den bezala, induzitutako tentsio elektrikoa sortzen da bertan. Baina oinarrizko sorgailu bat iman batek sorturiko eremu magnetikoaren barruan bira egiten duen espirak sorturikoa da.
Korrontea arteztea: Diodoa
Elkarrekin lotuta eta kapsula barruan sartuta dauden bi erdieroalerekin (P eta N) eratzen da. P-n dagoenari anodo (A); N-n dagoenari katodo (K) esaten zaio. Diodoak industrian korronte artezteko duen funtzioa da garrantzitsuena.
- Anodoa katodoarekiko +: polarizatuta, korronteari igarotzen uzten dio.
- Anodoa katodoarekiko -: alderantziz polarizatuta, korronteari ez dio igarotzen uzten.
Korronte alternoa zuzen bihurtzeko erabiltzen dira, eta prozedura horri artezketa esaten zaio.
Artezgailu monofasikoa
Transformadoretik irteten den korronte alternoa tentsio txikiko korronte alterno bihurtzen du. Gero, korronte hau diodotik igaro eta honek korronte alternoaren balio negatiboak deuseztatzen ditu, eta horrela lortzen dira formak (lerroa, mendixka, lerroa, mendixka…). Eta kondentsadore bat jarriz, seinalea leundu egiten da.
Formulak
- I = V / R
- R = ρ (erresistibitatea) · l (luzera) / s (sekzioa)
- P = V · I = R · I2 = V2 / R
- Maiztasuna (f) = 1 (ziklo kopurua) / T (periodoa) = (Hz)
- Pab = V · I · cosφ = korronte alterno monofasikoa
- Pab = 31/2 · I · cosφ = korronte alterno trifasikoa
- Vef (tentsio eraginkorra) = Vo / 21/2
- Vm (batez besteko tentsioa) = 2Vo / π
- Kirchhoffen tentsioen legea: Vsekundarioa / Vdiodoa + Vr
Graetzen zubi arteztailea
Artezgailu monofasikoaren sistema berdina da, baina eraginkorragoa, eta diodo pare bakoitzaren kondukzioaren alternantzian oinarritzen da. Hobea da, lau diodo erabiltzen dituelako; horrela, balio negatiboak kendu beharrean, positibo bihurtzen ditu, eta, ondorioz, mendixka konstanteak lortzen ditu.