Kontzientzia, Adimena eta Pentsamendu Abstraktua: Gizakia eta Animaliak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB
Ezagutza Arrazionala eta Pentsamendu Abstraktua
1. Kontzientzia eta Kontzientzia Erreflexuaren Arteko Ezberdintasunak
Kontzientzia (latinetik con scientia) zerbaitez ohartzeko gaitasuna da, besterik gabe. Gizakiok dugu gaitasun hau, baita animaliek ere. Are gehiago, oinarrizko eskala batean, landareen kontzientziaren ebidentziak ere badaude.
Kontzientzia erreflexua, ordea, geure buruaz ohartzen garela ohartzeko gaitasuna da. Tradizio psikologiko-filosofikoaren arabera, gizakia da kontzientzia erreflexua duen animalia bakarra. Baina ikerketa berriagoak baieztapen hori zalantzan jartzen ari dira. Esate baterako, 2012an, Cambridgeko Unibertsitatean izandako neurozientzialarien bilkura batean, honako adierazpen hau onartu zen:
"Neokortex ez izatetik ezin da ondorioztatu organismo batek afektu-egoerarik ez edukitzea. Bat datozen hainbat ebidentziek zera erakusten dute: gizakiak ez diren animaliek kontzientzia-egoeren oinarri neurofisiologiko, neurokimiko eta neuroanatomikoak dituztela eta, honekin batera, intentziodun jokabideak erakusteko gaitasuna. Ondorioz, ebidentzia gehienek erakusten duten moduan, gizakiok ez gara bakarrak kontzientzia sorrarazten duen oinarri neurologikoa dutenak. Gizakiak ez diren animaliek, ugaztun guztiek, txoriek eta beste izaki batzuek ere, olagarroak barne, oinarri neurologiko hau daukate."
2. Adimenaren Funtzioak eta Jokabideak
Adimenaren zein funtziorekin daude lotuta ondorengo jokabideak?
- a. Hotzari aurre egin ahal izateko aterpe bat eraikitzea: Adimen praktikoa
- b. Animalien portaera deskribatzen duen testu bat idaztea: Adimen teorikoa
- c. Animalia baten aztarnak ikusita, haren arrastoari jarraitzea: Adimen praktikoa
- d. Bi makila igurtziz sua sortzea: Adimen praktikoa
- e. Munduaren sorrerari buruzko kontakizun bat entzutea: Adimen teorikoa
3. Adimenaren Garapen Estadioak
Adimenaren garapenaren zein estadiori dagozkio ondorengo portaerak?
- a. Josune eta Anek andereñoak emandako irudiak hormirudi batean kokatzen dituzte: txorien irudiak zeruan, arrainenak itsasoan eta ugaztunenak lurrean. Adimen logiko zehatza (6-12 urte)
- b. Mikel irribarrea ezpainetan duela lokartzen da amak kontatzen dion ipuin zoragarria entzuten duen bitartean. Sentimen-mugitzeko adimena (0-2 urte)
- c. Markeli hitz-zerrenda bat ematen zaio. Zerrendan mota desberdinetako animalien izenak agertzen dira. Izenak hartu eta sailkatu egiten ditu animalia motaren arabera. Adibidez, ugaztunak, hegaztiak, arrainak… Adimen abstraktua (12-16 urte)
- d. Lurra geruza zuri batez estalita ikustean, Patrick kanpora irten eta eskukada bat sartu du ahoan, azukrea zelakoan. Adimen eragile aurrekoa (2-6 urte)
- e. Maite ohartu da errazago mugitzen dituela objektu txikiak handiak baino. Sentitze-mugitzeko adimena (0-2 urte)
- f. Martak pilota hartu eta zerura botatzen du. Pilotak buruan jotzen du. Orduan, Martak amari: Ama, pilotak jo nau! Zergatik ez da gelditu sapaian? Adimen eragile aurrekoa (2-6 urte)
- g. Mattinen aurrean, azukre-koskor bat hartu eta uretan sartzen dugu. Azukrea disolbatu egiten da. Mattini azukrea non dagoen galdetzen badiogu, zera erantzuten digu: Azukrea ez dago, joan da. Adimen eragile aurrekoa (2-6 urte)
- h. Juleneren aurrean, esperimentua errepikatzen dugu. Juleni azukrea non dagoen galdetzen diogunean, zera erantzuten digu: Azukrea urarekin nahastu da. Adimen logiko zehatza (6-12 urte)
- i. Hirugarrenez egiten dugu esperimentua, oraingoan Arantzaren aurrean. Arantzak zera erantzuten du: "Karbohidratoa (CnH2nOn) diluituagoa dago oraingo honetan." Adimen abstraktua (12-16 urte)
4. Kontzeptuen Eraketa
Kontzeptuak gure gogamenean eratzen dira.
5. Kontzeptu Baten Edukiera eta Hedadura
"Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleak" kontzeptua emanda:
- Edukiera: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak edo Arte Batxilergoko lehen maila egiten ari diren ikasleak, 15-16 urte kasu gehienetan.
- Hedadura: Batxilergoko 1. maila egiten ari diren ikasle guztien zerrenda.
6. Judizioen Egiaztapena
- Judizio analitikoak: Esperientziara jo gabe egiazta daitezke, predikatuak dioena subjektuak adierazitakoarekin koherentea bada.
- Judizio enpirikoak: Esperientziarekin kontrastatuz egiazta daitezke, adibidez, esperimentu baten bidez.
7. Arrazoiketa Deduktibo eta Induktiboen Adibideak
(Hurrengo bertsioan gehituko dira)