Kontzertu Ekonomikoak eta Industria Frankismoan: Analisia eta Garrantzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB
Analisia 16
Dokumentuaren lehenengo hiru paragrafoetan zera adierazten da: Indargabetu egin behar ziren Kontzertu Ekonomikoak Bizkaian eta Gipuzkoan.
Kontzertu Ekonomikoen Aurka Argudioak
1. Euskal Herriko probintzien Kontzertu Ekonomikoen sistema pribilegioa zen, hau da, Aldundiei emandako autonomia. Ondorioz, zergapekoek gainerako lurraldeek baino ahalegin txikiagoa egin behar zuten karga publikoak ordaintzean.
2. Bizkaiak eta Gipuzkoak ahaztuta zeukaten Kontzertu Ekonomikoen sistema Espainiako estatuak emandako pribilegioa zela. Traizioa egin zioten Estatuari, eta armak hartu zituzten Mugimendu Nazionalaren aurka (Francoren bandoaren aurka). Bada, zigorra merezi zuten, eta ezarriko zitzaien.
3. Leialak izandako probintzietan, hots, Araban eta Nafarroan, Kontzertu Ekonomikoen sistema bereziari eutsi behar zitzaion.
1937ko Lege Dekretuaren lehen artikuluak honako xedapen hau zekarren: Bizkaian eta Gipuzkoan, behin pribilegio-egoera eta itundutako gobernu-era indargabetuta, ohiko zerga-sistema ezarri behar zen.
Garrantzia 16
Frankismoaren Eragina Euskal Probintzietan
Lehenik, Francok eta haren Gobernuak euskal probintzien aurka agertu ziren eta probintzia traidore izendatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa, eta, horrenbestez, neurri sakonak hartu zituen: bortizki zapaldu zituen gizarte zibila eta aldeko ez zuen Eliza, hilketa eta gehiegikeria ugari egin zituen, oinarrizko askatasunak kendu zizkien bizkaitarrei eta gipuzkoarrei, euskal kultura eta hizkuntza oztopatu edo debekatu zituen... Ondorioz, herritar askok ikaragarri sufritu zuen. Halarik ere, ez zuen isildu abertzaletasuna, eta indar handiarekin esnatu zen.
Bigarrenik, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Kontzertu Ekonomikoak berrezartzea aldarrikatu zuten Franco hildakoan. 1978ko Espainiako Konstituzioan Kontzertu Ekonomikoen sistema bermatu zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua indarrean jartzean (1979), erkidego osora hedatu ahal izan zen Kontzertu Ekonomikoen sistema. Beraz, Trantsizioan berreskuratu zen, demokrazia berrezartzean.
Analisia 18
Industria Bultzatzeko Legea
Lege bat egin behar zen, nazioaren intereseko industriak bultzatzeko eta politika ekonomiko autarkikoa babesteko. Espainiako industria hondatuta zegoen Gerra Zibilaren ondoren, eta bazegoen zer eginik ekonomiaren arloan. Ideia nagusi hori aintzat hartuta, bi zati bereiz daitezke aztergai dagoen testuan:
Lehenengo Zatia: Ekonomia-Askatasuna
Legearen sarrera izan zen, eta honako ideia hau jaso zuen: Espainiak ekonomia-askatasuna eskuratu behar zuen. Zera defendatu zuen: interes bereziko industriei lagundu behar zien Estatuak.
Bigarren Zatia: Industria Aukeraketa eta Abantailak
2.1. Industria Aukeraketa
Adierazi zuen zer industria aukeratu eta nola aukeratu, hau da, zer irizpide hartu behar zen aintzat industria-aukeraketan. (1. artikulua)
2.2. Abantailak Enpresentzat
Finkatu zuen zer abantaila eskaini behar zitzaien aukeratutako enpresei: besteak beste, lantegia jartzeko behar ziren lurrak desjabetzeko gaitasuna; zerga-murrizketa; kapitalak Estatuaren % 4ko bermea eskuratu ahal izatea; tresneriaren inportazioari ezarritako muga-zerga gutxitzea. (2. artikulua)
2.3. Estatuaren Esku-Hartzea
Zehaztu zuen Espainiako estatuak esku hartu ahal izango zuela naziorako intereseko industrietan, laguntza horien guztien truke. Horretarako, kontu-hartzaile bat eta ordezkari bat izendatu beharko ziren. (3. artikulua)
2.4. Estatuaren Kontroletik Askatzea
Gehitu zuen enpresak, behin martxan jarrita eta sendotuta, Estatuaren laguntzatik eta kontroletik askatzeko aukera izango zuela. (6. artikulua)
Garrantzia 18
Politika Autarkikoaren Ondorioak eta Ekonomiaren Garapena
Lehenik, luze iraun zuten politika autarkikoaren ondorio larriak gizartean eta ekoizpen-sisteman. Autarkiak porrot egindakoan, errazionamendu-egoera gainditu zen, eta askatasuna iritsi zen merkataritzara eta produktuen salneurrietara.
Bigarrenik, ekonomia garatzerakoan industriak atera zion etekinik handiena. Gainera, atzerritik lehen inbertsioak eta inportazioak gauzatu ziren, estatubatuar laguntza ekonomikoa eman zuen. Espainiako ekonomiak arazo larriak izan zituen 50eko hamarkadan. Garapen Planak egin ziren (1959), ekonomia hobetzeko ahalegina egin zen, eta gizartea sakon aldatu zen. Hirugarrenik, ezaugarri politiko berdinak eutsi ziren Francoren erregimenak indarrean egon zen urteetan: alderdi bakarra zegoen, estatuburuaren esku zegoen botere osoa, poliziaren zapalketa egon zen, jazarpen politikoa ikaragarria izan zen, ez zegoen gizabanakoaren askatasunik…
Garrantzia 15
1936ko Estatutuaren Garrantzia
Lehenik, adierazi behar da 1936ko Estatutua Bigarren Errepublikako euskal bizitza politikoaren giltzarrietako bat izan zela, bai alderdi nazionalistentzat (autonomiarako bidea ireki zuen), bai ezkerrarentzat (euskal probintziak Bigarren Errepublikan txertatzeko modua ekarri zuen).
Bigarrenik, Euskal Herriak foruak ezeztatu zirenetik nahi zuen autonomia lortu zuen. Estatutua Bizkaian egon zen indarrean bederatzi hilabetez, 1937an nazionalak Bizkaia mendean hartu arte. Bestalde, gogora ekarri behar da 1979ko Gernikako Estatutua frankismoa bukatu eta gero onetsi zela.