Kontserbadurismoa eta Frantziako Iraultza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,25 KB
Kontserbadurismoaren eta Liberalismoaren sorrera
Kontserbadurismoa Frantziako Iraultzaren ostean eman zen kontrapartida izan zen. XIX. mendean sortu zen Kontserbadurismo hitza, korronte politiko bat izendatzeko. Liberalismoa ere kontzeptu bezala XIX. mendean sortu zen, ideia eta autoreak aurretik existitzen baziren ere (bataiatu gabe zegoen korronte hori). Kasu bietan gertatu zen berdina: etiketa hauek XIX. mende hasieran agertu ziren.
Edmund Burke eta Kontserbadurismoaren oinarriak
Nahiz eta korronte politikoa hirugarren hamarkadan horrela bataiatu, Edmund Burke autore kontserbadorea XVIII. mendekoa da. Hark Frantziako Iraultzari buruzko gogoeta idatzi zuen. Liburua Frantziako gertakizunen harira idatzitakoa da, Frantziako Iraultzaren aurkako erantzuna, ez hausnarketa liburu sistematiko bat. Gutun bat da, ez dago oso ondo egituratuta eta ez da sistematikoa. Hala ere, kontserbadurismoaren ideia nagusiak biltzen dira zenbait ataletan. Horregatik esaten da kontserbadurismoa autore bati, liburu bati eta gertakizun bati lotuta daudela: Burke, liburu hau eta Frantziako Iraultza.
Burkeren idazkiaren egitura
Frantzian sortu ziren iraultzako ideiak laster hasi ziren Europan zehar hedatzen. Burkeren beldurra ideia horiek zabaltzea eta errotzea zen, batez ere Erresuma Batuan. Bere idazkia hiru zatitan banatu daiteke:
- Britainia Handian Frantziako Iraultzako ideiak bultzatu nahi zituen Revolution Society elkartea eta haren ideiak kritikatu zituen.
- Ingalaterrako kultura politikoa aztertzen du eta Frantziako egoerarekin kontrajartzen du, bi ereduak konparatuz Frantziako Iraultzaren kultura politikoaren gabeziak aurkezteko.
- Frantziako Iraultzaren baloreen eta lorpenen kritika.
Iraganaren Profetak: Kontserbadoreak eta Iraultzaileak
Kontserbadoreei Iraganaren Profetak deitu izan zaie. Frantziako Iraultzak maila politikoan etorkizunean garapena ikusten zuen bitartean, kontserbadoreek gizarte berriaren eredua iraganean ikusten zuten, guztiz kontra.
- Iraultzaileak: Ez dute ordura arteko ereduan erreparatzen; eredu eta sistema guztiz berria ezarri nahi dute, historia politikoan erreparatu gabe. Horren adibide da ezarri zuten monarkiaren abolizioa. Heredatutako instituzio, pribilegio eta gobernariekin bukatu nahi izan zuten, arrazoimenean oinarrituz aurrerapena eta garapena lortzeko.
- Kontserbadoreak: Diotenez, ez dago jakiterik nora goazen nondik gatozen jakin gabe. Horrela, historian erreparatzen dute, iraganean gauza on asko aurki daitezkeelako. Zentzu horretan, Burkek esan zuen: “Quienes nunca miran a sus antepasados, nunca podrán prever el porvenir”.
- Denboraren ikuskera: Frantziako Iraultzako partaideentzat 1789, iraultza eman zen unea, da orainaldia, etorkizunaren hasiera puntu bezala ikusten dutena. Kontserbadoreentzat, ostera, orainaldia historian zehar metatutako esperientzien gordelekua da.
Aldaketa soziala eta immobilismoa
Kontserbadoreek beren gizartearen egitura iraganean bilatzen dute. Baina gauza bat iraganean inspiratzea da, eta beste bat immobilismoa. Orduan, kontserbadoreak gizartearen aldaketa ororen aurka daude? Ez. Kontserbadore izateak ez du immobilista izatea esan nahi. Kontserbadoreek iraganean eta tradizioan erreparatzen dute inspiratzeko, baina ez dute uste iraganetik datorren gauza edo ideia oro salbagarria eta egokia denik.
Printzipioz, beraz, ez daude aldaketa sozialaren kontra. Burkek zioen: “Un Estado que carece de los medios para cambiar, carece de los medios para su conservación”. Hortaz, aldaketa onartzen dute, baina aldaketa oro kontrolatuta egon behar da.
Adibidea: Konstituzioaren ikuskera
Adibide bat hartuko dugu alde biak ondo ikusteko: Konstituzioak. Frantziak Konstituzioa du, gizon-emakume batzuen eztabaida bileraren emaitza dena. Erresuma Batuak, ostera, ez du Konstituziorik, tradizioan oinarritutako legedi bat baizik.
Burke:
“Nuestra Constitución es una Constitución prescriptiva. Es una Constitución cuya única autoridad consiste en que ha existido desde tiempo inmemorial. Vuestro rey, vuestros lores, vuestros jurados, grandes y pequeños, son todos ellos prescriptivos. La prescripción es el más sólido de los títulos, no sólo en materias de propiedad, sino también en lo que debe asegurar esa propiedad: la Nación. El hecho de que una nación haya existido y florecido en mucho tiempo bajo cualquier gobierno establecido, es una presunción en favor de este frente a todo el proyecto no ensayado”.
Konstituzio hau ez da asanblada baten fruitua, mendeetan zehar presente egon den errege, noble eta epaileen ohitura eta esperientzian oinarritutakoa baizik. Azken atalean esaten duenaren arabera, mendeetan zehar mantendu eta loratu den nazioa (bere buruzagi eta instituzio tradizionalekin) positiboa izan da, eredu berrien kasuan funtzionatuko duen ez dakigun bitartean (Frantziako Iraultzaren osteko Frantziako egoera).
Zertarako aldatu orain arteko ereduak funtzionatu izan badu eta onurak ekarri baditu? Eredu berriak ez daude frogatuta eta ez dugu funtzionatuko duten segurtasunik.