Kontrol sistemak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB
KONTROL SISTEMAK:
Kontrol arazoak konpontzeko erlazionatuta dauden elementuen edo blokeen multzoa da.
1. TRANSDUKTOREAK:
Sarrerako seinalea egokitzen dio sistemari. A.
Sentsoreak
Kontrol sistemaren funtzionamendua eta egoera zein den jakiteko neurtu behar diren balioak neurtzeko erabiltzen dira (tenperatura, indarra, argitasuna..) Euren zeregina magnitude desberdinak zehazki neurtzea da. B. Transmisoreak: Seinale mota bat beste seinale mota batetan bihurtzen dute (argia, tenperatura… normalean seinale elektriko batetan bihurtzen dira).
2. KONPARADOREA:
Irteerako aldagai baten balioa neurtu eta (adibidez tenperatura) nahi den balio batekin konparatzen da eta konparaketaren arabera seinale bat ematen da.
3. KONTROL OSAGAIA:
A. Erreguladorea: konparadorearen emaitza jaso, prozesatu eta sistemari zer egin behar duen agintzen dio. Hau da, errore seinalearen arabera erabakitzen du noiz eta zenbat energia eman jarduleari.
4. PROZESUOSAGAIAK:
A. Jardulea: Erreguladoreak bidalitako mezuaren arabera prozesuan jarduteko agindua duen gailu multzoa dira (motorra, laba, hozgailua...)
B. Prozesua: kontrolatu nahi dena.
5. KAPTADOREAK:
Sistemaren erantzuna egokitzen duten transduktoreak dira. Erantzuna
berrelikaduraren bitartez berriz erabiliko da konparatzailean. Sistemaren amaieran kokatzen dira.
HIZTEGIA
BEGIZTA IREKIKO SISTEMA:
Begizta irekiko sistema batean kontrolagailuak eragiten dio prozesuari aldez aurretik jarritako aginduaz. Irteeran dagoen seinalea da erabilitzen (automatikoki) kontrolean sortu daitezkeen akatsak zuzentzeko, hau da, ez dago erlaziorik sistemaren erantzunaren eta sarrerako aldagaien artea: +Sistema hauek merkeak dira. +Oso ondo ezagutu behar da kontrol-gai den prozesua, ondo jartzeko martxan. +Irteera eta sarrera ez dira konparatzen. +Kanpoko perturbazioen aurrean ez daki erantzuten. +Ez dira fidagarriak
BEGIZTA ITXIKO SISTEMA:
Begizta itxiko sistema batean Irteerako seinalea sarreran jarritako erreferentzia seinalearekin konparatzen da kontrolagailuak prozesuari agindu berriak emateko. Etengabe egongo da konparaketa eta beraz, zuzenketak prozesuan. Ba dago erlazioa sistemaren erantzunaren eta sarrerako aldagaien artean.
+Sistema hauek garestiagoak eta konplexuagoak dira. +Ez da behar kontrol-gai den prozesua oso ondo ezagutzea, martxan jantzeko. +Irteera eta sarrera konparatzen dira etengabe. Sistema berrelikatua da. +Kanpoko eta barneko perturbazioen aurrean zuzenketak egiten ditu.
Begizta itxiko sistemak sarriago erabilitzen dira begizta irekiko sistemen eragozpenak ez dituztelako.
SISTEMA BERRELIKATUAK:
irteerako seinalearen zati bat sarrerara eramaten duten begizta itxiko kontrol sistemak dira.
PERTURBAZIOA:
Sistemaren funtzionamenduan nahi ez den eragina sortzen duen seinaleak dira.
TRANSFERENTZIA FUNTZIOA:
irteerako seinalearen eta sarrerako seinalearen arteko erlazioaren bitartez lortzen da, hau da, zatiduraren bitartez. G(s)-c(s)IR(s)