Kontratuaren etetea eta diziplinako kaleratzea (Ebaluazioa 3)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,85 KB
EBALUAZIOA
KONTRATUA ETETEA
Langilearen borondatezko arrazoiak
Kargu publikoaren jarduera
Kargu politiko batera joateko, kontratua eteteko eskubidea izango du, eta langileak derrigorrezko eszedentzia bat hartu beharko du. Langileak kargua utzi eta 30 egun naturaleko epea izango du berriro lanera itzultzeko.
Greba
Langilearen eskubide bat da, eta greban dagoen bitartean, ez du soldata jasoko, ezta Gizarte Segurantzari kotizatuko ere.
Lanerako Ezintasun Iragankorra (LEI)
Baja bat hartzerakoan (gaixotasun arrunta). Langilea baja dagoen bitartean, soldata ordaintzen jarraituko du, baina gutxiago. Gehienez 12 hilabete egon daiteke egoera horretan, eta beste 6 hilabetez luza daiteke gehienez. Denbora hori amaitzean, langilea lanera itzuliko da normaltasunez.
Eszedentzia motak: 3 mota
Derrigorrezkoa
Langilea kargu publiko baterako hautatua denean gertatzen da eszedentzia hau. Langileak 30 egun izango ditu lanean berriro hasteko, eta enpresak derrigorrez eman behar dio eszedentzia hori. Lanpostua gorde behar dio.
Borondatezkoa
Langileak ez du azaldu beharrik eszedentzia eskatzeko arrazoia. Iraupena 2 eta 5 urte bitartekoa da, eta enpresa ez dago behartuta langileari lanpostua gordetzera. Eszedentzia batetik bestera gutxienez 4 urte igaro behar dira.
Umeak zaintzeko eszedentzia
Gehieneko iraupena 3 urtekoa izango da ume bakoitzeko (jaiotzen den unetik hasita edo adopzio kasuetan ere bai). Beste ume bat jaiotzen bada, aurreko eszedentzia amaitutzat emango da. Aitak eta amak lan egiten badute, bietako batek bakarrik har dezake eszedentzia. Urtebeteko denboraldia bada, langileak bere lanpostua gordetzeko eskubidea izango du.
Diziplinako Kaleratzea (Despido): Arrazoiak
- Lanera askotan faltatzea edo puntualtasunik gabe joatea.
- Desobedientzia (kasurik ez egitea).
- Enpresaburuari, enpresan lanean dihardutenei edo beraiekin bizi diren senideei irain fisiko zein ahozkoak egitea.
- Kontratuaren fede ona haustea eta lan-jardunean konfiantza-abusua egitea.
- Ohiko edo itundutako lan-errendimendua jarraian eta nahita gutxitzea.
- Mozkorra edo drogatuta lanera askotan azaltzea.
Epaileak kaleratzea 3 motatan kalifika dezake
Baliogabea
Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak bortxatzen direnean edo legeen aurka badoa. Langileak derrigorrezko berronarpena izango du.
Bidegabea
Enpresak kaleratze-gutuneko arrazoiak frogatzen ez baditu, enpresak ondorengo aukerak izango ditu:
- Langilea berriro onartzea.
- Zerbitzu urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordainak ordaintzea, gehienez 24 hilabete.
Bidezkoa
Enpresak kaleratze-gutuneko arrazoiak egiaztatzen baditu, langileak langabeziarako eskubidea izango du, baita likidazioa jasotzeko ere.