Konstituzionalitate Kontrola: Arauak eta Arazo Praktikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Lege Indarreko Arauen Konstituzionalitate Kontrola

Konstituzionalitate kontrolak planteatzen duen lehen arazoa da zein arau sartu behar diren kategoria horretan zehaztea. Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoko (AKLO) 27.2. artikuluak galdera horri erantzuten dio, honako arau hauek biltzen dituelarik:

Kontrolpean dauden arauak (AKLO 27.2)

  • Estatutu Organikoak
  • Lege Organikoak
  • Lege Arruntak
  • Lege Dekretuak
  • Dekretu Legegileak
  • Nazioarteko Tratatuak
  • Ganbaretako eta Gorte Orokorretako Erregelamenduak
  • Aurreko kategorien balio berdinarekin Autonomia Erkidegoek eman ditzaketen arauak: legeak, dekretu legegileak eta beraien legebiltzarretako erregelamenduak.

Kontrolaren irismena eta arazo praktikoak

AKLOko 27.2. artikuluak ematen duen zerrenda horretan, praktikan arazo batzuk sortu dira lege indarreko arauen konstituzionalitate kontrolaren helburuak duen irismena zehazterakoan.

Lege Dekretuen kontrola

Lege Dekretuak kontrolatzeko aukerari buruz inolako zalantzarik ez badago ere, ikuspegi praktikotik begiratuta, kontrol hori oso zaila izaten da gauzatzea, arrazoi prozesalak direla medio. Horren arrazoia da Konstituzioko 86.2. artikuluak eskatzen duela Lege Dekretuak aldarrikatu ondoren 30 eguneko epe barruan konbalidatu, indargabetu edo lege proiektu gisa tramitatu behar direla.

Azken bi kasu horietan, Lege Dekretua formalki desagertu egiten da, eta oso zaila da aurretiaz horren konstituzionalitatea kontrolatzea. Hala ere, Auzitegi Konstituzionalak (AK) honakoa dio: Lege Dekretuak egiteko ahalmenaren gauzatzea ere marko konstituzionalaren barruan zuzen erabil dadin zaintzea ezinbestekoa da.

Dekretu Legegileen kontrola

Dekretu Legegileei dagokienez, badaude ere arazoak horien konstituzionalitatea kontrolatzerakoan. Arazo horiek sortzen dira jurisprudentziak onartua daukan doktrina eraikuntzaren ondorioz. Horren arabera, Dekretu Legegile batek gehiegizko delegazioa hartzen duenean, lege maila galdu eta erregelamenduaren mailara jaisten da.

Kontrol horri dagokionez, doktrina eraikuntza horrek suposatzen du posible dela botere judizialeko organoek fiskalizatzea. Hori Konstituzioko 85.6. artikuluan eta AKLOren 27.2. artikuluan arautua agertzen da.

Azken puntu horrek agerian uzten duenez, ez da zehatz-mehatz garbi ikusten noiz dagokion Konstituzionalitate Kontrola AKri. Horrek planteatzen dituen arazo teorikoetan sartu gabe, esan behar da AKk berretsi egiten duela gehiegizko delegazioak kontrolatzeko Auzitegi Arruntek duten aukera.

Beste arau batzuen kontrola

Ganbaretako barne arauei dagokienez, AKk adierazi du kontrola daitezkeela ez bakarrik erregelamenduak direnean, baizik eta ganbaretako presidenteek emandako arauak ere bai.

Bestetik, AKk espresuki ukatzen du Europar Batasuneko zuzenbideko arauak kontrolatzeko konpetentziarik duenik.

Entradas relacionadas: